Txintxarri Abesbatza

Just another WordPress weblog

Santa Eskean

Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzok eta Zazpi Astoren Gainean Bertso Taldea santa eskean kalean kantari ibiliko gara aurten ere Agate Deunaren bezperan. Koplak eta Siziliako martiriari eskainitako doinuak uztartuko ditugu bertsolariek eta kantariok, kalez kale egingo dugun ibilaldian. Herritar guztiei dei egiten diegu eurekin batera santa eskean ibil daitezen. Datorren ostiralean, otsailaren 4an santa-eske zabala egin [...]  2011/01/31 - 15:34:02

Kontzertu jendetsua

Atzo illuntzean emandako kontzertuarekin oso gustora geratu gara. Jende ugari bildu zen eta egindako emanaldia polita izan zelakoan gaude. Hemendik Tolosako Musika Eskolako Bandari eskertu nahi diegu beraien laguntza atzoko konzertua prestatzen agertutako prestutasunagatik. Era berean ezin ahaztu atzo, herriko hiru elkarteek ( Txintxarri, Intxurre eta Gure Etxea )egindako omenaldia. Oroigarri polita eta emandako afari merienda primerakoa. [...]  2010/12/20 - 14:06:02

Gabonetako kontzertua

Datorren abenduaren 19an eskainiko dugu eguberrietako kontzertua Alegiako elizan. Kontzertua arratsaldeko zazpietan izango da, eta aurten Tolosako Musika Eskolako Musika Bandaz lagunduta arituko gara. Oraingoan ere gogoan izan dugu Joxe Gastesi abesbatzaren sortzailea eta lehen zuzendaria. Era berezi batean eman nahi diogu amaiera abesbatzaren 50. Urteurreneko ekitaldiei. Horretarako, Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolako musika bandarekin [...]  2010/12/16 - 09:11:04

TXINTXARRI EGUNA pausoz pauso

Igande honetan ospatuko du 50. urteurreneko ekitaldi nagusiena. Abesbatzaren ibilbideari errepasoa egingo diogu, emanaldian zehar, garai desberdinetako argazki eta kantuen bidez. Bereziki gogoan izango dugu duela gutxi hil den koruaren sortzaile eta lehen zuzendaria, Joxe Gastesi. Urte hasieratik ari gara ospakizunak egiten, baina urtero egiten dugun Txintxarri Egunerako gorde ditugu indar eta gogo handienak. Txintxarri Eguna [...]  2010/10/23 - 11:11:02

Badator Txintxarri Eguna

Aurten, 13. Txintxarri Eguna Urriaren 24ean ospatuko dugu. Eta nola ez !!! Gure 50. urteurreneko ospakizun berezia izango dugu. Horretarako herriko hainbat taberna eta kultur etxean, Txintxarri Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkagu. Bai helduentzako eta bai haurrentzako. Beraz, etortzekoak zaretenok eta oraindik txartela erosteko bazaudete, oraintxe zaude erosteko garaian. Bestetik, 50 urte hauetan abeslari izandako guztiei, [...]  2010/10/17 - 12:51:02

Azokan Kantu Jira

Koruak antolatuta, Alegiko Kultur Batzordearen laguntzaz Kantu jira egin zen igandean Alegiako san Juan kalean Albarrena. Herriko azoka egin zen eta bertan hainbat postu desberdin bezain polit jarri zituzten ( talogileak, eskulanak, berdurak, ogia, sagardoa ). Jende asko ibili zen azoka inguruan eta jende hori gero kantu jirara bildu zitzagun. Giro ederrean, umoretsu aritu ziren [...]  2010/09/29 - 11:49:09

KANTU JIRA Alegin

Kantu-jira antolatu dugu datorren iganderako, irailak 26, Alegiako kaleetan. 50. Urteurreneko ekitaldien barruan sartzen da. Garai batean herrian zegoen kantatzeko joera berreskuratu eta indartu nahi dugu, eta hori dela eta, kalez kale euskal kantak kantatuz ibiliko gara datorren igandean abesbatzakoak eta nahi duten herritar guztiak. 1960an abesbatza sortu zenean debeku garaia zen euskal kulturarentzat, baina pixkanaka [...]  2010/09/25 - 12:57:02

Txintxarri Txikiren kurtso hasera

Pasa den astean jaso genuen, Joxeren heriotzaren berriarekin, golpe gogorra baina Jonek idatzi zuen bezela katea ez da eten . Eta horren adierazgarri, gure txikienen, gure etorkizunaren, hau da Txintxarri Txikiren kurtso haseraren berria da. Ostiral honetan hasiko dituzte entsaioak Idoia Iraolaren zuzendaritzapean, iluntzeko 19.00tatik 20.00tara. Esan beharrik ez, nahi duten guztiek dituztela gure ateak zabalik. Datorren [...]  2010/09/21 - 14:01:03

Larunbatean kontzertua Alegin

Larunbat honetan, Ekainak 26an arratsaldeko 19,30tan kontzertu berezia eskeiniko dugu Alegiko Kultur Etxean. Musika tailerreko haurrak, Txintxarri Txikik eta Txintxarrik eskeiniko dugu. Horretarako Loatzo musika eskola partaideek lagunduko digutelarik. Kontzertu desberdina izango, guretzat behintzat bai, ez baigaude oso ohituta hanka, esku eta gerribueltak mugitzen kantatzerako garaian, baina oraingo honetan gure txikienekin batera animatuko gara. Hau [...]  2010/06/23 - 15:03:02

Orfeioaren kontzertu hunkigarria

Joan den larunbatean Alegiako eliza dar-dar batean jarri zuen Orfeoiak eskainitako emanaldiarekin. Eliza jendez beteta, adi adi egon ziren entzuleak kontzertuak iraun zuen ordu terdian donostiarren doinuez gozatzen. Kontzertuaren amaieran, entzuleak zutik jarri eta amaigabeko txalo zaparrada eskaini zieten kantariei. Arratsaldeko zortzietan ireki zituzten Joan Bataiatzailea Deunaren elizeko ateak eta berehala bete ziren eserlekuak. Alegiako eliza [...]  2010/06/15 - 17:17:05

Nabigatu euskaraz