Orioko Ezker Abertzale udaltaldea-ren RSS jarioa

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea-ren eduki guztien jarioa

Herri batzarrerako gonbita luzatzen dizuegu

Ostegunean, azaroaren 15ean izango da Orioko Ezker Abertzaleak antolatutako batzarraOrioko Ezker Abertzaleak Herri batzarra antolatu du azaroaren 15ean. Kultur etxean izango da, 19:00etan. Bi alor ezberdin jorratuko dira bertan: - Ikasturte politikoaren plangintzaren aurkezpena - Herriko plangintza: herri programa oinarri hartuta, Orioko lehentasunak zehazteko eta berauen plangintza egiteko metodologia aurkeztuko da. Guzti honetaz hitz egiteko, bertaratzeko gonbita luzatzen dizuegu.  2025/02/20 - 00:09:04

2008rako aurrekontu partehartzaileak

Zein ekintza, gastu, inbertsio… bultzatu beharko lituzke Udalak 2008ko aurrekontuetan zure ustez? Nolako herria nahi duzu? Egiten ari garen lanari dagokionez, 2008ko aurrekontuen zirriborroa prestatzen ari gara momentu honetan. Aurrekontuek erakusten digute nolako herria nahi dugun eta nola kudeatu nahi dugun: ekintzak, inbertsioak… Orioko herriaren eta herritarren beharrei erantzuna eman behar diete. Edo horrela izan behar luke, behintzat! Horregatik, ondorengo galderak botako ditugu airera zuek erantzun ditzazuen: Zein ekintza, gastu, inbertsio… bultzatu beharko lituzke Udalak 2008ko aurrekontuetan zure ustez? Nolako herria nahi duzu? Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, blog honez gain, ondoko helbide elektronikoa ere erabil dezakezu: orioanv-udt@euskalerria.org.  2025/02/20 - 00:09:04

Udalbatzar bitxi baten kronika

Bitxia izan zen lehengo asteartean, urriaren 30ean, Orioko Udaletxean egin zen Udalbatzarra. Azken udalbatzarrean, urriaren 30ean, Jon Redondo alkatearen "gertutasuna" ikusi eta sufritu ahal izan genuen: behin eta berriz, berea ez zen bozaz, berak eta EAJ bere alderdiak, dituzten interesak aurrera ateratzea lortu zuten. EAko zinegotzia berandu iritsi zela-eta, hainbat gaitan “berdinketa teknikoa” eman zen; hau da, 5 bozka (EAJ+PSOE) beste 5 bozken (EAE+EB/ARALAR) aurka. Horrela gertatu zen, esate baterako, aurreko Udalbatzarreko akta onartzeko garaian. Akta hauek gaztelania hutsean iritsi zitzaizkigun eta gure dezadostasuna azaltzean “ denborarik ez zutela izan” erantzun zitzaigun. "Berdinketa teknikoa”: aktak onartu egin ziren alkate euskaldunaren kalitatezko botoarekin. Beste hainbeste gertatu zen PSOEko ordezkaria Jesus Pousari, 25. mailako liberazio herena eman ala ez erabakitzeko puntuan. Ez EAE, ezta EB/ARALAR ere, ez geunden liberazio horrekin ados eta EAko zinegotzia bertan ez zegoenez, berriro ere “ berdinketa tekniko” egoeran geunden. Gai honekin, aurrekoarekin bezalaxe, EAren bozka bereganatu eta PSOEri ordain saria ezarri zioten. Bigarren aldiz, alkatearen kalitatezko bozkariari esker, EAren bozka bereganatu eta bahitu zuten. Alkate jauna, horretarako nahi al duzu berdintasuna eta gertutasunaren batzordea? Zuri ez dagokizun borondatea eta bozka lapurtzeko? Azkenik EB/ARALARen jarrerak gutxieneko gogoeta bat merezi duelakoan gaude: maiatzeko hauteskundeetan agertu zen hautagai zerrendatik zinegotzi bakarra geratu baita. Oier Sarobek kargua uztearekin batera, beste hautagai guztiek ere uko egin diote beren ardurari eta inork ez du hartu zinegotzi kargua. Hau saihesteko, eta 182.2ko artikulua erabiliz, zerrendan ageri ez den pertsona bat zinegotzi izango da.  2025/02/20 - 00:09:04

