Gaindegia
NOR GAREN Gaindegiak jatorri eta izaera desberdinetako eragileak bildu nahi ditu. Profesionalak, enpresariak, unibertsitarioak, sindikalgintzakoak, hedabideetakoak eta herrigintzako beste sektore batzuetakoak elkartu gara proiektu hau abian jartzeko. ZERTARAKO SORTU GAREN Gure xede nagusia honela zehaztu dugu: Errealitate sozio ekonomiko nazionala abiapuntu, Euskal Herriko sozio ekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea, eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuz eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuz. GAINDEGIAREN GOGOETA Euskal Herriaren sozio ekonomiaren paisaia errotik aldatzen ari da. Europaren eraketak eta mundializazioak zuzen-zuzenean eragiten dute Euskal Herriaren bilakabidean. Euskal Herriko gizarte berrian informazioa, formazioa, teknologien transferentzia, ideien etengabeko trukaketa eta eraldatzeko gaitasuna ekonomia eta gizartearen garapenerako funtsezkoak izango dira. Sozio-ekonomiaren eragileok zer egiten dugun erabakigarria gerta daiteke herri honen geroarentzat. Aldaketa prozesu horretan Euskal Herria aintzat hartzen dugun eragile sozio-ekonomikook protagonista izan nahi dugu.
EH 2015: lan eskuaren prospektiba
Aurrerantzean erretreta hartuko duen langile multzoa handia dela kontuan izanda, ordezkapeneko zenbat enplegu izango dira Euskal Herrian 2025? Galderak ez dauka erantzun errezik, besteak beste, BPGren bilakaerak eragin handia duelako emaitza horretan. Halere, 2025 urtea bitartean Europar Batasunean ordezkapeneko enplegu aukerak enplegu aukera berriak halako bederatzi izango direla diote datuek. 80ko hamarkadako krisi garaian ikusi genuen bezala, hainbat sektoreren etorkizuna zalantzan dago egun: energia kontsumoan intentsiboak diren industriak, petrolioarekiko menpekotasun handia dutenak, kutsadura handia eragiten dutenak⦠Alta, hemendik hamar urtera Euskal Herrian ordezkapen enpleguen alorrean izango den egoera aurreikusteko ariketak egin egin daitezke. Horretarako, datozen hamar urtetan erretiroa hartuko duten pertsonak dira aintzat hartu beharreko lehen multzoa. Erretiroa hartuko duen biztanleria Beste zenbait azterlanetan Gaindegiatik aipatu denaren tenore berean, duela zenbait hamarkada biztanleriak bizi zuen hazkunde bizkorra biztanleriaren zahartze bizkorra eragiten ari da. Aldameneko lehen infografiak argi azaltzen du esan nahi dena: 2006az geroztik biztanleria %3,4 hazi den bitartean erretreta hartu dutenen kopurua %19 hazi da. 2015erako ia 500.000 ziren erretreta hartutako pertsonak. Hori, soldatapeko lanaldiak kontuan izanda eta etxean gogotik lan egin duten eta egiten duten emakumeak kontuan izan gabe. Etorkizuneko kualifikazio beharra Europako Lanbide Heziketaren Garapenerako erakundeak (CEDEFOP) Europako Batasuneko estatu bakoitzatzentzat doitu ditu etorkizunean izango diren lan aukerek nolako kualifikazioa beharko duten. Pareko bigarren infografian ikusi daitekeenez, Europaren baitan joera desberdinak bizi dira elkarren ondoan. Goi titulaziodun lan esku gehiago beharko duten herrialdeen taldean daude, besteren artean, Frantzia, Suedia eta Danimarka. Gutxiago beharko dutenen taldean, ostera, Finlandia, Alemania edo Espainia. Titulazio ertainekin antzeko zerbait gertatzen da. Eta, oro har, infografian jasotzen diren herrialde guztiek beharko dute titulazio baxuko langile gutxiago. Azpimarratzekoa da nola herrialde batzuetan, herritarren formazio maila handia izanda ere, goi titulaziodun lan eskuaren behar handiagoa izaten jarraituko dutela. Horren zioa hertsiki loturik dago I+G gastuarekin; izan ere, gastu horretan buru direnak baitira, hain zuzen, are eta goi titulatu gehiago beharko dituztenak. Hegoaldean erretiroa hartuko dutenak 2025era bitartean hego Euskal Herrian 197.475 lagunek hartuko dute erretiroa. Ondoko hirugarren infografian ikusten ahal denez, horien guzti horien artean %34 lanbide kualifikatuetan dihardutenak izango dira. %36 ordea, kualifikazio handiko lanbideetan jarduten dutenak izango dira, eta, hondarreko %30a oinarrizko lanbideetakoak izango dira. Aipatu horietan gehienak zerbitzuen sektoreari loturik ageri dira: hamarretik zazpi. Alta, bereziki aintzat hartzekoa da hamarretik bi industriaren sektorekoak izango direna. Badira, zentzu berean, heldu den hamarkadari begira aipamen berezia merezi duten aurreikuspenak. Esaterako, zuzendari eta kudeatzaile lanetan ari direnen %28a erretiratuko da. Nekazari, arrantzale eta basozaleen artean, aldiz, %26. Administrazioan, osasungintzan eta irakaskuntan lanean ari direnetatik 55.000 langile iritsiko dira erretiro adinera, eta, merkataritza eta konponketa alorrean beste 32.000. Iparraldean erretreta hartuko dutenak Ipar Euskal Herriko datuak ez dira hegoaldeko