goiena, aktualitatea: Leintz Gatzaga
Zikloturistek lore-eskaintza egin diote Dorletako Amari
Martxoko lehen domekan hasten dute askok ofizialki zikloturismo denboraldia, eta ohitura den bezala, txirrindulariek geldialdia egin dute Arlabanen, Dorletako Amari loreak eskainiz, denboraldian babesa eskatzeko. Hala, goiztiarrenek salda beroa edateko aukera ere izan dute. 2025/03/02 - 14:06:02
Zikloturista denboraldia hasi dute, Dorletako Ama Birjinaren babesarekin
Martxoko lehenengo domekan hasten da zikloturistendako denboraldia. Hala, ehunka zikloturista hurbildu dira Arlabanera, Dorletako Ama Birjinari, txirrindularien zaindariari, babesa eskatzeko. Bertan loreak eskaini dizkiote eta Dorletako Ama elkarteko kideek prestatutako salda beroa hartu dute. 2025/03/02 - 14:06:02
Jolas, bazkari eta dantzak Aratusteak ospatzeko
Gurel Guraso Elkarteak antolatutako haurrentzako jolasekin egin zaio ongietorria zapatu-aratusteari Leintz-Gatzagan. Horren ostean, Toki Eder elkartean 21 pertsona batu dira oilasko erreak jateko. Bazkalostea Humerto DJak girotu du, eta dantzan eman diote amaiera egunari. 2025/03/01 - 20:40:11
Jolasak bazkaria eta musika Gatzagahako Aratusteak ospatzeko
Aratuste-zapaturako egitaraua prest dute gatzagarrek, eta, eguna hasteko, Gurel Guraso Elkarteko kideek antolatuta haurrentzako jolasak izango dira, 11:30ean. Ondoren, bazkaria egingo dute Toki Eder elkartean; 21 pertsona izango dira bazkaltzeko, eta oilasko erreak jango dituzte. Ondoren Humerto DJa arituko da musikaz girotzen 2025/02/28 - 18:49:02
2025eko 'Goiena 0km gida', bailarako etxeetan
Beste urte batez, debagoiendarrek Goiena 0km gida jasoko dute euren etxebizitzetan, eta aurtengoak ere bailarako negozio guztien gaineko informazio eguneratuena eta osatuena jasoko du. Hilaren 26an hasi zen banaketa, eta martxoaren 3rako guztia banatuta egotea aurreikusten da. 2025/02/28 - 13:33:04
Debagoieneko zuhaitzen %63,6 koniferoak dira
Zuhaitz hostozabalekiko aldea Gipuzkoan eta EAEn baino nabarmen handiagoa da Debagoienean. Baso-azalera ere handia da bailaran, portzentajea (%79,7) Gipuzkoakoaren eta Erkidegokoaren zazpi eta hamabi puntu gainetik dago. 2025/02/28 - 08:25:02
Aratusteak hasita, Debagoieneko herrietan ospatzeko aukera ugari
Bailarako hainbat herritan hasi dituzte Aratusteak. Eskoriatzan, esaterako, gaur eman diote hasiera Aratusteei Urdelardero Eguna ospatuz. Ziria eskutan zutela, gustura aritu dira ikastetxeetako haurrak herriko kaleetan zehar kantuan, gozokiak jasotzen. 2025/02/27 - 17:06:02
Ihauteriak direla eta, asteburu honetan LEKek atsedena hartuko du!
Pasa den asteburuan Borroka jolasak eta arte martzialen topaketak izan genituen. 2025/02/26 - 10:43:03
Leintz Gatzagako arkeologia ikerketak izango ditu berbagai Mertxe Urteagak
Toki Eder jubilatu elkarteak antolatuta, Mertxe Urteagak, Arkeologian doktoreak hitzaldia eskainiko du, hilaren 28an, 18:00etan, Erabilera Anitzeko espazioan. Hitzaldi ostean luntxa izango da Toki Eder elkartean. 2025/02/24 - 13:51:01
Irrikako Dorlak: gatza eta txokolatea, uztartuta
Irrika Gluten Free Bakeryk eta Leintz Gatzagako Gatz Museoak elkarlanean, txokolate-tabletak merkaturatuko dituzte, bertako gatzarekin egindakoak, Gatz Museoak eta Irrikak dituzten salmenta-puntuetan. 2025/02/21 - 14:00:02