De Rerum Natura

Zaldieroaren bloga. Hitzen (eta marrazkien) saltzailea

Urtaroak Iruñean (@ororostorm en gidoiarekin)

 2013/05/13 - 17:48:24

Ekaitza osatzen ari da Iruñean

 2013/03/24 - 16:45:07

#EGA ren zinta. Kritika eta kontrakritika

Atzo (otsailak 24) #EGA ri buruzko zinta bat marraztu nuen. #EGA ri buruz diot, traola barne, zeren Twitter en segitu nuen traola eta bertan zenbat gaztelera egiten zen harritu ninduen. Bada mezu bat jaso dut minduta azaltzen den irakurle batengandik eta "EGA gainditzeko ahalegin ikaragarria egiten ari direnekin txantxa gutxi, mesedez" idatzi du. Nire erantzuna hau izan da: "Atzoko zintan marraztu nuena ez zen txantxa bat. Zintan errealitate gordin bat besterik ez nuen islatu, hau da: EGA egiteko adina euskararen ezagutza duten askok eta askok erabilpenean huts egiten dutela. Ezagutu bai, erabili ez. Hau da errealitate gordin bat eta, kasu, zintan ez diet leporatzen errua beraiena denik ere. Horren inguruan soziolinguistikak oso ongi azaltzen du erabilpenean zergatik gabiltzan hain motz eta zuzenean instituzioen hutsa dela azaltzen du. Zintan agertzen den "jarrera" hori, twitter en bertan larunbatean EGA azterketa egin zutenen iruzkinetatik atera dut. Bertan %70 batek-edo gazteleraz idatzi zituen iruzkinak. Hau datu bat da, ez da txantxa bat. Adibide batzuk: -Miierda de #EGA , dudoo muccho ke haya suuerte..! -Me pregunto que tal les habrá salido el #EGA a @XXXX @XXXX y a @XXXX -Con @XXXX y @XXXX en el tren de camino a casa despues de una larga mañana haciendo el #EGA -#EGA hecho @XXXX -Me pregunto que tal le habra salido el #EGA a @XXXXX ?? :) -La hora mas corta de mi vida la del examenn #EGA -Acabao el #EGA ahora a dormir y a la tarde fiesta en @XXXXX -el jueves se sabra ketal el #EGA -La próxima vez que suban el nivel un poco, porfavor #EGA -........ Ni ere minduta nago, ez noski errealitatea islatzen duten marrazkitxoekin, ni minduta nago Euskal Herriko instituzio guztiekin Hezkuntzatik hasita EITBraino, ardurak hortxe daude-eta"  2013/02/25 - 13:54:08

Etxauriko kartela

Ahaztua nuen aspaldian egin nuen "enkargu" hau: Etxauriko sarrerarako kartel bat diseinatzeko eskatu zidan adiskide batek, transgenikoen kontra. Aipatu behar da Etxauriko gereziondoek fama dutela, noski, hortik gerezien ukitua.  2012/08/24 - 14:55:02

@josunestilist Heraldika

Twiter-Herriko biztanle baten ezkutu nobiliarioa marraztu dut gaur goizean, espero dut gustukoa izatea.  2012/08/13 - 14:08:08

Fiesta Nacional Vasca

Ivan Fandiño Azpeitian. Begira zer lauburu politak jantzian. (Argazkia EL PAISen atera zuten atzo)  2012/08/03 - 11:08:04

Urte Berri On!!

Abuztuarekin hasten da Urte Berri bat. Oporretatik bueltan beste kurtso bati hasiera ematen diogu DE RERUM NATURAn BERRIAN. (Ai! zenbat zinta eta zenbat gai jorratu beharrekoak! Ai!)  2012/08/01 - 12:06:02

LOTSAMANGARRIA

Hau da Españaren metafora on bat eta beste guztia da propaganda merkea España hau da: Señorito españolak jendeari lapurtutako dirua luxuzko txorrada ezin garestiagoetan gastatzen, eta berdin zait elefantea den edo AHTa den, edo tartean dauden milaka huskeri lotsamangarriak.  2012/04/14 - 13:43:01

Patxi Lopez "History of the World" aldizkari famatuan

Gaur jaso dut etxean "History of the World" aldizkari famatua eta, hara non, País Vasco-ari buruzko artikulu luze batean Patxi Lopez- en argazki bat ageri zen. Eta nire golkorako pentsatu dut- "zer pasada, ipod-ik gabe Napoleonekin antza handiagoa du!".  2012/03/01 - 13:01:01

Twitter bertsioa

Atzo zinta egiterakoan horrela marraztu nuen, "WTF" handi batekin. Gero pentsatu nuen jende askok eta askok ez dutela ulertuko "WTF" hori eta kentzea erabaki nuen. Dena den hemen uzten dut "Twitter" bertsioa izan daitekeelako ere.  2012/01/13 - 10:47:01

Nabigatu euskaraz