goiena.eus, aktualitatea: Oñati

Debagoieneko albisteak

Herriko Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan

Herriko Futbol Txapelketak baditu finalistak; apirilaren 7ko asteburuan jokatu ziren Ligako eta Kopako finalaurrekoak. Apirilaren 22an, zapatuan, jokatuko dira finalak, Azkoagain futbol zelaian.  2017/04/21 - 16:03:04

Aloñako Igoera heltzear!

 2017/04/21 - 16:03:04

Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte

 2017/04/21 - 16:03:04

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

Itoginak daude Txiki Txoko haurreskolan eta teilatua berriztu egingo dute. Urik ez iragazteko tela, isolamendua eta teila berriak jarriko dituzte haurreskolako teilatu zaharrean. 19.000 euroko aurrekontua izango du lan horrek eta maiatzean egingo dute.  2017/04/21 - 16:03:04

Herriko kirol azpiegituren gaineko proposamenak egin ahal izango dituzte herritarrek

Herriko kirol azpiegituren plangintza egiten dabil Udala eta orain herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso gura dituzte. Horretarako aukera izango dute apirilaren 24tik 29ra bitartean Zubikoa kiroldegiko harrera gunean; hamaika panel izango dituzte han argibideekin.  2017/04/21 - 16:03:04

Izarraitz Muñozek eta Ford Mugarrik 'final four'-a jokatuko dute asteburuan

 2017/04/21 - 16:03:04

Kilometroak 2017ko bideoklipa egiten dabiltza astean

Apirilaren 28an aurkeztuko dituzte Kilometroak 2017 jaialdiaren kantua eta bideoklipa. Egunotan dabiltza gertatzen bideoklip hori eta auzolanean sortutakoa izango denez herritarren parte-hartzea eskatu dute datorren zapaturako, hilak 22, irudi batzuk grabatzeko. 12:00etan elkartuko dira, Txantxiku Ikastolako patioan.  2017/04/21 - 16:03:04

Fenologia aztertu dute Arantzazun, Pello Zabalaren eskutik

Pazkoa Astean badago zertaz gozatu Arantzazun. Esaterako, parketxearen inguruan fenologia aztertu dute gaur goizean, eta batez ere zuhaitzei buruz hitz egin dute, Pello Zabala frantziskotarrak gidatutako saioan.  2017/04/21 - 16:03:04

Mendiko bizikletaz ari zela zauritutako emakume bat erreskatatu dute Araotzen

14:00ak inguruan jaso dute istripuaren abisua, eta Ertzainak eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira zauritutako 49 urteko emakumea artatzera. Mendiko bizikletan zebilela erori eta bizkarrean min hartuta zegoen.  2017/04/21 - 16:03:04

Kilometroak 2017 abestia grabatzeko lanak

Kilometroak 2017ko abestia apirilaren 28an aurkeztuko dute Zubikoa kiroldegian egingo den jaialdian (21:30). Hona hemen abesti hori gertatzen jasotako irudiak.  2017/04/21 - 16:03:04

Nabigatu euskaraz