karkara Aktualitatea.

Aia eta Orioko orainkaria

Zenbat dakizu gure bailarako emakume kulturgileei buruz?

 2025/03/04 - 12:24:01

Ohiko bizileku ez diren etxebizitza hutsei %50eko errekargua aplikatuko die Aiako Udalak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) etxebizitza hutsei errekargua ezartzea onartu du Aiako Udalak. Hainbat salbuespen egongo dira, eta interesdunek martxoaren 31ra arte egin ahalko dituzte beren eskariak.  2025/03/04 - 12:24:01

"Berdintasunaren eta bakearen aldeko" rock jaialdia antolatu du Etxeluzek

Garrock izena jarri diote ekitaldiari eta martxoaren 22an, larunbatarekin, ospatuko dute gaztetxean. Letagin, Lee Kore, No Limits eta Pineapple Sweets musikariak igoko dira oholtza gainera.  2025/03/04 - 12:24:01

Orioko Futbol Taldeak bufandak atera ditu

Herriko futbol klubak adierazi du salgai jarritako bufandak berehala agortu direla, eta beste 100 jarriko ditu herritarren eskura.  2025/03/04 - 12:24:01

Emanaldi berezia prestatu du Salatxo abesbatzak igande honetarako

Zimitorioan izango da kontzertua. Aurreneko partean Benito Lertxundiren hainbat abesti eskainiko ditu, eta bigarrenean, Martxoaren 8ari egingo dio keinu, hainbat emakumeren kantuak abestuz.  2025/03/04 - 12:24:01

Orioko kirol zerbitzua eguneratzeko lehen urratsak eman ditu udalak

Kiroldegiko gimnasioak eta Mendibeltz futbol zelaia hornitzeko materiala errentan hartzeko lizitazioaren pleguak onartu zituen aurreko ostegunean udalbatzarrak. Gainera, Haizen Berri tabernaren eremua gimnasio bilakatzeko egokitzapen lanak martxan daude dagoeneko.  2025/03/03 - 17:45:02

Inauterietan castellersek giza dorrea egin duten unea

Mozorro lehiaketako lehen saria jaso zuen larunbatean Vilafrancako Castellersak irudikatu zituen kuadrillak, eta bideo honetan ikus daiteke zergatik lortu zuten garaipena. Hori bai, lehia bizia egon zen txapelketan, oriotarrek gogotik prestatu baitituzte mozorroak aurtengoan ere .  2025/03/03 - 17:45:02

Bermeogandik gertu ibili da Orio Castroko Jaitsieran

Castro Urdialesen (Espainia) lehiatu ziren atzo gizonezkoen A eta B ontziak, eta hirugarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, lan ona eginda. A ontzian, gainera, Oihan Manterola Baxarri gazteak debutatu zuen patroi lanetan.  2025/03/03 - 17:45:02

Espainiako Pertiga Txapelketan hirugarren egin du Joseba Torresek

Asteburuan Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa, eta oriotarrak bere marka hobetu du, txapelketa bikaina eginda 18 urtez azpikoen kategorian.  2025/03/03 - 11:15:03

Garaipena eta berdinketa erdietsi dituzte asteburuan bi futbol talde nagusiek

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoek 3-1 irabazi diete etxean Goierri Gorriko jokalariei, eta gizonezkoek, berriz, 0-0 emaitzarekin berdindu dute Lasarteko taldearen aurka.  2025/03/03 - 11:15:03

Nabigatu euskaraz