lurraldeetakoekin bateragarriak. Hala, bada zer esanik. Izan ere, ipar Euskal Herrian 17.686 lanpostu ordezkatu beharko dira 2025erako. Kategoria sozio-profesionalaren arabera, %18 goi mailako lanpostuak izango dira. %22, ordea, erdi mailakoak. Azkenik, aipatu datarako erretreta hartuko dutenetatik %27 enplegatuen kategoria profesionalekoak izango dira. Beharra baino eskaintza handiagoa Aurreikusten den beharra baino lan esku gehiago egongo dela diote datuek. Hala, 215.100 ordezkapen enplegu -egungo enplegu guztiaren %17- eskuragarri izango diren arren, datorren hamarkadan laneratuko diren gazteak 268.100 izango dira (hipotesia %5eko langabezia tasan eta egungo gazte inaktiboak 2008ko tasan kokatuta). 2025 urterako langabezi-tasa orokorra %5era jaisteko langabezi egoeratik atera beharreko 55 baino gazteagoak diren langabetuak 124.100 dira. Bestela esanda, 215.000 lagunek hartuko dute erretreta eta 392.000 lagun izango dira lanerako. 177.100 enplegu sortu beharko dira hurrengo hamarkadan, hortaz. Lurraldeka, lanesku ordezkapen behar aski handiagoa izango da Euskadiko Autonomia Erkidegoan (%17,7) eta Zuberoan (%18). Ondorioz Aurreikustekoa da gure artean ezagunak diren hainbat sektore eta bere baitako enpleguek desagertzera edo doitzera joko dutena. Altzairugintza hizpidea ematen ari da azken hilabeteotan, baina sektore gehiago ere badira antzeko egoeran, esaterako, isuri atmosferiko kaltegarriak dituztenak. Gauzak horrela, ordezkapeneko lanpostuek garrantzia handia izateaz gain, ezinbestekoa izango da lanbide eta enplegu berriak sortzea. Horrela ulertu behar da, berrikuntzan, ikerketan eta garapenean ahalegin gero eta handiagoa egitearen beharra. Euskadiko Kutxak, esaterako EAEri dagokionez 35.000 enplegu berri sortzeko aukera ikusten du 2014-2024 aldian. Gainerako enpleguak ordezkapenekoak izango dira. 2016/05/07 - 00:12:05
Iaz baino 43.400 langabetu gutxiago Euskal Herrian (INE)
> 2016ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %12,7koa da (INE), 2,9 puntu baxuagoa aurreko urteko hiruhilabete berdinarekiko. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 1,8 puntu jaitsi da iazkoarekin alderatuta. > INEren datuen arabera, herrialde guztietan jaitsi da langabezia-tasa azken hiruhilekoan. Araban langabezia tasak iazko hiruhilabete berdinarekiko izan duen beherakada nabarmena izan da, %19tik %10,7ra, 8,3 puntukoa alegia. > Datu hauekin, Bizkaian dago langabezia-tasarik handiena (%14,8), baita EUSTATen datuen arabera ere. > Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia-tasen arteko aldea 1,8 puntu murriztu da, baina Euskal Herriko langabeziak 3,6 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE). *Oharra: Euskal Herriko lurraldeetan langabezia neurtzen duten iturri desberdinen datuak eskaintzen dizkizuegu hurrengo taulan. AttachmentSize gng_po_eh_langabezia_2016-04-28.pdf391.02 KB Langabezia-tasa eta langabe kopurua. Euskal Herria eta bere lurraldeak, 2010/2016-I epea. -LANGABEZIA-TASALANGABETU GORDINAK -2010201120122013201420152015-I2015-IV2016-I2015-I2015-IV2016-I EAEINE10,712,315,616,616,314,816,412,912,8171.200132.500131.600 -EUSTAT9,210,811,815,116,115,416,714,714,4177.100154.800150.700 ArabaINE11,310,816,617,517,215,019,012,210,730.80019.30016.700 -EUSTAT10,07,89,415,117,116,018,514,414,530.10022.90023.300 BizkaiaINE12,114,216,917,817,316,017,314,814,895.00079.40079.700 -EUSTAT10,013,214,216,717,216,718,015,916,0100.50087.60087.500 GipuzkoaINE8,010,213,014,114,312,713,710,210,545.40033.80035.200 -EUSTAT7,48,28,912,513,913,013,613,011,946.50044.30039.900 Nafarroa GaraiaINE11,913,016,217,915,713,815,713,514,347.90041.40043.700 IparraldeINSEE7,97,98,58,98,78,98,98,79,112.40012.20012.800 LapurdiINSEE8,68,69,39,89,69,7------ Nafarroa BehereaINSEE4,24,24,64,84,74,8------ ZuberoaINSEE5,14,85,25,45,35,2------ EUSKAL HERRIA (*)INE10,712,115,116,215,514,015,612,612,7231.500186.100188.100 -EUSTAT9,611,012,415,115,314,415,713,913,9237.400208.400207.200 (*) Azken datua behin-behinekoa da. Ipar Euskal Herrian 2012 urtetik aurrerako biztanleria aktiboaren estimazioa aintzat hartzen du. Urteroko berrikuspena. Ipar Euskal Herrian metodologia berria aplikatu da eta horren araberako serie historikoa berrikusi da. Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE. Ekoizpen propioa. 2016/04/30 - 01:00:04
Energian intentsiboak diren jarduerak Euskal Herrian
