Eibarko periferiatik

Mikel Larreategiren bloga

"Aizkorri gainari" Eusebio Igarzabalek jarritako bertsoak

Arantzazu edo Urbia ingurura joaten naizenean txikitako oroitzapen bat etortzen zait burura: igande goizean gosaltzen nengoela, Arrate Irratia jarrita, bertan jartzen zuten bertso-sorta bat  2025/02/13 - 23:29:02

Ogiaren nire errezeta

Azkenaldian ogia egiten dut etxean. Batzuetan moldekoa, beste batzuetan arrunta. Batari eta besteari ikusi, libururen baten irakurri eta interneten begiratu eta ikasitakoarekin egiten dut. Batek baino gehiagok nola egiten dudan galdetu didate, eta hona hemen erabiltzen dudan "errezeta".  2025/02/13 - 23:29:02

2013ko Munduko xake txapelketa jokoan Chennain... eta Interneten

Azken urteotako oihartzunik handiena izaten ari da 2013ko Munduko Xake Txapelduna erabakitzeko Chennain (India) jokatzen ari den matxak, jokalarietako baten jaioterrian.  2025/02/13 - 23:29:02

Hotzetatik etorritako txapelduna

Sven Magnus Øen Carlsen, 1990eko azaroaren 30ean Tønsberg, Vestfold, Norvegian jaioa da Munduko Xake Txapeldun berria, Chennain (India) txapela irabazita.  2025/02/13 - 23:29:02

"Unsere Mütter, unsere Väter" eta "1864", gerraren inguruko bi telebista-serie

Telebista serieak jarraitzen ditudan horietakoa naiz. Oraingoan gerra gaitzat darabilten bi serie labur baina ikusgarriri buruz hitz egitera nator. Eta berauek ikusteko gomendioa ematera ere bai. Ikusi egin behar dituzue.  2025/02/13 - 23:29:02

Xakearen Legeak euskaraz

ZAHARKITUTA DAGO  2025/02/13 - 23:29:02

2017ko eta 2018ko Xakearen Legeak euskaraz

Aurrekoan egin nuen bezala, 2017ko uztailaren 1ean indarrean sartu diren Xakearen Legeak euskaraz argitaratu ditut. Eta baita 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko direnena ere.  2025/02/13 - 23:29:02

PSE-EE - EAJ udal itunaz

Asteazken arratsaldean eta kittoren interneteko atarian irakurritako albistearekin izan nuen lehenengo sorpresa: "PSEk eta EAJk gobernu akordioa lortu dute Eibarko Udalerako ". "Zer? " eta eta "Nola?" erako galderak irten zitzaizkidan bat batean. Azken urte hauetako udal batzarraren ia edozein saio ikusi baduzue (erraza da, udal webgunean daude saioen bideoak ), oso nabarmena da PSE-EE eta EAJren zinegotzien arteko ezin-ikusia edo behintzat kanpora begira ematen duten itxura. Horregatik nire harridura. Atzo ostegunez akordioaren berri eman zuten eta kargu-banaketa nola egingo duten azaldu zuten. Seguraski ni izango naiz horrelakoak espero ez dituen bakarra. Errebaleko iñorentzea gertatu zenean, nire botoa Aralarrera joan zen. Orduan egindako oposizio lana oso ona iruditu eta garai hartako udalbatzan gai horri dagokionez gauzak era garbian egin zituen bakarra iruditu zitzaidalako. Beranduago EH Bildura joan zen nire botoa. Udalean benetako aldaketa lortzeko modu bakarra zela uste izan nuelako. Azkenengo honetan EAJra joan zen nire botoa. EH Bilduk PSE-EErekin trenbidearen gaineko pasealekuaren estaltzea zela-eta izan zuen iritzi aldaketagatik batetik, eta udalbatzarraren bileretan oposizio gogorra EAJk egiten zuela iritzita. Orain berriz, eta alderdietako bozeramaleen arteko hitz-potoloen elkar-trukea gertatu zen azken udalbatzarretik hamabost egun eskasera, bai kontizu, adiskidetu eta elkarrekin gobernatzeko akordioa. Hamaika ikusteko jaio gara ba! Gutxi ulertzen nuen politikaz, eta orain gutxiago ulertzen dut. Agian ez dut gertatu dena sinistu nahi. Goiko bulegoetatik etorritako aginduaren fruitua dirudi akordioak. Eta udala, berriz ere, oposizio gabe gelditu da. Elkarrekin-Podemosek ordezkatzen duen Armorika da erromatarrei eusten dien galiar herrixka bakarra, EH Bilduk ere azkenaldian akordio zabalak lortu baititu PSE-EErekin, azkena orain dela hamabost eguneko udalbatzarrean azaleratu zen Txonta zela-eta. Ez dakit oraingoan gurutze hau eramateko Arrateko Amari pazientzia eskatzeak ezertarako balioko ote duen.  2025/02/12 - 00:00:00

Elgoibartik Aizkorrira 3 egunetan, edo zeharkaldi bat Euskal Herriko mendietan

Ekaina edo uztailean zehar prestatutako proposamena, edo kafe orduko ideia zoroa: bulegotik hasi eta Aizkorriraino joan beharko ginateke 3 etapatan-edo, inor animatuko litzateke?  2025/02/12 - 00:00:00

Mendi ibilbide homologatuak OpenStreetMapen

Mendian zehar ibiltzeko ohitura duenak sarri ikusten ditu bide-markak mendian: zuri-gorriak, zuri-horiak, zuri-urdinak edo zuri-berdeak. Maila ezberdinetako ibilbide homologatuak adierazten dituzte eta OpenStreetMapen ere agertzen dira.  2025/02/12 - 00:00:00

Nabigatu euskaraz