Zibergela

Berrian, Zibergela atalean argitaratzen diren artikuluak

Nortasuna Interneten

Erabiltzaile bat Interneten sartzean eta ohiko ekintzak egiten hastean, posta elektroniko kontua ireki, sare sozialak erabiltzen hasi, edo beste abarretan, bere nortasun digitala mamitzen hasten da. Bere ekintzekin, sareko hainbat tokitan arrastoa uzten hasten da. Posta elektronikoa bidali, blog bateko sarrera bat idatzi, lagun bati erantzun; egunero egiten den jarduera arrunta da. Horrek guztiak erabiltzailearen [...]  2012/04/12 - 16:17:08

Panda antibirusa hodeian

Antibirusen mundura ere iritsi da hodei konputazioaren erabilera. Pandak kaleratu duen Cloud Antivirus produktua da horren adibide bat. Ohiko antibirusekin konparatuz gero, aplikazioaren exekuzioan dago gakoa. Orain arte ordenagailuan instalatzen zen, eta exekutatu ere bertan egiten zen. Antibirus berri honetan, berriz, zati txiki bat soilik exekutatzen da ordenagailuan, eta beste guztia exekutatzeaz hodeia arduratzen da. [...]  2012/04/12 - 16:17:08

WordPress bertsio berria

Blog plataforma ezagunenetakoa den WordPress-ek 2.8 bertsioa kaleratu du. Sei hilabete igaro dira aurrekoa atera zenetik. Hasteko, aurreko bertsioa erabiltzean detektatu diren 790 akats inguru konpondu dira. Aurkitu daitezkeen berrikuntzen artean pluginak eta itxurak kudeatzeko erraztasuna dago. Bertsio honetan kudeatzailearen atalean bilaketak egiteko aukera gehitu baita, ondoren zuzenean instalatu ahal izateko. Horrez gain, abiadura ere [...]  2012/04/12 - 16:17:08

YouTube XL, telebistan ikusteko

Internet eta telebista gero eta hurbilago daudela ez dago zalantzarik. Horren beste adibide bat da YouTube XL, telebista aurrean erabiltzaileak aplikazioarekin duen esperientzia hobetzen duen bertsioa. Aurrez kalitate handiko bideoak sartzeko aukera eman zuten, eta orain telebistan erabiltzeko interfaze berri bat. Bertan, telebistako agintea erabiliz bideoak ikustea posible da. Bertsio honek ere web nabigatzailea behar [...]  2012/04/12 - 16:17:08

PDF dokumentuak kudeatzeko tresnak

PDF formatua Adobe Systems enpresak sortu zuen 1993an. Bere helburua erabiltzaile desberdinen artean dokumentuak partekatzea zen, plataformatik eta programatik independentea izango zena. Formatu horretan, irudiak, testua, letra-motak eta bi dimentsiotako bektore-grafikoak sar daitezke. PDF formatuak sortzeko eta irakurtzeko Acrobat suitea garatu zuen Adobek. Urteetan PDF dokumentuek gero eta ezaugarri gehiago izan dituzte, eta horrek bere [...]  2012/04/12 - 16:17:08

Segurtasun kopia pendrive batean

Ordenagailuko datuen segurtasun kopia egitea komenigarria dela zalantzatik kanpo dago. Baina askotan, aplikazio konplikatuak edo instalazio berezia eskatzen dute. Horien aurrean, soluzio sinple eta eraginkorra izan daiteke Sandisk etxeak atera duena. Sandisk USB Ultra Backup izena du, eta USB bidez pendrive batean egiten da segurtasun kopia. Erabiltzen hasteko, ez da ezer instalatu behar; ondorioz, hainbat [...]  2012/04/12 - 16:17:08

Mahai gaineko bulegotika eta Google Docs lotzen

Nahiz eta hodei konputazioa pixkanaka gero eta ezagunagoa den, oraindik mahai gaineko aplikazioek pisu handia dute erabiltzailearengan. Bulegotika aplikazioetan ere hori nabaria da, Microsoft Office eta OpenOffice baitira tresnarik erabilienak. Hala ere, hodeian oinarritzen direnek badituzte beren abantailak, edonondik konekatuta ere lan egiteko aukera, esaterako. Baita norbere dokumentuen segurtasun kopia bezala ere. Hori dela eta, [...]  2012/04/12 - 16:17:08

Nabigatzaileen belaunaldi berria

Informazio teknologien azken joera aplikazioak webgunean bertan exekutatzea da. Horren adibide garbia dira posta-zerbitzuak, bulegotika aplikazioak eta, azken finean, gero eta webgune aberatsagoak. Horrek web nabigatzailean gero eta funtzio gehiago exekutatzea dakar. Hori dela eta, ezartzen zaizkien eskakizunak bestelakoak dira: arintasuna, abiadura eta abar Horrekin guztiarekin, web nabigatzailea ordenagailuko aplikazio garrantzitsuenetakoa bihurtzen ari da. Aste [...]  2012/04/12 - 16:17:08

Azkena

Hiru denboraldi egin ondoren, iritsi da azkeneko post-aren momentua. Berriako Zibergela atalak 2008-2009 denboraldia amaitu du eta horrekin batera nire kolaborazioa ere bai. Ziklo bat amaitu da. Zibergelak irailean jarraituko du, beste norbaiten eskutik sasoi betean bueltatuko dela zalantzarik ez dut. Mila esker guztioi. Eta ikusiko gara sareko txokoren batean. Ibon  2012/04/12 - 16:17:08

Zibergela berria

Hasi da Berria egunkariko Zibergela atalaren denboraldi berria. Jabi Asurmendi informatikaria da bere arduraduna. Zibergela.  2012/04/12 - 16:17:08

Nabigatu euskaraz