Azken urteotan energia kontsumo handia duten industriako sektoreetatik albiste txarrak entzuten ari gara. Batzuetan itxierak, bestetan lekutzeak... Energia intentsioboko industrien artean dira erauzpen jarduerak, kimika eta findegiak, papergintza, altzairugintza, osagai mineraleko ekoizpenak, metalezko produktuen ekoizpena eta abar. Horien inguruan maiz aipatu izan da Madrilgo gobernuak Hego Euskal Herriko energÃa kontsumoari zerga osagarri bat jarri izanak energia kostuen gain duen eragina. Alta, hori baino maizago aipatzen da atzerrian kostatzen dena baino merkeago ari direla eskaintzen halako produktuak, âdumpingâ delakoa eraginez eta lehiakideak ekonomikoki itoz. Gainera, energia kontsumo handiak lotura ertsia du kutsadura handitzearekin. Kostuaz gain ingurumenarekiko kaltea ere lotzen zaion aldetik, nazioarteko araudiak gero eta zorrotzagoak dira. Gauzak horrela, sektore honen etorkizunak galdera anitz uzten ditu airean. Gisako enpresen ezaugarriak Euskal Herrian gisa horretako 5.843 establezimendu daude. Lurraldeka azpimarratzekoa da Gipuzkoak duen indarra, eta segidan, Bizkaiarena. Nafarroa Garaian ere berebiziko pisua du energia kontsumo handia duen industriak. Enpresen tamainari erreparatuz, aldiz, gehienak txikiak dira. Halere, oro har, halakoen tamaina gainerako enpresena baino apur bat handiagoa da. Zein bilakaera izan dute? Gisako jarduerek ez dute inguru erraza bizi, inbertsio handiak behar baitituzte eta mundu mailako gora behera ekonomiko eta finantzarioei lotuta baitaude. 1999az geroztik izan duten bilakaerari erreparatu ezkero, galera etengabea izan da, batez ere txikienen artean. Ze presentzia dute lurraldez lurralde? Euskal ekonomian halako industriaren pisua asko aldatzen da lurraldearen arabera. Ikuspuntu horretatik kontuan izan behar da sektorearen gainbeherak eragin desberdinak izango lituzkeela. Halaber, "hego" eta "ipar", espezializazio desberdinak ditu Euskal Herriak. Balio erantsi handienekoak dira horien artean nagusi: metalezko produktuak eta produktu ez metalikoak. Altzairugintza da azpiegitura handienak behar dituena eta Hegoalden indar handiagoa du, kimikak eta papergintzak duten gisa berean. Aldagai ekonomikoak tartean Urte hauetan gora behera handiak izan dira maila guztietan, eta sektore horretan eragiten duten aldagai ekonomikoek ere izan dute bilakaera propioa. Oro har, kosteak %20 inguru jaitsi egin dira, negozio bolumena eta irabaziak %3 eta %5 artean jaitsi diren bitartean. Ondorioak Agerikoa da hainbat aldagaik eragiten diotela industria honi: nazioarteko ekonomiaren gora-beherak, energiaren kostua, kutsadura gutxitzeko politika eta araudi berriak.... Beraz, tradizio handiko aktibitateak izan arren, etorkizunari begira jartzeko premia handia da, besteak beste, berrikuntza teknologikoan. Hori ote da konponbide bakarra? Ez dirudi. Halaber, pentsatzekoa da, hainbat herri eta eskualdeetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak. Beraz, konponbide edo ordezko jardueretan pentsatzen hasi beharko da. Imanol Esnaolak ETB1eko Azpimarra saioan aferari buruz egindako interbentzioa (1:06:30etik aurrera) ikusteko sakatu hemen: 2016/04/28 - 01:14:04
Adin handiko emakumeak eta pentsiorako eskubidea
Erretretaz eta pentsioez hitz egitean, erretirorako ekarpen ekonomikoa egin duten pertsonak hartu ohi dira aintzat. Bada, ordea, bestelakorik: senarrak lan egiten zuen bitartean etxeko lanetara dedikatutako emakumeak. Zenbat dira Euskal Herrian? Eta zenbat izango dira gero eta zahartuagoa dugun demografia honekin? Pentsio sistemaren geroa auzitan dagoen honetan, pentsionisten mobilizazio eta aldarrikapenak pobrezia egoera salatzen dutenez, komenigarria da kontuan hartzea errealitate honen dimentsio soziala. Euskal Herria oso desberdina da hegoaldeko eta iparraldeko emakumeentzat lanari eta babes sozialari dagokienean. Ipar Euskal Herrian lanbide arteko gutxieneko soldata 1.300 euro inguruan egon daitekeen bitartean, Hego Euskal Herrian pentsio gehienak hortik behera daude. Ildo berean, alarguntasun pentsioak bataz beste 736 eurotakoak izan ziren iaz (2015), asko hori baino apalagoak. Horri gehitu behar zaio pobreziarako laguntzak jasotzen dituzten adin handikoen artean emakumeak direla nagusi. Ipar Euskal Herriak eskubide indibidual eta ekonomikoen gaineko babes zorrotzagoa izan du historikoki. Hego Euskal Herria, ostera, hamarkada luzeak iraun zituen diktadurak eta ekonomia industrial batek eragindako egoera ari da nozitzen. Bestela esanda, gizona industrian lanean etxea emazteak zaintzen zuen bitartean. Honek ezinbestean, Ipar Euskal Herrian ez bezala, emakumearen menpekotasun ekonomikoa errotu du hamarkada luzeetarako. DATUEI SO 2025erako ia 750.000 pertsona egongo dira erretreta hartzeko adinean. Horien artean, hamarretik sei izango dira emakumeak. Kontrara, kotizatutako pentsioa jasotzen ari direnen artean hamarretik lau dira emakumeak egun. Agerikoa da arrakala sozioekonomikoa sexu baten eta bestearen artean. 