Aralar-ren RSS jarioa
Aralar-ren eduki guztien jarioa
Lau indigena amerikar Orion
Aspaldiko hilabeteotan Orion izan den ekitaldi interesgarrienetakoa, Jon Sarasuak bideratuta, Hego Amerikako lau herri indigenatako ordezkari banak udaletxean eman ziguten hitzaldi hunkigarri eta gauza askotan argigarria izan zen. Europako herri indigena honetan, Euskal Herrian, eman ziguten hitzaldi haren entzuleetako batzuek uste dut ederki konektatu zutela amerikarrek ekarri zizkiguten kezka eta mezuekin. Sarasuak idatzi guztiz interesgarri bat du idatzia, Hego Amerikako nazio horietako batzuetan egin zuen egonaldi batetik bueltan zetorrela (eginaldi hitza hobeto letorke egonaldia baino hemen), paperean jarri zituenekin osatua eta Larrun aldizkariak argitaratua. Beste gauza interesgarri askoren artean, hauxe dio Sarasuak herri indigena horietako komunitate txikietan duten antolaketa politikoaz: âAutoritate komunitarioak. Oraindik indarrean daude, hirietan ez, baina komunitateetan ez dute inoiz beren lekua galdu, konkistatik hona jaitsita baldin badago ere. Autoritatea, haien hitzetan, ez da boterea, txandaka bete beharreko erantzukizun sozial bat baizik. Familia bakoitzeko gizonari, edo ondorengoari, txandan tokatzen zaio ardura hori hartzea. Horretarako, baldintza batzuk behar dira: ekoizpenean emankorra izatea (hori baita herriaren lehen oinarria), jokaera moral egokia eta komunitatearen errespetua izatea. Horrek bultzatzen ditu kulturalki jokaera horiek garatzera; eta autoritatearen ardura errotazio moduan bizitzea, zerbitzu soziala izateaz gain, ikasketa da guztientzat. Komunitateko autoritateari dagokio bizitza ona ziurtatzea, produkzioaren koordinaziotik hasita justiziaraino. Justizia zigortzailearen ordez justizia konpontzaile eta hezitzailea dute helburu, jokaera desegokiak komunitatean bertan kudeatuz.â Europarrok joan ohi gara haiengana erakustera, gurutzea eta ezpatarekin garai batean, modu zibilizatuagoan orain. Baina gure herri txiki honen antolaketa politiko partidista honen barruan, udal politikan ahaleginean diharduen honek, nik alegia, ez dakit ba amerikar haiek ez ote duten politikaren antolaketaz gehiago guri erakusteko, alderantziz baino. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Heriotza
2025/02/20 - 00:09:18
Ekintza txikien garrantzia
Politika lanean gai handiak, potoloak, erabiltzen ditugu askotan: azpiegiturak, eraikinak, etxebizitzak⦠Blogeko sarrera honetan gai handi horietatik urrundu eta txikietan jarri nahi dut arreta. Bi gai aipatu nahi ditut, batez ere; biak txikiak dira itxura batean, eta biak handiak, izan lezaketen eraginean, baldin biotan islatzen den pentsaera hedatuko balitz. Batetik, Goiko Kaleko festen antolatzaileek iaz bigarren eskuko liburuen azoka jarri zuten, liburu asko eta era askotakoak, debalde, eskuragarri nahi zuenarentzat. Bi aukera eskaini zituzten horrela, hartzeko eta emateko, jende askok egokiera izan baitzuen zakarrontzira bota gabe etxetik atera nahi zituen liburuak ondo bideratzeko, liburuari bigarren aukera emateko. Bestetik, herritar bati bururatuta, Udalak egunero erosten dituen egunkariak orain, lehen ez bezala, kultur etxeko liburutegian egoten dira arratsaldean, herritarren eskura. Egunkariek ere bigarren aukera dute, eta herritarrek udaletxeko funtzionario eta politikariek bezalakoxea. Bi ekintza txiki, biak balio handikoak, biek distribuzioan asmatzen dute, banaketan, zabalkundean. Eta ni nago horixe dela gure munduak gaur egun duen arazo nagusia: distribuzio txarra, banaketa negargarria. Eta horretan asmatuz gero, hori ondo egingo balitz, konponduta leudeke munduko arazo mingarri asko, besteak beste, nagusia: gosea. Horixe bera azpimarratu ziguten, beste gauza askoren artean, udazkenean gure artean izan genituen Hego Amerikako zenbait herritako ordezkariek, iazko urtean zehar Oriok izan zuen ekitaldirik ederrenetako batean. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Beste saiakera bat
