(titulua)

Disko berriari buruzkoak

Tweet EROSI NAHI DUZU? EUSKARAZ: Xarma berezia dute B aldeko kantuek musika zale askorentzat, Txuma Murugarren horien artean. Horrela azaldu du diskoari izenburu hori jartzeko arrazoia: “Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan ditut buruan. B aldeak beti gustatu izan zaizkit gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastaren azpian ahaztuta gelditzen diren kantu minberati eta []  2015/03/05 - 16:33:03

Gozo eta hits

El Monstruitok B aldeko kantuak diskotik ateratako Gozo eta hits kantuarekin egindako bideoa. Protagonista Isidro Elgezabal da, lagun handia, eta lan zoragarria egin duena. Hona bideoa:  2012/03/23 - 08:23:13

Hamaika Telebistan (B aldeko kantuak)

 2010/11/25 - 20:13:04

B ALDEKO KANTUAK

Disko berria egina dago. B ALDEKO KANTUAK izango du izena: b aldeko kantu horiek, irratian entzuten ez direnak, belarriak zikintzen dituztenak. Alde ilunekoak gara, atzeko gelaxkan gorde zirenak, ez gara ederrak, jendeak ez gaitu maite eta min egiten dugu kantatzean Hilabete honen amaieran diskoaren make off-a jarriko dugu hemen eta Youtuben, eta diskoa kaleratzen denerako []  2010/07/02 - 06:38:04

TXUMA ETA AUDIENCE

Disko berrirako Audience talde gernikarrak kantu baten bertsioa egin du. GAUR GAUEAN from Hannot Mintegia on Vimeo.  2010/05/13 - 10:16:03

DISKO BERRIA BIDEAN

Disko berrirako abestiak bildu ditut jada, eta orain haien artean entresaka egiteko garaia heldu da. 15 kantu daude lehian, horietatik 10 bat joango dira diskoan. Maketa etxean grabatu ostean bandarekin egin ditugu lan-saioak, eta martxoaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, 26an sartuko gara grabatzera Lamiñak producciones estudioan, Lastra soinu-teknikariarekin. Saltsa horretan, Rafa Aceves []  2010/03/08 - 15:06:04

Mirande Kabareta

Aurtengo Korrika Kulturalerako Edorta Jimenezek testu bat atondu du Jon Mirande idazle eztabaidagarriari buruz. Testu jostaria eta garratza da. Gilkitxaro antzerki-taldeak antzeztuko du eta Rafa Acevesek eta biok jarri diogu musika. Kabareteko giroan murgilduta, nola ez, Bob Fose-k 1972an zuzendu zuen filmaren musika erabili dugu sarrerarako. Marlen Dietrich ere izan dugu kontuan Lili Marleen kantuaren []  2009/02/18 - 06:04:06

FLORES UHARTEA

Sestaon egin dugun kontzertuan aspaldiko lagun bat ikusi dut. 86an egin genuen erakusketa baten esku-orria eman dit eta harrituta gelditu naiz horrelakorik oraindik gorde izanagatik. Kultur sustatzaile dabil, eta hizketan egon gara kontzertuaren ostean. Euskal Herrian formatu txikiak direla hobekien mugitzen direnak, esan dit. Banekien. Talde batean aritzetik bakarka aritzera doan pausuak badu zerikusia horrekin. []  2008/11/02 - 21:10:07

Ordizia, toki gozoa

Hamarretan hasten zen kontzertua eta ni hamarrak laurden gutxitan ailegatu nintzen. Kalkulo arazoak. Hasiera ezohikoa izan zen, beraz, baina lagunarte gozoan geundenez horrek ez zuen axola. Emanaldia txikitik handira joan zen, intentsitatean irabaziz. Une gogoangarriak egon ziren. Ordiziako publikoa gustura egon zen eta konplizitate puntu ederra hartu genuen atzoko arratsean. Koruak egin zizkidaten, debalde, eta []  2008/10/11 - 19:39:04

Urriaren 10ean Ordizian

DElikatuz zentroan egongo gara formatu akustikoan, Ordizian, beti bezala, gogoz eta ardura pixka batekin. Honen emaitza kontzertu ondorengo egunetan idatziko dut hemen. Ordizian edo inguruan bazaude, heldu eta egin bat gurekin.  2008/10/06 - 19:27:18

Nabigatu euskaraz