2015eko datuetan oinarrituta 462.700 pertsona ziren orotara erretiroa hartuta. Esan daiteke 167.300 emakume direla erretiroa hartuta egun Euskal Herrian. Gainera, erretiratutakoen %36,2 emakumezkoak dira. Eremu horretan, Iparralde (%56,8) eta Hegoalde (%31,7) bi errealitate guztiz ezberdin dira, lehenago aipatu dugun ibilbide sozial desberdin horren eraginez. Hegoaldea oraindik XX. mendean Espainiako Estatuan nagusitutako eredu sozialaren ondorioak nozitzen ari da. Emakumezkoen jarduera tasaren bilakaera Hego Euskal Herrian jarduera tasa nabarmen handitu da azken urteotan. Hau da, emakume helduen aktibitate tasa egun orain lau hamarkada urte halako bi da (%83). Hala ere, kontuan hartzekoa da 55 urtetik gorako emakumeen artean, aktibitate tasa %15,9ra jaisten dela (2015). Hau da, gure gizarte honetan bertan, aktibitate tasa handiak izan arren, adin batetik aurrera emakumeek lanari utzi egiten diote hainbat arrazoi medio, eta ondorioz kotizazioak apaltzearekin apaltzen da biharko pentsioa. Adin horretako emakumeen %85ak ez du kotizatu edo ez du behar adinako urteetan kotizatu, horrek dakarren baliabide galerarekin. Egoera horren atzean eredu zaharreko ekonomia familiarrak edo senideen zaintzarekin lotutako ardurak dauden aldetik, agerikoa da lan egiten dutela, baina lan merkatutik kanpo. "Etxekoandreak" kontzeptuaren bilakaera Inkesten arabera, Euskal Herrian 221.700 emakume daude âetxeko lanakâ jarduerari lotuta. Horietatik 153.400, 65 urtetik gorakoak dira (%69,9). Beste 68.300, aldiz, 55-64 urte bitartekoak (%31,1). Azken eremu horretakoak erretiro adinera iritsiko dira heldu den hamarkadan zehar. Orotara 221.700 dira, adin taldeka gauzak oso ezberdinak diren arren. Lanaldi partzialen egoera Adinekoez gain, emakume gazteagoen artean aktibitate tasak gora egin duen arren, lanaldiari dagokionez %40 dira lanaldi partziala duten enplegatuak. Alde handia dago gizonekiko, horietatik %7 baino ez baitira lanaldi partzialdunak. Orotara, iazko datuen arabera, Euskal Herrian dauden hamar lanaldi partzialetik zortzi hartzen dituzte bere gain andreek. Hala, adinekoak ez ezik emakume gazteenak ere intentsitate baxuan ari dira lanean, eta asko âetxeko lanakâ jardueran (%16 inguru). Hortaz, pentsio sistema osatu eta indartzen eta babes sozialeko sistema aldatzen ez bada, etorkizuneko pobreziaren irudia oso femeninoa izango dela aurreikus daiteke. Ondorioak: Belaunaldien arteko aldea handia dela kontuan hartuta ere, kotizazioa aitortzen ez zaion etxekoandrearen figura aurreko eredu ekonomikoaren aztarna gisara zein gizarte industrialari ertsiki loturik agertzen zaigu: fabrikan lan egin ahal izateko, gizona bestelako eginkizunetatik kanpo geratzen da kasik. Gizonaren aldagaia familia unitatetik desagertuz gero, ostera, pobrezia femeninoaren egungo aurpegi latzena ateratzen da argitara: EAEn 65 urtetik gora Dirusarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenen artean, %78,7a andreak dira. Hegoalden iaz bataz besteko erretiroagatiko pentsioa hilean 1.241â¬koa izan zen bitartean, alarguntasunagatikoa hilean 736 â¬koa izan zen, aurrekoaren ia erdia. Hileko sari horren jasotzeak ez du pobrezia ekiditen Euskal Herrian, eta soilik Hegoalden 164.700 emakume daude aipatu egoeran. Ezkontidea etxean geratzera edo zaintza lanak egiteko lanaldia murriztera behartzen duen ekonomiak, hain zuzen ere, pobrezia eragiten du aparteko babes mekanismorik ezean. Are gehiago, menpekotasun ekonomikoa ongizate gabezia eta bestelako arazoen oinarrian egon daiteke. Etorkizun hurbilean Euskal Herriko pentsio sistemek egoera honi eraginkortasunez aurre egin beharko diote, oinarrizko eskubidea izateaz gain, gero eta kolektibo jendetsuagoa izango baita zenbait urtez eta euren etxeko lanarekin gure artean ezagutu dugun eredu produktiboaren aberastasuna sortzeko oinarri izan dira. Baina horrezaz gain, premiazkoa da jarduera ekonomikoan emakume aktiboek lanaldi eta sektore errentagarrienetatik urruntzen dituen joerari buelta ematea, zaintzari lotutako ohitura sozialak bere bizkar uzten dituen ohitura gainditzeaz gain. Azpimarrako analisiaren bideoa ikusteko sakatu hemen (*Oharra: une honetan EITB Nahieran plataformak ez du bideoa erreproduzitzen uzten. Ahal bezain pronto jarriko dugu zuen eskura. Barkatu eragozpenak). 2016/04/17 - 02:31:06
UDALBIZI egitasmoa: euskal udalerrien bitalitatea neurtzeko sistema
