Erredakzio mahaia
Erreferendumik gabeko kantzerra
2009. Boluntario batzuek sukaldeko txerrijana nola konpost bihurtu daitekeen erakusten duten bitartean, pare batek sinadurak biltzen laguntzen diote Erraustegiaren Kontrako Plataformen Gizpuzkoako Koordinadorako emakumeari. Espres etorria da, Eusko Legebiltzarrean onartuak izan daitezen sinadurek kontrol zorrotza gainditu behar dutelako. Bikote hori hurbildu dira, larunbat eguartez erosketak eginez paseatzera atereak, aiton-amontzeko adinekoak. Zubietan intzineradora egin baino lehen [...] 2012/11/15 - 13:33:02
Mikel Arrastiaren ihesa
Xabier Makazagak Torturaz beste egin artikuluan (bikain asmatutako lokuzioa torturaz beste hori, hala jainkoa) aipatu berria du Mikel Arrastia: Goizaldeko ordu txikitan atxilotu nahi izan zuten guardia zibilek haren Errenteriako etxean, 1988ko ekainean. Mikelek, ohartu, eta ihesari eman nahi izan zion, baina, azkenik, inongo ihesbiderik gabe, torturaz beste egitea erabaki zuen, leihotik amilduz. Ospitalerako bidean [...] 2012/10/25 - 10:24:07
Egiako Kata
Nik baino txispa dotoreagoz despedituko zuen Joxe Mari Ostolazak paperean Hiruko Txikian. Xalbardinen bidez iritsi zen ARGIA fraide kaputxinoen Okendo 22tik orduan gaur baino urrunago zegoen Egiako Virgen del Carmen kaleratik Ametzagaiñarantz ixten den karkaba hartaraino. 1981ko uda, kotxe batentzako garaje izateko prestatutako zuloa zerbait txukundu eta bertan ahal bezala kokatu hamabi hilabete lehenago arte [...] 2012/10/23 - 18:46:02
Vespa Velutinarenak
Ez dakit irakurleak asko estimatuko zuen irudimen urriko kazetari hau urtegarai honetan fikziotan hastea aste honetako paperekoan: Vespa Velutina eta mundializazioa. Liztor asiarraren mezua . Irakurgaia eskaintzen duenaren lehen mandamentua horrela saiatu naiz betetzen, aldizkaria orri horretan ireki duen ezezaguna ez aspertzen. Interesatu zaizula? Hona hemen liztor malapartatu horretaz erreferentzia gehiago. - ARGIAren Erlea & Apiterapia [...] 2012/10/21 - 12:53:02
Eskerrik asko, Martxelo
Torturaren garraisia Europa osoan zabaltzeagatik. Eta besarkada handi bana Espainiaren Inkisizioak bere hatzaparretan noizbait mastrakatutako guztioi. 2012/10/16 - 19:44:04
Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)
Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain [...] 2012/09/28 - 19:07:05
Omenaldia agoteen lurraldeari
Buztana dute, Deabruaren gisan. Agoteek gaixotasuna eta hondamendia dakarte eta horregatik baztertzen ditu Baztango herriak Bozate auzora. XVII. mendean girotutako trama du ardatz Baztan filmak, baina aitzakia baino ez da; egiaz, bailara bera da pelikulako protagonista, Baztango egungo erretratua, haren historia eta Julio Medemen Behiak filma uztartuz. Metazinemarekin jolasean dihardu Iñaki Elizalde zuzendariak film osoan [...] 2012/09/24 - 19:40:04
Gipuzkoako batzarkideen odolean
2004ko ekainaren 24an -idatzi du Carlos de Pradak La Epidemia química plazaratu berrian- orduan ingurumen ministro espainiarra zen Cristina Narbonak onartu zuen proba berezi bat egitea. Zientzialari talde batek odol pixka bat atera zion. Ez zen ohiko parametro saila neurtzen duten odol analisietakoa. Ez zebiltzan odolean zeraman azukre mailaren edo globulu gorri kopuruaren bila. Ez. [...] 2012/07/04 - 09:09:05
Ikerketa + Garapena + Berrikuntza
Gipuzkoan Zubietan errauste planta noiz eraikiko zain egon gabe, dagoenekoz Añorgan Cementos Rezolak baimena dauka pinturak, araztegiko lokatzak eta neumatikoak kiskaliz inguruko biztanleei mikropartikulak, nanopartikulak eta gainerako kutsadurak oparitzeko. Pozoi horrek jendeen osasunean dauzkan kalteak nork ikertu behar ote ditu? Gipuzkoarren osasuna zaindu beharko luketen Batzar Nagusiez gain bi hautagai daude bi kilometroko erradioaren barruan, [...] 2012/06/30 - 09:33:03
Bihotza zutabean
Herrien kulturak desagertzea eta arimarik gabeko mundu h0netako ehun jabeen ondasunak handitzea, simetrikoa da, konbentzitu baikaituzte guztiek mundu posible bakarra, arimarik gabeko hau dela . Aktualitateari begira lasai asko izan zitezkeen Joxemari Ostolazaren azken Hiruko txikian-eko lerroetakoak, baina ez, 1996ko martxoan Hiruko txikian-k bere ibilbideari ekin zion zutabearen azken lerroak dira. Eta aste honetan, ARGIA hartu [...] 2012/06/30 - 09:33:03