Ongi etorri

Orioko EAE-ANV udal taldeak 3 ordezkari ditu udaletxean, eta Blog honekin bete nahi dugun erronka nagusia, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea izango da. Zure esanetara gaude: iradikizunak, iritziak... arazoak entzun eta bideratzeko txokoa izango da hau. Orioko EAE-ANV udal taldea k pasa den hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan du eta 3 ordezkari atera ditu. Geroztik, Udala osatzerakoan, bi batzorderen ardura hartu dugu (Turismo eta Ingurugiroa, alde batetik, eta Ekintza ekonomikoak eta Lanpostuak, bestetik) eta gainontzekoetan aktiboki parte hartzen dugu. Gure erronka nagusienetako bat Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea izango da, eta ahalik eta informazio zuzenena eta gardenena ematea; beti ere, herriko eragile eta herritarren partehartzea bultzatuz. Sortu berri dugun blog honen bidez, herritarrekin harreman zuzenak lantzeaz gain, teknologia berrietara egokitzeko aukera ezin hobea izango dugu. Bertan, herriko gaien eta gure zereginen berri emango dugu: berri zuzena eta zehatza. Bestalde, gure blog-aren helburu garrantzitsuenetako bat herritarren isla izatea da: guztion iradokizunak, iritziak, arazoak entzun eta bideratzeko txokoa. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, blog honez gain, ondoko helbide elektronikoa ere erabil dezakezu: orioanv-udt@euskalerria.org.  2025/02/20 - 00:09:04

Politikarik ez Karkaran

 2025/02/20 - 00:09:04

2008ko aurrekontuari ezetza eman diogu

 2025/02/20 - 00:09:04

2008ko aurrekontuak herrikoekin aztertu nahi ditugu

 2025/02/20 - 00:09:04

Portuan gora eta behera

Portuko obrak direla eta, nork du haserre egoteko benetako arrazoia? Azken urte honetan oriotarrok, eta bereziki, tabernari eta merkatariek, jasan ditugun eragozpenei aurre egin nahian edo, Jon Redondo Orioko alkateak prentsari bidalitako oharra irakurri genuen. Bertan, gai horri buruz udalak duen amorrua aipatzen du. Azken hau egia bada ere, bere kabuz bidalitako idatzia dela esan behar dugu, berriro ere, berak udalarekiko duen ikuspegi “partikularra” nabarmenduz. Idatzi horren arabera besteak dira errudunak: portuko arduradunak, Codosa eta Iberdrola, hain zuzen. Ez gara gu izango, ez batzuei eta ez bestei, aurpegia aterako diegunak; baina guk jarrera horri “baloiak kanpora” botatzea deritzogu. Zer gertatzen da Udalak dituen ardurekin? Lan hauek aurreko legealdian erabaki eta hasi ziren. Baina, benetan, noren mesederako egin dira? Noren interesak defendatzeko? Zergatik ia dena amaituta zegoenean, berriro ere itxi behar izan da pasabidea? Erantzuna zerorrek eman duzu: argi indarraren kableak pasa ahal izateko. Hori da portua berritzeko benetako arrazoia! Interes pribatu batzuek, Muntoko etxeak eta kirol portuarenak, herritarren interesaren aurretik jarri dituzue. Baina, noski honetaz hitzik ez! Zuek, EAJkoak zaretenak, eta aurreko udal gobernua oso osoa zuen eskuetan egon zela kontuan harturik, autokritika egin beharko zenukete; obra hau horrela egitea zuen ardura izan baita hein handi batean. Jakina, guk behintzat ez dugu horrelakorik espero; baina, egiak erdizka azalduz erdi gezurrak bilakatzen dira. Zuen aurpegia zuritu nahi baduzue saia zaitezte beste era batera, Udalaren izena eta bertan gauden beste alderdiak zurrunbilo horretan harrapatu gabe. Errua zuena da eta ez Udala kudeatzen dugun guztiona! Mesedez, ez gaitzazue ezarri zuen irizpideetan eta aldez aurretik, konta esaiozue Orioko herriari egia osoa. Herriak eta guk eskertuko dizuegu.  2025/02/20 - 00:09:04

Udalbiltzako 22 auzipeturi elkartasuna

 2025/02/20 - 00:09:04

Udalbiltza auzia

 2025/02/20 - 00:09:04

Nabigatu euskaraz