Gaindegiak UDALBIZI egitasmoa jarri du abian eta dagoeneko egitasmoaren lehen osagaia frogatzen ari da: udalerrien bitalitate sozio-ekonomikoa neurtzeko sistema orokor bat. Hurrengo urratsetan udalerri tipologia desberdinetarako baliagarri izango diren neurgailu egokituak garatuko ditu, eta segidan, arlo zehatzetako diagnostikoan sakontzeko neurgailu bereziak garatzeari ekingo dio. Aipatu egitasmoak tokiko erradiografia sozio-ekonomikoa arin eta bizkor egiteko aukera emateaz gain, euskal espazioan konparagarri gisara balio behar luke. Zentzu horretan, udalerri bakoitzari bere burua hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, Euskal Herriko lurralde garapenean eragin ahal izateko ikuspegia eskaini beharko luke. Hala, UDALBIZIren neurgailu orokorrak 99 adierazle ditu oinarrian eta 27 multzotan sailkatzen du informazioa, emaitza guztiak azkenean 7 atal nagusitan sintetizatzeko: biztanleria, gizarte kohesioa, lan merkatua, jarduera ekonomikoa, hiri antolamendua, azpiegiturak eta mugikortasuna, eta udal ekonomia. Eredu orokor baten bila Euskal Herria lurralde maila desberdinetan artikulatzen da, bai administratiboki, bai funtzionalki. Lurralde maila bakoitzaren dinamika sozio-ekonomiko eta instituzionalak goragoko zein beheragoko prozesuetan eragiten du, bai herritarren ongizatean, bai lurralde eremu horren etorkizuneko bilakaeran. Euskal Herria hedadurari dagokionez lurralde eremu txikia izan arren, garapen jasangarrirako unitate bat izateko dimentsioak ditu. Halaber, askotariko lurraldea du, bai ikuspegi fisikotik bai ikuspegi sozio-ekonomikotik. Udalerrien arteko harreman sistema, beraz, garrantzitsua da lurralde oreka gordetzeko. Lurralde eremu bakoitzak, ordea, baditu emanak datozen ezaugarriak eta norberak garatu beharrekoak. Eskualde eta udalerrietan kokapen fisikoak edo historiak dakarrenaz gain, bere egunerokoan gertatzen diren prozesuek, bere gaitasun sozialek edo goragoko instituzioek hartzen dituzten erabakiek eragiten dute. Euskal kasuan hiriburuez gain eskualde buruak ere baditugu eta hauen inguruan udalerri txikiago eta handiagoak. Baditugu metropolizazioan murgildutako udalerriak zein periferian daudenak, erresidentzialak zein aktibitate sozio-ekonomiko handikoak eta abar. Askotariko tipología. Udalerrietan eragiten ari diren prozesuak asko eta askotarikoak dira. Eta prozesu guztiek, aldez edo moldez, udalerriaren bizitasunean eragiten dute, izan indartzeko izan ahultzeko. 80 hamarkadan aipagai izan genituen industriaren gainbeherak zigortutako herrien kasuistika, ondoren urbanizazio prozesu azkarrek nahiz zahartze prozesuek jotako udalerriak aipatu izan ditugu. Lapurdiko kostaldea eta Pirinioetako herriak izan litezke esandakoaren adibide. Baina udalerri guztiek ez dute berdin jokatzen eta ez dira berdin bilakatzen. Euskal kasuari gagozkiolarik, udalerrien bitalitatea neurtzeko baliagarri gerta litekeen eredu orokor bat behar genuke, udalerriak modu berean neurtu eta konparagarri egingo dituena. Era berean, neurgailu horrek etorkizunari begira egiturakoak diren auzien ebaluazioan lagundu behar luke, prediktiboa izatera hel dadin. Euskal udalerrien sailkapenak 2025, zahartze tasa: 2025ean zahartze tasarik handieneneko udalerriak bi eratakoak izango dira, mendialde edo periferikoak eta errenta maila handienekoak. Lehenek galera demografiko larria biziko dute eta bigarrenek ez. Etxebizitzaren erabilera intentsitatea: Etxebizitza ugari eraiki da aurreko hamarkadetan. Honek hainbat udalerriri biztanleria gordetzeko aukera eman dio, beste batzuk, berriz, ohikoa baino gehiago hazi dira eta ez dira gutxi biztanleria galdu dutenak. Udalerri industrialek dute erabileran dentsitaterik handiena eta erresidentzialek apalena. Pentsatzekoa da, etorkizunean lehen multzo horretan egongo dela beharrik handiena. Goi-titulazioa duten herritarren proportzioa: Formazioak berebiziko lotura du errenta mailarekin, baina baita udalerriko dinamismo sozio-ekonomikoarekin. Metropolizazio prozesuen eraginez, hiriburu handien inguruko udalerri erresidentzialetan metatzen dira goi-titulatuen proportzio handienak. Industriaren maila teknologikoa: Industria, aberastasun eragile izateaz gain, jarduera ekonomiko askoren sustatzaile gertatzen da. Maila teknologiko handienetan dago biharko industriaren giharra eta hau, lurraldean hiriburuen inguruko eskualdeetan eta garraiobide nagusien inguruan kokatzen da. Udal administrazioaren zorpetzea: Zenbat eta udalerri txikiagoa zorpetze handiagoa, udal politika proaktiboan diharduten udalerri txikienak daude politika publikoen arretatik urrunen eta ondorioz egin behar izaten dute inbertsio gehien. Hernaniren kasua Hernani Paris-Algeciras ardatzaren baitan eta Atlantikoaren ardatzeko aktibitate gune nagusian kokatzen da. Pasaiako portuak eragiten duen mugimendutik hurbil egoteaz gain Frantziako Errepublikaren muga administratibotik hurbil dago. Horrek guztiak, nahi eta ez, gaur egun eta azken lau mendetan aktibitate handiko eremu batean kokatu du. Halaber kontuan har dezagun, bere mendialde malkartsuak eta Urumea ibaiaren ibilguak erabateko eragina izan dutela bere bilakaeran, besteak beste, industriaren garapenean. Honela, arestian aipatu