Arrazoi du KARKARAko zuzendariak: aspaldian isilik gaude web honetan aldiro-aldiro zerbait idazteko konpromisoa hartu genuenok Arrazoi zuen baita ere, nire ustez, hori zerk ekarri duen azaltzeko eman zuen arrazoian: anonimotasunaren inpunitatean ezkutatuta, edozeinek bota zitzakeen eta batzuek bota zituzten gordinkeria baldar eta mingarriak. Barren handia behar da, hori hor dagoela, hor sartzeko. Dena galtzekoa dagoenean inor ez da arriskatzen. Ideien truke libre eta eraikitzailea ona da web honetan sartzen direnentzat, eta truke hori ematen bada, merezi du arriskatzea eta lan hori hartzea. Baina erantzuna pertsonaren kontrako irainak baldin badira, hitzen bidez emandako argudioak alde batera utzita, honek ez du atarramenturik. KARKARAko zuzendariak arriskatu gaitezen konbitea egin digunez, beste saiakera bat egingo dugu. Laster arte. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Orion, pixka bat no es mutxo
Larunbat eguerdia da, uztailak 5, Orioko hondartzan nago errioaren bestaldera begira. Festagune erraldoi bat ikusten dut, jende asko hartzeko prest dagoena, zain. Itxita eta hutsik dago. Ikuskizunak âoestekoâ pelikuletako herri fantasma hutsak ekartzen dizkit gogora. Eguraldia ona da, lanbrotsu dago, baina epel eta ateri. Eta esan berri didate ekitaldia bertan behera utzi dutela, gaur eta bihar han ez dela festarik izango. Eguraldiagatik omen da, baina ez du ematen eguraldiagatik izan daitekeenik. Arrazoi bila hasita, pentsatzen dut atzoko egunak ez zuela arrakastarik izan, festa-gunea erdi hutsik egon zela eta horrek eraman dituela antolatzaileak erabakia hartzera. Jakin ez dakit. Nolanahi ere, kasua xelebrea iruditzen zait. Errioari porlanarekin kendutako eremu izugarri handi hori, arrantza-portu izateko egina omen zena, egin zenetik ezertarako ere balio izan ez duen lekua, nola bataiatuko eta horrela: txalupa, autobusa eta tren txu-txua jendea eramateko, debalde, sarrera ere doan. Milioi askoko gastua. Dena prest milaka jende hartzeko. Eta, lehenengo egunean, ehunka batzuk besterik ez. Bigarrenean, itxita. Barruan, Coca Cola, DV, Teledonosti, Lagun Aro eta Euskaltelen bandera erraldoiak mezua nori iragarri ezinik. Coca Colak eta perrito calienteak zain, nork edango eta jango. Eta isiltasun hartan, bezperako zarataren oihartzuna: bozgorailuetatik, ia denbora guztian espainolez ari zen esatariaren jardun zaratatsuarekin tartekatuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikakoen âpixka bat es muchoâ kanta. Esatariak, esan beharreko guztia erderaz esan ondoren, pare bat hitz, ingelesez eta euskeraz: âwe are in EusCalifornian gaudeâ. Antolatzaileek esana ziguten aldez aurretik zenbat elkartuko ginen festan: 15.000 lagun; festaren aurkezpenak erderaz eta euskeraz izango zirela ere bai. Batean kale, bestean ere bai. Porrot. Mezua iragarri bai: âpixka bat es muchoâ, baina ez dute ikasi. Horri kasurik egin gabe, pixkanaka joan gabe, askotik hasi nahi izan dute festa, muchotik. Ez dakite tontorrera korrika eta presaka doanak amiltzeko arrisku handia duela. Handinahia, horixe gertatu da, handikeria. Oriora EusCalifornia ekarri nahi izan dute; horretarako, neurria, estiloa eta hizkuntza batere egokitu gabe, Orion esaldi hori alderantziz esan beharko litzatekeela jabetu gabe, OriOn âpixka bat no es muchoâ. Gaiak gogoeta eskatzen du. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Karkara.com web gune honen gainean hitz batzuk
