Pertsonalak
Papiroflexia
Papiroflexia from Madalen Goiria on Vimeo . Txakusine 2010/03/15 - 10:56:03
Rajalta Rajalle Hihhto
Ipar eskiekin (fondokoekin) egiten den munduko lasterketa luzeena da Rajalta Rajalle Hihhto. Laponian (Finlandian) burutzen da. 440 km.takoa da eta Errusiako mugatik hasi eta Suediakoan amaitzen da. Hau dela eta, bere ingelesezko izena Border to border da. Aurtengo karreran, Alegiar batzuk bertan dira, Navarrotarrak. Etorritakoan kontatu beharko digute beraien esperientzia. 440km-tako ibilbidea 7 etapatan [...] tontokaletik 2010/03/15 - 02:12:06
Denboraren ahoak (IV): Jende bitxia
Soledad, bost urte, Juanita Fernandezen alaba: -Zergatik txakurrek ez dute postrerik jaten? Vera, sei urte, Elsa Villagraren alaba: -Non egiten du lo gauak, hemen, nire ohe azpian? Luís, zazpi urte, Francisca Bermúdezen semea: -Haserretuko da Jainkoa berarengan sinisten ez badut? Ez dakit nola esango ote diodan... Marcos, bederatzi urte, Silvia Awaden semea: -Jainkoak bere burua egin bazuen, nola moldatu zen bere sorbalda egiteko, ikusten ez bazuen? Carlitos, berrogei urte, María Scaglioneren semea: -Amatxu, zenbat urterekin kendu zenidan titia? Izan ere nire psikologoak jakin nahi du... Denboraren ahoak Eduardo Galeano ren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak. Baga, biga, bloga! 2010/03/14 - 19:41:05
Oñatiko duatloia bihotzetik
Agian post honek zeresan handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea... Atzo, martxoaren 13a larunbata, Oñatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen dutenentzat. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oñatiko duatloia again oñatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba bat izan daiteke... (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oñatiko duatloia). Oñatiko Triatloi Taldea osatzen dugunontzat Oñatiko duatloia urteko egunik garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean amaitzeko. Ez nuke jakingo esaten zenbat ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan guztiak. Harrigarria badirudi ere, lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oñatiko Triatloi Taldekook lanean aritu ginen Oñatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera zedin. Zorionez lasterketa hau prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza. Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe. Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak. Kirol ikuspegiari dagokionez aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oñatiko foru enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta lasterketaren gora beherak www.triatloi.org webgunean aurki ditzakezue. kezue. Nire etxeko leihoa 2010/03/14 - 19:34:03
10-03-14 - EGURALDIAREN BERRIASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA ONETIK ONERA UDABERRIAN GAUDELAKOAN 10-03-15 (astelehena) EGUNSENTI HOTZA BAINA ARRATSALDE POLITAIzotza izango da protagonista goizean baina epeltasun estimagarria sumatuko dugu eguerdi... joxelanda 2010/03/14 - 18:58:05
Txokoak # 9: Ikea versus bakantasuna
Ez nekien zein aukeratu hurrengo txokoaren gaia izateko, hidraulikoa edo besaulkia, eta biak jarriko ditut, badago eta konexiorik euren artean. Hau da nik aurkitzen dodan konexioa: besaulki hau Ikeakoa da, baita kojinak ere. Zerbait txarto eukenez prezio erdian erosi neban "oportunitateak" dituriko atalean, beheko plantan, txakur txiki bategatik, kojinak, bardin. Hidraulikoak barriz, beste mundo batetik datoz. Ikea zaleak garanok danok daukaguz gauza bardinak gure etxeetan eta azkenean etxe guztiak bardin anrtzekoak dira. Hidraulikoa, barriz, kontrakoa da, bakarra eta bakana. Oso leku gitxitan ikusten dira, eta jarriz gero, mantenimendu aldetik konplexuak dira. Ikea versus mundu zahar eta bakana, hori da nire abiapuntua. Baina niretzat, biak bateragarriak dira, egia esan, bat eginda dagoz etxe honetan, eta euren arteko nahasketa bikaina egiten jat begietara. Ikeako besaulkia: bardintasuna Maroccoko hidraulikoak: bakantasuna Txakusine 2010/03/14 - 11:15:02