ezaugarriek jarduera industrialei lotu dute udalerri hau, elikagaien ekoizpenaz gain garai bateko untzigintza eta burdingintza eta geroa metalgintzari zein kimikari lotutako jarduerak izan ditu bere baitan. Adin egitura: Jaiotzei dagokionez Hernanik izango du jaiotza tasarik baxuenetakoa eta zahartzeari dagokionez, bere kidekoen pare ibiliko da, baina ez muturreko taldean. Etxebizitza: erabilera dentsitate handikoa, bere moduko udalerrien gisan, eta Etxebiden izena emandakoen proportzio handia, hau ere, ohikoa, antzeko udalerrietan. Jarduera ekonomikoa: Oso udalerri industriala. Berari lotzen zaio udalerriko errenta. Maila teknologiko altuko industriaren presentzia nabarmena, ezagutzaren ustiaketa intentsiboko jardueretan apal eta ehun berritzailearen presentzian ere apal. Lan egitura: Hernanik ikasketarik gabeko biztanleria bere kidekoen artean baino nabarmen altuagoa du eta goi-tituludun gehien duenetakoa da. Lan eskuaren ordezkatzean, aldiz, bere kidekoek baino gaitasun apalagoa du. Biztanleriaren hazkundea: Hernani izan da bere kidekoen artean hazkunde apalenetakoa izan duena. Errenta: Hernani da bere kidekoen artean errenta jaitsiera handienetakoa izan duena. Langabezia erregistratua, 2008-2014 aldian hazkundea izan du, baina kideko udalerrietan baino nabarmen apalago. Hernaniko barne produktu gordinak (BPG) behera egin du 2008az geroztik, bere kideko gehienetan baino gehiago. Ezaugarri positiboak nagusi dira bere jarduera ekonomikoan, azpiegitura eta mugikortasunean zein udal ekonomian. Lan merkatuan, badu zertan hobetua, nahiz eta pareko udalerrien artean badagoen bera baino okerragorik. Baina adierazle negatiboak gailentzen zaizkio biztanlerian, gizarte kohesioan ta hiri antolamenduan. Ondorengo sintesi- taulak argibide osoagoak ematen ditu: 2016/03/11 - 06:02:06
Emakumeak euskal lan merkatuan
2016/03/09 - 06:08:05
Emakumeen kopuruak prekarizazioaren eskutik egin du gora euskal lan merkatuan
> Egungo euskal lan merkatuan andreek duten egoerari erreparatuz honakoak esan behar dira: - Aktibitate tasa: emakumezkoena (%69,4) gizonezkoena baino apalagoa da (%78,1). - Soldata: emakumezkoena (21.453 â¬/urtean) gizonezkoena baino %26,3 apalagoa da (29.119 â¬/urtean). - Aldi bateko kontratua dutenen erdiak baino gehiago emakumeak dira (%54,3). - Lanaldi partziala dutenen artean %79,5 emakumeak dira. (Oharra: testuak beherago jarraitzen du) > 2008-2015 aldian egoera okertu egin da adierazle gehienen arabera baina ez denak: - Aktibitatea: emakumezkoena lau puntu hazi da eta gizonezkoena 3,3 puntu jaitsi. - Soldata: emakumezkoena %3,7 hazi den bitartean, gizonezkoena %6,1 (2008-2013 epean). - Aldi bateko kontratua dutenen artean, emakumeak dira %54,3, ia 2008an bezala (%54,6). - Partzialtasuna: emakumeak dira nagusi, %79,5, 2008an %83,1. > Gauzak horrela, 2008an bezala, emakumeen artean dago euskal lan merkatuan prekarizaziorik handiena. > Euskal ekonomiaren egitura aldatzen ari da. Aldaketa horren eragileen artean inoiz enplegu ugari sortu duten sektoreen krisia eta transformazioa daude, besteak beste, eraikuntza eta manufaktura industriala. Eta horrekin batera, zenbait sektoretan enplegua indartzea, zerbitzuen sektorean batez ere. Sektore batzuen maskulinizazioak eta besteen feminizazioak argazki zehatzak utzi ditu euskal lan merkatuan 2008 eta 2015 aldian. 21.000 emakume gehiago dago biztanleria aktiboan eta 75.300 gizonezko gutxiago. > Honela, euskal lan merkatuan emakumeek kalitate handiena eskaintzen zuten sektoreen krisia nozitzeaz gain, lan baldintza eskasenetako sektoreetan aurkitu dute enplegua. > Euskal biztanleria aktiboan feminizazio handi bat gertatu den arren, gizon eta emakumeen arteko aldeak handiak izaten jarraitzen dute, bai aktibitate mailan, bai soldata eta zein lan egoeran. > Hurrengo urteetan indartze ekonomikorik balego arreta handiz aztertu behar litzateke zein sektoretan gertatzen den, horrek emakumeen lan egoeran eta autonomÃa ekonomikoan izango duen eragina aurreikusteko. > Azpimarratzekoa da Ipar Euskal Herrian egoera egonkorragoa dela eta diferentziak arras apalagoak direla eta ondorioz bi lan merkatu ditugula Euskal Herrian. Espainiako Erresumako administraziopean dauden lurraldeak Europa mailan, kalitate handieneko enpleguak desegiteaz gain, feminizatutako lan prekarioa gehien handitzen ikusi dutenak direla. Horien artean Katalunia, EAE eta Nafarroa Garaia. AttachmentSize [PRENTSA OHARRA] Emakumeak euskal lan merkatuan 2008-2015414.94 KB ENPLEGU PARTZIALAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA. -20082009201020112012201320142015 Europar Batasuna76,476,175,675,274,774,374,173,9 Danimarka68,968,969,968,967,267,266,165,3 Alemania80,580,280,780,079,679,979,679,5 Espainia79,578,377,375,975,373,173,472,6 Frantzia82,281,980,480,180,179,778,478,2 Finlandia65,566,465,063,564,865,363,762,4 Katalunia79,777,978,777,275,672,172,972,8 Eskozia77,678,076,776,274,874,276,5- EAE83,184,881,579,781,380,082,579,6 Nafarroa Garaia83,981,984,683,580,178,780,979,3 Lapurdi82,280,883,079,379,879,879,879,8 Nafarroa Beherea81,981,572,080,676,376,376,376,3 Zuberoa77,177,663,678,276,476,476,476,4 Hegoalde83,284,282,280,581,079,782,179,6 Iparralde81,980,780,879,479,379,379,379,3 EUSKAL HERRIA83,183,882,180,480,879,781,979,5 - Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira. Oharra: Iparralderako azken datua 2012 urteari dagokio. Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA. ANDREEN JARDUERA TASA. EUSKAL HERRIA LURRALDEKA. -20082015 Araba65,971,8 Bizkaia63,268,1 Gipuzkoa66,670,4 Lapurdi67,970,4 Nafarroa Beherea69,671,3 Nafarroa Garaia67,169,5 Zuberoa70,371,4 EUSKAL HERRIA65,569,5 - Oharra: Iparaldeko herrialdeetarako 2015 urteko datua 2012 urteari dagokio. ALDI BATERAKO ENPLEGUAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA. -20082009201020112012201320142015 EB-2850,150,950,149,850,050,049,849,6 Danimarka54,354,851,652,653,853,751,553,0 Alemania47,048,248,648,748,148,548,448,7 Espainia47,849,649,149,651,150,449,248,0 Frantzia53,254,652,851,852,652,353,152,9 Finlandia63,165,061,060,260,461,261,059,9 Katalunia49,449,852,852,852,249,551,748,3 EAE54,956,153,153,958,756,758,254,2 Nafarroa Garaia54,153,453,552,657,054,253,655,0 Lapurdi53,153,153,152,952,052,052,052,0 Nafaroa Beherea53,751,449,950,049,649,649,649,6 Zuberoa47,649,353,052,651,951,951,951,9 Hegoalde54,755,553,253,658,356,157,154,4 Iparralde52,952,852,852,651,851,851,851,8 EUSKAL HERRIA54,655,453,253,557,955,856,854,3 - Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira. Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA. ENPLEGU PARTZIALAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA. -20082009201020112012201320142015 Europar Batasuna76,476,175,675,274,774,374,173,9 Danimarka68,968,969,968,967,267,266,165,3 Alemania80,580,280,780,079,679,979,679,5 Espainia79,578,377,375,975,373,173,472,6 Frantzia82,281,980,480,180,179,778,478,2 Finlandia65,566,465,063,564,865,363,762,4 Katalunia79,777,978,777,275,672,172,972,8 Eskozia77,678,076,776,274,874,276,5- EAE83,184,881,579,781,380,082,579,6 Nafarroa Garaia83,981,984,683,580,178,780,979,3 Lapurdi82,280,883,079,379,879,879,879,8 Nafarroa Beherea81,981,572,080,676,376,376,376,3 Zuberoa77,177,663,678,276,476,476,476,4 Hegoalde83,284,282,280,581,079,782,179,6 Iparralde81,980,780,879,479,379,379,379,3 EUSKAL HERRIA83,183,882,180,480,879,781,979,5 - Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira. Oharra: Iparralderako azken datua 2012 urteari dagokio. Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA. URTEKO BATAZ BESTEKO SOLDATAK, SEXUAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA. -200820092010201120122013 BI SEXUAK------ EAE25.54726.16226.59426.37026.53626.915 NAFARROA GARAIA23.34323.65823.82524.38523.78423.837 HEGOALDE25.04525.59125.98125.92325.91826.218 IPARRALDE18.75418.75419.58019.77119.96219.962 EUSKAL HERRIA24.53224.99325.41225.38325.35925.619 EMAKUMEZKOAK------ EAE21.76622.50222.70622.45022.31322.687 NAFARROA GARAIA19.21319.48819.92719.97719.46219.364 HEGOALDE21.19921.83222.09221.89721.68121.949 IPARRALDE15.54215.54216.69316.77816.86416.864 EUSKAL HERRIA20.68721.24121.58521.42921.20821.453 GIZONEZKOAK------ EAE28.26428.89029.70929.49330.08530.313 NAFARROA GARAIA26.63626.75626.98227.83427.63327.848 HEGOALDE27.88528.39229.10429.11629.52829.744 IPARRALDE21.93421.93422.33022.68423.03723.037 EUSKAL HERRIA27.44127.86228.53128.57328.94329.119 - Iturriak: INE eta INSEE. 2016/03/08 - 06:10:06
Etxebizitza erabilera Euskal Herrian, eskubide bat baino gehiago
Etxebizitza oinarrizko eskubideen mailan dago, eskubide subjektiboa dela adierazi zuen Gasteizko Legebiltzarrak. Gainera, etxebizitzaren erabilera aldatzen ari da, batetik jende urbanoak biltzen dutelako jende gehien, bestetik familia unitateak txikiagoak direlako, edo gero eta jende gehiago bizi delako bakarrik. Etorkizunean ere, gizarte zahartuago batek etxebizitza behar berriak sortuko ditu⦠Euskal Herrian etxebizitzen prezioak altuak izan dira eta etxea eskuratzea arras zaildu du azken urteotan, 2000. urteaz geroztik hazi ziren prezioak gehien. 