(titulua)

Giza duintasunaren eredu

Azkenean atxilotu dute. Ekaitz Samaniego, gure ikaskidea, eraman zuten bart Ertzainek. Bere aldeko manifestazioa egin zuten Gasteizen, eta bukaeran Ekaitzek agerraldia egin zuen. Aski da! zioen pankartak, eta aski dela nabarmendu nahi izan zuten bertaratu ziren lagun guziek. Izan ere, aro berriari egokitu ezinik dabiltza batzuk. Ezin ukatu dezaket irudiek zirrara pizten dutela niregan. Sentimendu [...]  2012/01/16 - 04:31:03

Euskaraz. Behar eta nahi

Euskararen egun arrakastatsua ospatu genuen iragan asteburuan Arrosadian. Auzokide asko bildu ginen egun osoko egitarauaz gozatzeko. Bazkarian, adibidez, 90 lagun inguru egon ginen sagardotegi menuaz gozatzen. Baina besta eta aldarria eskutik joan ohi dira gure herrian, eta Euskal Herrian Euskarazek auzoko euskalgintzaren borroka zabaldu nahi izan zuen jai giroan. Dudarik gabe, haur eskola euskaldunaren aldeko [...]  2011/11/13 - 09:36:05

Hasia da gerra

Botereak eta herritarrek talka egiten dute, hori dute naturalena. Biek nahi dute askatasuna nahi dutena egin ahal izateko, eta horrek dakar haien arteko talka. Izan ere, baten botere nahiak bestearen askatasun eskubidea zapaltzea dakar sarri. Orduan, botereak gerra deklaratzen die herritarrei, jakin baitaki indarkeria erabiltzen nagusi dela. Bilboko Kukutza III gaztetxeak giharra erakutsi dio Udalari [...]  2011/09/27 - 09:05:07

Ez naiz ni, tradizioa da

Elizondoko bestak dira, Santioak. Urtero bezala, mutildantzak plazaratzeko egun bereziak. Azken aldian, baina, lainoturik ageri da besta, eta ez bakarrik egun hauetan zaparrada bota duten hodeiengatik. Ez da aurtengo kontua, luze dator, baina aurten ere errepikatu dira mutildantzetako gatazkak. Batzuek ez dutela neskarik onartu nahi, besteek ez dutela inolako arazorik. Herri aunitzetan sortzen den gatazka [...]  2011/07/27 - 09:52:05

Kondenatzera kondenaturik

Badirudi betikoak izanen direla etorkizuneko Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala gobernatuko dutenak. Argituz doa PSNk biztanleengan piztu duen zalantza (nahiz eta gibelera so aski garbi argitzen ahal baitzen etorkizuna). Baina Roberto Jimenezen alderdiak perla ederrak utzi ditu egun hauetan, titularrak bete dituzten irain eta lotsagabekeriak. Irainak diot, izan ere, Bilduri ezin baitzaio galdegin espainiar Konstituzioaren [...]  2011/06/11 - 06:19:02

M22

HAU DA NIRE BOTOA:  2011/05/23 - 07:33:02

Zerbait ez dabil ongi

Atzo arratsaldean Iruñeko ezagun -erdaldun- batekin solasean konturatu nintzen badela zerbait ongi ez dabilena. Benetan, ez dakit ikusezinak garela sinistu edo jendeari adarra jotzea gustatzen zaion. Dena den, erantzuna serioa zen eta bere aurpegian ikusi nuen ez zekiela zeren inguruan ari nintzaion. -Zer, Iruñean? akitu duzu kurtsoa? -Ez, baina orain Bilbora azterketak egitera baizik ez [...]  2011/05/20 - 07:46:04

Hauteskundeak begibistan

Gaurkoan umore pixko bat, izan ere, aurtengo hauteskundeek ez dakit grazia handirik izanen dutenentz. Bilduren etorkizuna ezagutzeke dugun honetan, irri batzuk egiteko pare bat kartel dakarzkit. PSN eta UPNren kanpaina kartelak dira, baina hobetuak: PSNren kanpaina UPNren kanpaina  2011/04/29 - 09:03:02

Biltzeaz ari garelarik

Kezkak datoz urtero Aberri Egunarekin batera. Ez garela elkartzeko gai, alderdikeriaz jokatzen dutela politikariek, nik betidanik aditu ditut horrelakoak. Baina esan beharra dut, ez nautela kezkatzen. Ez nau kezkatzen Aberri Egunean alderdi guziek bat egin ez izanak. Zergatik bildu behar dute ekitaldi politikoa egiteko, gerora ez badira gai izanen bestelako ekimenak aitzina eramateko? Ez, [...]  2011/04/27 - 09:10:04

KONTUZ!!

KONTUZ!! PIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!!! Ez dut deus ikusten, ez dakit zer pasatzen den nire inguruan. Itsu nago, kontuz ibili behar dudala, zerbait larria datorkidala, baina ez dakit zer den. Izerdi ttantta batek zeharkatu du nire aurpegia goiti beheiti, patillatik atera eta kokotxeraino. Oraindik aditzen dut mamu baten bozina, nire belarritara datorrena zuzenean. Zer egin, ez dago denborarik, [...]  2011/04/22 - 09:28:03

Nabigatu euskaraz