Erreflexoterapia
Garagoittiko Orakulua 2010/03/14 - 00:37:11
EMAKUME EGUNEKO BAZKARIA. 2010
Aurten ere ospatu dugu emakumeon eguneko bazkaria. 25 lagun, zero urtetik laurogei ta arteko 25 eamkume bildu gara. Menua primerakoa eta giro ezin hobea. Hona hemen argazkiak: ugartetik 2010/03/13 - 23:02:04
Gezurrak, beldurrak, zuloak
Gezurrak, beldurrak eta zuloak. Zuloak mendiko bide zidorren ertzetan, sasi artean. Zuloak barreneko ideietan. Zeruan hodeietan. Galtzadan. Poltsikoan eta belaunetan. Arratsalde zulatuak, goizak eta gauak, eta begiaren zuloa Zuloak dira gezurrak. Gezurrak dira zulo, beldurrak eta zuloak. Zuloak eta beldurrak, eta gezurrak, gauza bera dira. Zulatu nahi gaituzte, zulatu nahi ditugu, zulaturik gaude. Gezurrak, beldurrak eta zuloak. ZERDIOK 2010/03/13 - 22:46:04
Asteko kantua (2010/03/06 - 2010/03/13
The Indezents bloga >> 2010/03/13 - 21:35:04
Zubiak
Batzuetan nik ezer esan barik, eskura daukiena hartu eta hasten dira zeozer egiten. Normalean Nekane izaten da Olatzeri jarraitzen dautsona egiten dauana antzeko zeozer egiten. Edo bestela, bits-etan agertzen dana egiten dabe. Kasu honetan zubiak izan ziren. Olatz hasi zan taula baten gainean egiten berea. Nekanek garagardoen kartoi baten barruan egin eban berea. Plastilina erabili eben pertsonak eta ibilgailuak egiteko Tela zatitxoak eta harriak ura eta ur ondokoa egiteko Goiko hau Nekanena da Beheko hau, barriz, Olatzerena Txakusine 2010/03/13 - 17:27:03
John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz
Zergatik ez zuen Arnaldo Otegi elkarrizketatu John Carlinek? Donostian egon da eta galdera hori erantzun du hitzaldi batean. Gutxi gorabehera. Kutxa k Donostiara ekarri zuen atzo John Carlin idazle eta kazetari ezaguna. El País periodikuan idazteaz gain, El Factor Humano liburua ( Playing The Enemy ) kaleratu zuen iaz. Liburu horren eskubideak erosi zituen Morgan Freeman aktoreak eta Clint Eastwood -ek zuzendu du Invictus filma, Nelson Mandela k pasa den mendeko 90. harmarkadan nola lortu zuen Hegoafrikan gerra ekiditea ezagutzera emateko asmoz. Izan ere, kazetari lanetan ibili baitzen garai hartan John Hegoafrikan. Atzoko gaia beste bat zen, baina. Erresilientzia ri buruz hitz egitera etorri baitzen Carlin, Juan Carlos Cubeiro rekin batera Kutxak Andia kalean duen aretora. Gipuzkoa Aurrera ekimenaren gordasolapean antolaturiko ekitaldia zen. Horren aurretik, bikoteak beste jardunaldi batean hartu du parte, baina hau ez zegoen jende guztiari irekia. Solasaldian zehar Carlinek aipatu du Euskal Herriak Hegoafrikara begiratu beharra duela hemengo gatazka konpontze aldera. Aukera ezin hobea zen eta galdetu egin diot ea zergatik ez zen aurrera atera Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa. Carlinek esan du gutxi gorabehera: "Estaba esperando que alguien me hiciera esta pregunta aquí. He leído muchas cosas al respecto que no se ajustan a la verdad. Pero no me ha extrañado nada esto, conociendo como conozco a los de mi gremio (los periodistas). Fue una iniciativa en común con El País. No es cierto que el Gobierno nos denegara el permiso para la entrevista. Simplemente no nos contestaron . Puede que la carta no llegara a su destino. ¡Quién sabe! En todo caso, fue una pena que no pudiera entrevistar a Arnaldo Otegi". Erosoagoa iruditu zaio, noski, Hegoafrikan aurten ospatuko den Munduko Futbol Txapelketari buruz egin diodan hurrengo galdera. Amaieran, interesa agertu du Imanol Murua Uriak Loiolako prozesuari buruz atera berri duen liburuari buruz. Eta galdetu du noiz plazaratuko den gaztelaniazko edizioa. La versión de John Carlin sobre la fallida entrevista a Arnaldo Otegi , este apunte en castellano. Harrikadak 2010/03/13 - 09:06:02