2008az geroztik, krisi finantzarioarekin, berriz, kreditua eskasago eta salerosketak nabarmen apaldu ziren. Gaindegia aztertzen ari da hainbat herrietan egoera hau, etorkizuneko etxebizitza behar motak eta intentsitateak ezagutu nahian. DATUAK 1991-2011 urte artean, ia 3 biztanle izatetik etxebizitza bakoitzeko bi izatera iritsi da eta 400.000 etxebizitza eraiki ziren. Intentsitate handiena: Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Araban pilatuz. Jabego mota: 12,9 alokairuan dago, baina alde nabarmena dago Hegoalde eta Iparraldearen artean, Hegoaldean, %10,1 den bitartean Ipar EHn %34,8 da, eta are handiagoa Lapurdin, %36,5. Eta Baionan %52. Donibane Garazin %42. Hegoaldean ez dago diferentzia nabarmenik alokairu tasari dagokionez, baina kontuan hartzekoa da, %32,4 mailegua ordaintzen ari dela. Araba eta Nafarroa Garaian daude proportziorik handienak, azken urteetan etxebizitza gehien eraiki dutenak. Etxebizitza berriak, eraikuntza baimenak, zenbat, non eta nolakoak eraiki diren azken urteotan, hiri nagusietan. 2014an 2007an emandako eraikitze lizentzien laurdena eman zuten. 24.000 /6.000 Baina diferentzia nabarmena ikusi dugu zonalde batzuetatik besteetara: Iparraldean 2008an bezainbeste lizentzia eman zituzten 2014an (2015ean gutxixeago) eta EH osoan eraiki ziren hiru etxetik bi Ipar Euskal Herrian eraiki ziren, Lapurdin batik bat, lizentzia guztien erdia. Datu bitxi bat, eraiki ziren sei etxetik bat unifamiliarra izan zen 2014an, 2007koaren herena. Baina gainerako etxebizitza motak baino jaitsiera handiagoa izan duena. Ipar EHn eraiki ziren halakoak, hamarretik sei. Etxebizitzen prezioa, zein bilakaera izan duten Etxebizitza libreen salerosketak prezioak hainbat argibide ematen dizkigu. Ikus dezagun 2013 eta 2015 bitartean zein izan den joera euskal hiriburu eta udalerri nagusietan. Horretarako, prezioaren arabera hiru multzo egin ditugu. Edonola ere, etxebizitza guztiak berdinak ez diren aldetik, merkatu librean saldutakoak eta babestuta saldutakoen artean, HegoEH-n prezioek behera egin dute herrialde guztietan Gipuzkoan izan ezik. Beraz, ikus dezagun non dagoen etxebizitzen erabilerarik intentsoena: Biztanle eta etxebizitzaren arteko dentsitatea kalkulatzen hasita, hainbat udalerri gainezka daudela esan dezakegu⦠Horien artean, Iruñerrikoak buru, edo Donostia inguruko zenbait, besteak beste Oiartzun eta Hernani. Aldiz, eremu erresidentzialetan, Ipar Euskal Herriko kostaldean batez ere, daude dentsitaterik baxuenak. Dentsitate baxueneko bost udalerrien artean, lau Lapurdiko kostaldekoak dira. Eta hauekin batera gorliz. Beraz, une honetan etxebizitza berriak eraikitzen ari dira, izaera erresidentzialeko eremuetan, baina, dentsitate handieneko eremuetan egongo da beharrik handiena. Horietan, ordea, etxebizitza tipologia berriak ere beharko dira eta jabego mota berriak, alokairua, batez ere. Ondorioak: Gure behar sozialak aldatzen ari dira. Etxebizitzaren jabego formula berriak eta etxe tipo berriak ikusiko ditugu. Zaharberritzeak ere berebiziko garrantzia hartuko du, batez ere, herrietako alde zaharretan eta adineko jendea duten auzo industrialetan edo baserrialde diseminatuetan. Gaur egun eraikitzeko dagoen presiorik handiena gune erresidentzial-turistikoetan ari da metatzen, baina gizartearen beharrik handienak beste nonbait daude. Kontuan har dezagun zahartzeak berak, etorkizunean milaka etxebizitza behar eta aukera sortuko duela. Bizitzeko estilo berriek ere (bakarrik bizitzea edo komunitatean bizitzea) premia berriak ekarriko dituzte. Ikusi Azpimarran, gaiaren inguruko saioa, 0:57:00 mimututik aurrera. 2016/02/27 - 06:39:05
Martxoak 3: Euskal Herriko udalerrien bitalidadea aztertzeko azterlanaren aurkezpena
Gaindegiak bere azken proiektua aurkeztuko du, UDALBIZI: Euskal Herriko udalerrien bitalidadea aztertzeko azterlana, hauen osasuna eta geroratzeko dituzten indargune eta ahuldadeen azterketa. Udalerrien arteko konparaketa eta mailakatzea egiteko tresna, Euskal udalerrien arteko sareak sortzen joateko lanabesa.100 indikadore, 27 atal eta 7 ildoetan elkartuak. Ulerterraza eta zehatza. Hernaniko herrian eginiko lehen azterketa aurkeztuko du Gaindegiak. - Data: martxoak 3, osteguna - Lekua: Hernani, Biteri Kultur Etxeko Ikastaro gelan - Ordua: 19.30etan 2016/02/25 - 06:43:06
Lanpostu eskaintza: Gaindegiako komunikazio eta sustapen arduraduna
Deskribapena Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza Eskaintzaren deskribapena: *Gaindegiako komunikazio alorra lideratu, edukiak sortu/ kudeatu/ elikatu eta sustapen estrategia garatu hainbat kanaletan. Amatasun baja baterako ordezkapen kontratua Baldintzak -Komunikazio eta diseinu ikasketak izatea -Diseinu grafikoko programen ezagutza: Quark, Indesign, Photoshop⦠-Web inguruneko ezagutzak: Drupal, sare sozialak⦠-Community manager ezagutzak -Idatzizko komunikaziorako gaitasuna euskaraz zein espainolez. Aintzat hartuko dugu frantsesez zein ingelesez jarduteko gaitasuna. Hautaketa prozesuaren jarraibideak Curriculumak gaindegia@gaindegia.eus helbidera bidali, azken eguna otsailak 25. 2016/02/16 - 07:08:07