Aspaldi ez dut ezer idatzi blog honetan. Gogogabetuta ibili naiz; dena zeharo alde batera uzteko tentazioa eta gogoa ere izan ditut. Sartu nuen azken idatzia politika-gai batzuei buruz nire iritzia modu zakarrean eskatzen zidan bati eman nion erantzuna izan zen; esan nion nik ez niola erantzungo zakar eta anonimatuan ezkutatuta idazten zidan bati. Horixe izan da blogetik atzenduta eduki nauen arrazoietako bat: anonimoek beren buruari ematen dioten eskubidea, nahi dutena nahi duten bezala esateko, irainak eta guzti; eta horren aurrean web gune honen ardura dutenek erakusten zuten jarrera. Hori, jarrera hori, aldatu egin da, neurri batean, eta, gutxienez, anonimo iraingarrien kontrako aldarria egin dute. Edozer ez da zilegi, gauza batzuek min handia egiten dute, eta ez dakarte ezer onik, eta herri honen ibilian arrasto oso txarra utziko lukete. Batzuk dagoeneko hasiak dira izen-abizenekin sinatzen eta zoriondu egin nahi ditut. Nik Mikel Aranzabal eta Iñaki Gurrutxaga ikusi ditut. Zorionak biei! Baina izan dut beste arrazoi bat ere web gune honetatik urruntzeko: blogari batzuek aukeratzen dituzten gaiek gehienetan ez dute zerikusirik Oriorekin, ez dute inolako gertutasunik; berdin-berdin atera litezke, Orion, Bilbon edo Baionan. Egiten duten bakarra da artikulu bat nonbaitetik kopiatu eta hemen itsatsi, guretzako inolako balio erantsirik eman gabe. Zer irabazten dugu horrekin blog hauen irakurleok? Azkenean, nazkatu egingo gara. Eta kontu honetan ere web gunearen arduradunek badute erantzukizuna. Blogen sarreran esana dago zein den helburua, hitzez hitz: âHerritar batek, talde batek, elkarte batek... edozeinek du zeresana herriko kontuez. Eta horretarako aukera eman nahi dizue Karkarak.â Hori bada helburua, hori lortzeko bitartekoak ere jarri beharko dira, ba! Alegia, hori egiten ez duenari hori esan egin beharko zaio, ba! Ni horretan ari naiz orain. Zertara dator karkara.com-eko blog batean alderdi politiko batek Madrileko parlamenturako hauteskundeetako bere hautagaien propaganda egitea? Niri tamalgarria iruditzen zait, eta zabarra; seguru asko, beren interesetarako kaltegarria, gainera. Horrek ez luke tokirik izan behar horrelako blog batean. Bertsoak plazaratzen dituen bloga ere ez zait gustatzen. Maitasunez eta samur esan nahi diet hori egileei, bertsozaletasunetik; baina Leitzan, Markinan eta Orion berdin-berdin balio dezakeenak ez dio aparteko ekarpenik egiten Oriori eta alde horretatik ez da positiboa. Nik uste dut herrian bertsozaletasuna suspertzeko, zerbait bertakoagoa egin beharko litzatekeela. Adibidez, Orioko eta Aiako bertsolarien bertsoak jarri, aukera zabala dago. Eta hori baino are biziagoa litzateke oraingo gaiei orain jarritako bertsoak plazaratzea. Ez txarrera hartu, mesedez. Proposamena nirea denez, nik abiatuko dut bide hori, ea gauza garen aurrera egiteko, nik uste dut hori interesgarriagoa dela. Bertso batzuk jarri dizkiot gure prentsari. Horra: Berria egunkaria omen da partziala, Jaurlaritzak esan du ez dela zabala, berak esan dezala zein den inpartziala edo bestela hobe bat atera dezala. Orion ere gaia lantzen ari gara ta nire iritzia esango dut, hara: bada aldizkari bat izena KARKARA aspaldi irten zena herriko plazara. Eajotak sortu du beste bat Orion eta denok dakigu ze usain darion herriari dirutan zenbat kosta zaion ta parte hartzeari ze gutxi eman dion. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Festak
Aurrekoan gauza txikiek batzuetan hartu ohi duten garrantzi handiaz idatzi nuen. Festa ere garrantzi handiko kontua da herri baten martxan. Iaz, 2008an, herrian izan dugun zenbait festaren aipamena egin nahi dut ale honetan. Gauza txikien kasuan bezala ekitaldi positiboak aipatzen segitzeko, festen kasuan ere zer iruditu zitzaidan ona huraxe ekarriko dut gogora, nahiz eta gai honetan ere denetik izan dugun herrian, oso onetik oso txarrera, betiere nire ikuspegitik aztertuta. Nik festari, festa izateko, eta gainera festa ona izan dela esateko, bi ezaugarri eskatzen dizkiot: parte hartzailea eta sortzailea