10-03-09MARTXOA EDO EPEILANEGUA AZKENETAN ETA UDABERRIA BERTON Neguaren zama gainetik kendu samartu dugun honetan, halako epaiketatxo bat egiteko tenorean gaude alegia. Negutzar honek zer edo zer balekoa gerorako utzi ote digun balantzatxoa egin beha... joxelanda 2010/03/13 - 01:30:08
Bagara
Bagara prozesua aurkeztu da . Nik bideo bat ekarri dot blogera. Arrazoia da bi egunetan dozena erdi lagunek galdetu dostela zer dan BAGARA. Hemen ikus-entzunezko baten ondo baiño hobeto azalduta. Ekitaldixak puntu asko izan zittuan onak, prozesuak berak be oso onak dittu asko eta asko. Hala eta be, iñun nabarmenduko ez dan bat aittatu gura neuke: bideo hau ez da horren adibide (Joseba ez da debagoiendarra...), baiña ekitaldixan parte hartu zeben lagunen gehiengo zabalak euskalkixan jardun zeban ekitaldixan: arrasateko eran, Aretxabaletakuan, Eskoriatzakuan... Zer pentsaua emoten daben gaixa da, duda barik. Hori aukerioi konzientia da eta eredugarrixa dala be esango neuke. Oh.: Ekitaldi guztia GOITBn, martxuaren 13an 13:30ian eta 22:15ian. Martxuaren 14an, barriz, 15:15ian. etxebarri 2010/03/12 - 21:58:01
Diario de una mujer sencilla (36)
Para Hoy .... 12 de marzo de 2010 Afuera de mi ventana... otro día fresquito y soleado de invierno, los más bonitos. Que sigan. Estoy pensando... En las vacaciones que he decidido para la semana de Pascua y en que creo que he acertado cambiando los planes anteriores. De los lugares donde aprendemos... Pues en la sala de estar, como casi todo el invierno, yo allí tengo instalado el campo base. Me siento agradecida por... Tantas cosas, por mi familia, mis hermanos, sus hijos, lo arropada que me siento en este mundo teniéndoles cerca. Desde la cocina.. Pues hoy por la noche la voy a montar porque voy a poner para cenar, berza, garbanzos y sopa de ajo. Ni más ni menos. Que traigo puesto... Chinos beiges, jersey beige de manga larga y a que no os lo imagináis!!!, un jersey negro abierto por delante con botones!!! Uno de los tres que tengo, el más fino. Que ya me quedan dos, porque uno se me encogió tanto en la lavadora que lo utiliza Olatz de bata de casa. Estoy leyendo... una novelita que compré en Lidl "Así empezó todo" de Mary Nickson, de esas que cobran 8.50 euros. Las leo o incluso sin leer se las paso a mi madre que sí que lee todo, pero todo todo. Lo que espero.. No sé, que siga teniendo ganas de hacer y aprender cosas nuevas, como hasta ahora. Estoy creando... Un libro con fotos y textos con un programa de ordenador que se llama Booksmart. Ya haré un post cuando termine.. Estoy escuchando... las noticias de la radio Por toda la casa... Instrumentos musicales, se van expandiendo en cantidad y lugares que ocupan. Una de mis cosas favoritas .. Buenas noticias por teléfono Algunos planes para el resto de la semana... Hoy por la tarde, hay música de grupos de rock locales a partir de las 8. Mañana, ni idea, a Otxandio sé que no vamos, porque el jefe tiene comida en Bilbao, pero ya veremos. Aquí esta una foto que pensé compartirles: A veces los sábados hay Cuentacuentos en la biblioteca. Esta fue una actividad después de uno de ellos hace un par de sábados. Acabada la etapa de las fotos en semioscuro sin flash, ahora, como ya pronto será primavera y hay una bonita luz por la mañana, voy a practicar los contrapuntos de luz y oscuridad. A ver qué sale... Txakusine 2010/03/12 - 17:46:02
Ikus gaitzaten!
