gazte feministak

Ai amaaaaaa!! Badatorrela!

Badator-badator, igartzen duzu? Prest al zaudete eztabaidatzeko eta ongi pasatzeko? Gu jada urduri gaude; irrikitan zuek guztiok larunbat honetan Putzuzulon ikusteko. Beti bezain indartsu etorriko zarete, ezta? Azken orduko pare bat ohar aipatu nahi ditugu: Larunbateko hausnarketa eta festa eguna ERABAT DOAKOA izango dela! Erdaraz esan ohi den bezala, estamos que lo tiramos ! Jakingo duzuenez, egunez eztabaida n arituko gara baina iluntze aldera jaia ri emango diogu hasiera Emakumeok Plazarakoen eskutik. Ene-ene! Zenbat gauza atsegin prestatu dituzten emakume artista hauek ! Artelan feministen erakusketa egongo da, laburmetrailen proiekzioa eta antzerkia . Eta hori gutxi balitz, Eutsi, Las Sexpears eta DJ Korta y Pega arduratuko dira gure aldakak gau guztian dantzan jartzeaz. Horretaz gain, inongo eragozpenik izan ez dezazuen festaz gozatzeko, jakin ezazue, Putzuzulon LO EGITEKO AUKERA EGONGO DELA . Beraz, nahi duenak lo egin, LO-SAKUA EKARRI beharko du. Aiaiaiaiaiiaiiaiiiiiiiiiii! Gora gu! Aupa neskak! Larunbatean 11:30etan topatuko gara Putzuzulon! OH: nahi duenak entzungai du atzo Irauli uhinak irratsaioan egin ziguten elkarrizketa.Aupa irauliko neskak ere! http://topatu.info/irauli/  2011/03/22 - 04:51:04

Begira zer aurkitu dugun Berria egunkarian

Tolosako super feministak kuleroak buruan dituztela inauterietan ere lanerako prest! Ikusi! Aupa neskak! A ze inbidia eman digun zuen saltsak! Kuleroak burura eta.... al ataaakeeerrr!  2011/03/15 - 04:53:02

Material berria prest

 2011/03/01 - 04:56:03

Bueltan eta indartsu

 2011/02/15 - 04:59:02

150 lagun kuleroak buruan eta Hernaniko kaleak morez margotzen

 2010/05/11 - 06:04:02

Goxotasun eta indarrez beteriko esker onak!

 2010/05/11 - 06:04:02

Zenbait ohar

 2010/05/11 - 06:04:02

Topaketetara joateko Bizkaitik autobusa antolatu da

Bi tokitan hartu ahal izango da: - Bilboko San Nikolasen, 16:45tan - Durangoko Madalena geltokian, 17:30etan IZENA EMAN OSTEGUNA BAINO LEHEN busbizkaiahernani@gmail.com -era idatzita  2010/05/11 - 06:04:02

Goxo goxo bazkaldu ondoren identitateen gaiarekin eman diogu hasiera

Goiz politta igaro ondoren, bapo bazkaldu dugu arroz paella goxo goxo bat eta arratsaldeko saioari eman diogu hasiera. Siestarako tarterik gabe, axkar axkar mahaietik altxa eta Euskal Herriko mugimendu feministako hiru talde ezberdinek identitateen inguruan jardun dira; Bilgune Feminista, Medeak eta Pikarrai taldeko nexkak fin aritu dira gaiaren azalpenean. Bestalde,arratsaldean, pelukak, luma gorrizko oihalak lepoan jarri, harreman eredu ezberdinen inguruan jardun, gure jarrera propioen inguruan hausnartu ondoren, kalera irteteko garaia iritsi da. Hernaniko kaleak kolore morez margotuko ditugu orain egingo dugun manifestazioan. Nexkak: "Kuleroak burura eta salto mundura"!!! Ondoren, berriz, afaldu eta jaiaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu! Ongi pasa nexkak, elkarrekin eta elkarretaz ikasiko dugulako, gozatu dezagun!!!!  2010/05/11 - 06:04:02

3,2,1...Hasi dira Euskal Herriko emakume gazteon III. topaketak!!!

 2010/05/11 - 06:04:02

Nabigatu euskaraz