hijosdelangelgorria
hijosdelangelgorria artikuluen jarioa
Lotsagarria
2016/03/15 - 16:04:02
40.000 kalasnikovh
2016/03/15 - 16:04:02
Bologna prozesua nire bizitzan III
Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero eta ikasgai gutxiago ditut hautatutako hizkuntzan eta gero eta gehiago gazteleraz. Egun euskaraz bi ikasgai dauzkat, bat tronkala (arte) eta beste guztiak, bost, gazteleraz. Ingelesez ere bat daukat. Nola aldatuko da kazetaritza? Nora? Uste dut interesak direla gizartea eta kazetaritzaren oinarri. Interesetarako denbora murriztu egingo da klasean ikusitakoa ikasteko denbora juxtua egongo delako. Prozesu honek interes argiak ditu bultzatzaile; enpresa irabazle. Identitatea non? ECTS, talde lanak, kalkulu Maquiavelikoak, hizkuntza inperialak eta dedikazio osoa. Post-modernitate honen adjektiboak ote? Evaristok zerbait aurreikusi zuen. âEl mercado laboral pronto va a necesitar gente con preparación más competitividad no pensar ni criticar, sumisión, adaptaciónâ Evaristo -LPR- Tan sometido 2016/03/15 - 16:04:02
Erronka berriak
2016/03/15 - 16:04:02
Euskal edizio digitalak
2016/03/15 - 16:04:02
Zitatzea ala ez zitatzea
2016/03/15 - 16:04:02
Egunkariak debalde
2016/03/15 - 16:04:02
Bologna prozesua nire bizitzan I
Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz. 79, 5 kreditu ordaindu ditut aurten. Karrera hau, Giza Zientziak eta Komunikazioa âabolognatuaâ dago beraz, 66,5 ECTS dira guztira ordaindutako 79,5 kreditu horiek. ECTS horren adiera ez digu inork azaldu baina sarean bilatu eta esanahia, Europan Credit Transfer System dela jakin dut,. Unibertsitatera sartu ginenetik ez dugu besterik ezagutu, ECTS sistema eta prozesu honekin bat datozen irizpideak. Komunikazioa ikasten dugu, logikoa dirudi Unibertsitatetik, instituzio moduan, ikasleekin komunikazio on bat izatea, hau da, prozesu honen gorabeherak azaltzea. Ez da horrela izan, ezer gutxi azaldu digute baina ez dut uste ezer ezkutatzen dutenik, gu bezala daude itxoiten, aldaketak nondik etorriko diren jakin gabe. Nondik dator erreforma nahia? Unibertsitateetatik edo enpresa mundutik? Aurreko astean Berrikin idatzi behar nuen, baina ez nuen denborarik izan. -Ez dut sinisten! -esango dute askok- Ziur 12:00ak arte lo egon zinela! Edo musean! Edo neskarekin! ... Ez. Motibazioa obligazio bihurtu zen. Motibazioari (Berriki) ordua bilatu behar nion. Talde lanak, klaseak, irakurri beharra eta abar. Denbora gabe geratu nintzen eta gauean oso nekatuta nengoen. Motibazioa, obligazio. Aste Santua liburutegian pasa genuen Arte egiten. Behin bukatuta, asteburu honetan Robinson Crusoe irakurri beharko nuke, bi film ikusi, bi talde lanekin hasi âbat astelehenean entregatzeko- eta iragarki bat egin! Eta guretzat? Denborarik ez? Motibazioa obligazio bihurtu da. Identitatea edo makinak? Eta panorama honekin, larunbatean UEUk antolatutako ikastaro batean izena eman dut! Crusoe beste egun baterako utzi beharko dut. 2016/03/15 - 16:04:02
Bologna prozesua nire bizitzan II
Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut. Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak. Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %30 baino gehiago ikasgai guztietan beraz, derrigorrezko klaseekin amaitzean âazterketa eskubidea behin bermatua- talde lanak egin behar dituzu arratsaldean nahitaez ikasgaia gainditzeko. Prozesu honek ekarri duen beste berrikuntza bat, orduen kalkulua da. Era Maquiavelliko batean dago dena kalkulatuta. Unibertsitatera heldu nintzen eguna oroitzen dut: âikasgai hau gainditzeko x lan ordu sartu behar dituzueâ (x= lan ordu lan ordu pila ziren). Ez genuen sinetsi. Gure arteko begiradek entzundakoa sinisten ez genuela zioten. Baina begira unibertsitateko web ataritik ateratako kalkulua: âEl proceso de aprendizaje en Historia del Arte se lleva a cabo, dentro y fuera del aula, con la siguiente distribución de horas de trabajo del alumno: - En el aula: 68 horas 1º Exposición teórico-práctica en clases presenciales (54 horas, 31%) La profesora expondrá cada tema a modo de clase magistral, pero haciendo especial hincapié en la participación del alumno. De este modo, puntualmente planteará cuestiones para la reflexión del grupo que serán trabajadas en clase mediante diferentes estrategias: brainstorming (tormenta de ideas), ejercicios individuales, lectura de textos y debate. 2º Clases prácticas presenciales (13 horas, 8%). Se señalará un dÃa a la semana para el trabajo práctico, consistente en la realización de comentarios de obras de arte o en el desarrollo del trabajo en grupo que se exigirá al final del cuatrimestre. - Fuera del aula: 108 horas 3º Trabajo en grupo fuera del aula (30 horas, 16%) 4º Estudio individual progresivo y significativo a lo largo del cuatrimestre y para el examen final (78 horas, 45%)â Esan behar da kalkulu hauetan talde lanetarako aurreikusia dagoen denbora errazgainditzen dela sarritan. Arte ikasgaian adibidez, 13,5 ordu aurreikusten ziren azken lana egiteko baina 20 ordu inguru pasa genituen era âduinâ batean entregatzeko. 2016/03/15 - 16:04:02
Aho bete hortz
2016/03/15 - 16:04:02