ZingiZango

ZingiZango artikuluen jarioa

Aitor Arana, idazle nekaezina

Aurreko albistean Nekane Arinen ikasleak irabazitako Baporea sariaren berri jaso dugu. Orain, berriz,udazkenean Oscar Wilde euskaraz(1927-2007) liburua argitaratuko duela jakin dugu. Saiakera, kronika eta kazetaritza arloa lantzen du eta Hiria argitaletxeak aterako du. Aitor Arana, Urrestillan bizi den legazpiarra, idazle nekaezina dugu. Euskara idatziaren historian ez dakigu berak adina liburu inork argitaratuko ote zuen. Dela eleberria, dela saiakera, ipuin liburuak, hiztegiak... Jasotako sariek, gainera, kantitateaz gain kalitatea ere baduela erakusten dute. Ezagutzen duzue bere lanik? Gustatu zaizue?  2025/02/20 - 00:08:07

Legazpiarrak bertso txapelketan

 2025/02/20 - 00:08:07

ZingiZango kamiseten irabazleak eta erromeriako zozketa

Abuztuan ZingiZangonautek bidalitako argazkien artean zozketa egin dugu eta honakoak dira kamiseten irabazleak: Joseba Barandiaran Iker Azpeitia Iker Otegi Kamiseta lortzeko, uste dugu, gurekin harremanetan jartzeko bidea egingo dutela. Hala ez balitz, gure familietan banatuko ditugu kamisetok. Bestalde, erromeriako zozketaren irabazlea ez da oraindik azaldu. Zenbaki irabazlea 4815 izan zen. Urriaren 19ra arteko epea dauka azaltzeko. Legazpiko Kultur Etxera joan dadila eta gurekin harremanetan jarriko dute. Ordurako azalduko ez balitz 9447 zenbakiak irabaziko luke eta honek jabe ezaguna dauka. Talasoterapia eta otordua lituzke irabazleak.  2025/02/20 - 00:08:07

Elustondotarrak Faborez 1en

 2025/02/20 - 00:08:07

erromeria 2007 1. atala

 2025/02/20 - 00:08:07

Andereño eta ikaslea hedabideetan

Aurreko astearen hondarrean bi legazpiar atera dira komunikabideetan: bata, Nekane Arin Legazpiko lehenengo andereñoa. Argian egin diote elkarrizketa. Bestea, Nekaneren lehenengo ume taldeko ikasleetako bat, Aitor Arana . Hilezkorrak bere nobelak Baporea sari garrantzitsua lortu duelako.  2025/02/20 - 00:08:07

Legazpiko ezker abertzaleak batzarrerako deia

Legazpiko ezker abertzaleak honako oharra bidali digu: "Egungo egoera politikoaren inguruan batzarra egingo da urriaren 4an 19:00etan Lekanazpi elkartean. Legazpiko ezkerzale eta abertzale guztiak bertara gonbidatuta daude".  2025/02/20 - 00:08:07

Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketa

 2025/02/20 - 00:08:07

ANV-EAEk gobernu programa aurkeztu zuen

Asteazkenean Kultur Etxean prentsaurrekoa eman zuten EAE-ANVko kideek gobernu programa aurkezteko. Besteren artean euskararen arloan honako asmoa azaldu zuten: erabilera bultzatzea eta alor guztietan txertatzea. Bai udaletxe barrua, bai kanpoa euskalduntzea. Euskararen udal ordenantza betearaziko dela zehaztu zuten. Euskal hedabideak diruz laguntzea eta euskara biziberritzeko plana bultzatzea ere aipatu zuten. Prentsaurrekoari buruzko datu gehiago Goierriko Hitzan aurkituko dituzue.  2025/02/20 - 00:08:07

Bertso eskolako gaztetxoenak

Joan den zapatuan bigarren bertso eskola izan zuten gaztetxoenek Bertso-olarien lokalean. Hona zenbait argazki: Gazte jatorrak dira baina zaila da bi ilara berdin samarretan jartzea Hatzak V eran jarrita beti egingo dio astoaren ikurra bakarren batek besteren bati bederatzi, hamar, hamaika urte dituzte eta, normala den bezala, adin horretako jarrera azaltzen dute Larunbatero lauretatik bostetara elkartzen dira. Gu izan ginenean, ordea, lau eta erdietarako bidali zituen irakasleak. Pazientzia izaten ikasi beharko du hurrengo eskoletarako.  2025/02/20 - 00:08:07

Nabigatu euskaraz