izatea. Herri bateko festak, festa izango bada, aukera eman behar die herritarrei parte hartzeko, eta bakoitzak bere alorrean zerbait sortu eta besteei erakusteko. Eta, zorionez, bi ezaugarri horiek ederki bete dituzten festak iza genituen iaz Orion. Gogoratzen hasita, sanikolasak datozkit burura, eta Goiko Kaleko festak, edo abenduaren 27an, urtea amaitzeko, eguerdian izan zen aurtengo kirolzale festa eta gauean izan zen Herribil izenekoa. Estropada-egun batzuetan plazan izandako Orion Jai horietako batzuk ere ondo egon dira, eta gazteek irailaren bukaeran antolatutako festa ere eredugarria izan zen, alderdi askotatik begiratuta. Eredu txarrak beste baterako utzita, horiekin geratuko naiz, urte hasierari zapore ona emateko. Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Korrikaren mezua
2025/02/20 - 00:09:18
Markel Olano Diputatu Nagusiaren bisita Oriora
âMarkel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bisita egin du Oriora, alkatearekin eta zenbait zinegotzirekin bilkura egin du udaletxean, han herriaren egoera eta Udalaren egitasmoak azaldu dizkioteâ. Horixe zen albistea, abenduaren 27an Hitzak zekarrena. Informazioa argazki batek osatzen zuen, albistearekin batera zetorrenak: zinegotziak lau ziren, EAJko laurak (alkatea barne). Albistea abenduaren 27an plazaratu zuen Hitzak, eta ez 28an. Hala izan balitz, 28an kaleratuta, ez nuen inola ere sinistuko, âinuxentekeria earra sartu nahi ziguk Hitzakâ esango nuen; KARKARAk Jose Luis Korta berriro Oriora datorrela esanez zabaldu zuenari bezalakoxe sinesgarritasuna emango nion nik Hitzakoari. Baina 27an plazaratu zen albistea, eta egia zen. Honela ere etor zitekeen albistea: âgipuzkoar guztion Diputatu Nagusia omen den Markel Olanok bilkura egin du oriotar guztien alkate beharko lukeenarekin eta haren partiduko hiru zinegotziekin, oriotar guztiena den udaletxeanâ; titulu eta guzti: âOlano, hola noâ. Debate polita legoke berriro ere albistea emateko bi modu horietatik zein litzatekeen desegokiena. Baina kazetaritza-ariketak alde batera utzi eta politikari helduta, uste dut jokaera hori ez dela modurik egokiena Diputatu Nagusi batentzat eta alkate batentzat urte politikoa bukatzeko. Markelek eskubide osoa du Jonekin eta EAJko gainontzekoekin nahi duenean nahi duen tokian elkartzeko eta nahi duenaz hitz egiteko. Batzokia toki egokia izan liteke horretarako, oso batzoki ona daukate gainera zeregin horietarako. Baina Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bisita egin Oriora, herriko alkatearekin bilkura egin udaletxean, bertan Udalaren egitasmoez hitz egin eta bilera horretara alkatearen partiduko zinegotziak eta argazkia egiteko kazetaria beste inor ez konbidatzeaâ¦, eta gainontzeko zinegotziak kazetariaren bidez jakitea bisita horren berri⦠Ningunear esaten zaio erdaraz, inorestea euskaraz. Giza balioen zerrendan zenbatgarren tokian dago korporazio kideak inorestea? Hori, gutxien-gutxienez, ez da ezkontzen inondik ere alkateak elkarrizketetan-eta aipatzen dituen giza balioekin eta gertutasunarekin, ezta aniztasunarekin eta giro ona landu nahi izatearekin ere. Orioko Udalak 11 zinegotzi ditu, haietako zazpi baztertuak izan ziren, nahita, bilera horretatik, eta bide batez baztertuak izan ziren baita ere, modu sinbolikoan, zazpi horiek ordezkatzen dituzten herritar guztiak, oriotar gehienak. Hanka sartzeak denok egiten ditugu. Aurrena, ni neu naiz, horretan. Hastear dugun 2008a hobea izango ahal da guztiontzat! Baita giza balioak eta gertutasuna landu eta indartu nahi dituztenentzat ere! Urtea kantari bukatuko dugu: âzenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi? Edo hamaika? Urte berri on, guztioi! lauroi, zazpiei, hamaikoi eta denei! Iñaki Iturain 2025/02/20 - 00:09:18
Eskubide osoa daukagu euskaraz bizitzeko
2025/02/20 - 00:09:18