Kalamuatik Txargainera 2010/03/12 - 14:42:03
Katsumi Komagataren lana
Katsumi Komagataren erakusketaren inguruko ekitaldietariko bat zan bisita gidatu bat izatea. Horretarako izena jarri genduan eta atzo, azkenen, erakusketa ikusi ahal izan genduan gidatzaile bategaz. Neska bat zan gidaria, Natalia izenekoa, oso atsegina eta benetan disfrutatu genduan Arantza Espinosa eta Yolanda Bikandigaz batera. Hasieratik Bruno Munariren lana ikusi genduan eta jarraitu genduan Komagataren serieak ikusten. Bere alaba jaio zeneko diseinoak dira (1991koak gitxi gora behera), nahi ebalako berak alabagaz komunikazioa lortzea.Gero denbora joan ahala adukiak garatu ziren, umearen garapenaren arabera, eta guztiak batera ondo egokitzen dira edozein umeen garapenara. Lehengoa: No 1: First Look (beginning for babies) . Lehengo begirada No 2: Meet Colors (second step for babies) .Koloreekin elkartzea No 3: Play with Colors (advanced for babies)Koloreekin jolastu eta laugarrena Nº 4 One for Many . Bat guztientzat No 5: From 1 to 10. Urte 1etik 10 urtera(learning for children) No 6: What Color? (learning for children) Zer koloretakoa? No 10: Go Around (fun for children) . Biraka inguruan Gero koloreak, eta koloreen arteko igarotzeak. From green to green. Berdetik berdera Eta ipuinak, Doktorea basoan, Hostoak, Hodeia... Pacu Pacu oso jatuna da. Erratu eta harria jan du. Gauza izugarriak gartatuko zaizkio. Esperientzia txarrak ikasgai izan daitezke. Azenik, I´m gonna be born. Jaiotzaren prozesua azaltzen duen liburua. Ready to be born. Listo, jaiotzera noa! Txakusine 2010/03/12 - 11:50:05
Aramaiona - Besigua ta senar emazteak
Bisigua, arrain gozua beti; antxiñan arrunta edozeiñen etxian. Marixe jatunak oso-osorik jan, eta... ¿zer ez dau egingo bere pekatua Peruri ezkutatziarren? Baiña guzurrakin ezin leike urriñera juan... Entzun ipoiña hamen "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta. Garagoittiko Orakulua 2010/03/12 - 00:25:05
Herri arraro hau
Ez al da apur bat WTF!? Bilboko Elkarren dendan ez edukitzea oraindik Imanol Murua ren liburua ? Lagundu, mesedez: Get your own Poll! Baga, biga, bloga! 2010/03/11 - 22:17:03
10-03-11 - EGURALDIAREN BERRI ASTEBURURAKO IRAGARPENA AZALPEN OROKORRA: HOTZAK UXATU EZINEAN ETA IPAR HAIZEAREN LARDASKERIAK ORAINDIK ERE BAINA ANTIZIKLOIA JARRIKO ZAIGU PAREAN ETA HORREK MARTXA ALDAKETA ERAGINGO DIO EGURALDIARI. IGAN... joxelanda 2010/03/11 - 19:52:07
