Anti-gona
EAEko emakume politikarien estilo konbinatua
Argazki batek erakuts lezakeena, tontamentean! 2016/06/06 - 04:10:05
Arnaldo Otegi meets Elizabeth II.a
Bloga berpizteko, saski-nahaskia otu zait! 2016/04/26 - 09:20:06
Sabin Bikandiren dotorezia Max sarietan
Astelehen gauean banatu ziren Bartzelonan Espainiako arte eszenikoetako Max sariak, eta Sabin Bikandik jaso zuen konposizio musikal onenaren saria Kukai dantza taldearen "Gelajauziak" espektakulurako egindako musikagatik Ez da lehenengo aldia Bikandi blog honetara dakarkiguna. Aurreko baten txapela zein egoki janzten zuen komentatu genuen . Oraingoan, ostera, antzinakotasunaren klasea erakutsi zigun Traje dotorea, urdin bilbao kolorekoa, itxura onekoa. Alkandora iluna, gorbata beltza eta betiereko txapela, era berezian jantzita. Ikusi nuen lehen irudia bere esker ematea izan zen eta gerritik gora baino ez nuen ikusi. Atentzioa txapelak eman zidan, gauean horrelako ekitaldi baten zeramalako Baina geroago, photo-call-eko argazkia ikusi nuen, goikoa, alegia. Orduan bai haluzinatu nuela! Abarketa beltzak daramatza!!!! galtzerdi beltzekin! Eta ze ondo geratzen zaion? Sekula ez nuen pentsatuko! Kontua da bere diskurtsoa eta janzkera bat datozela goitik bera: musikari tradizionalaren look-a baitarama, dotorezia osoz! Bikaina, Bikandi! Ederra iruditu zitzaidan, eta ez zuen desentonatzen, gainera! Zorion bikoitza: saria eta arropagatik! 2015/05/22 - 19:39:07
Bularretakoak
Euskadi irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa 2015/03/05 - 17:56:02
Etxeko zapatilak
Euskadi Irratiko Faktoriarako egindako kolaborazioa 2015/03/05 - 17:56:02
Pertsona publikoen arropa eta sexismoa
Euskadi irratirako Faktorian egindako kolaborazioa 2015/03/05 - 17:56:02
Intelektual itxura izateko zer behar den (edo nola jantzi sari literario bat jasotzeko)
Nola jantzi intelektual itxurak egiteko? Gaur egunean sarritan planteatzen zaigu galdera hori, hainbat ebento, sari-emate eta ekitaldi daude non intelektual plantak egin behar diren, batez ere zalantza duena sari-jasotzailea bada. Bizi garen gizarte âeskaparatistaâ honetan, itxura denez garrantzitsuena, pista batzuk eman nahi diet gure lagun gizonezkoei; izan ere, intelektual piura izateko ezinbestekoa da gizona izatea, jakina baita emakumeok oraindik ez dugula halako loriarik iritsi. Ez bekit gaizki uler, ez diot emazteok ezin gintezkeenik intelektualak izan, baina postureoan , oraindik ez dugu benetako espazioa lortu. Betorkigu berandu baino lehen! Hara hor lehengo baldintza, gizona izatea. Bigarrena, aurpegian ilea izatea. Hala da, kausitu ote duzue idazle edo abeslari coolik bibote, bizar, kokospeko, papilota/patilla edo abarrik gabe, hori hipster edo modernoegi izan barik ere. Buruko ilea, baldin eta oraindik bada, luzetxo, baina ez gehiegi eta desorraztuta, baina ez larregi. Natural antzean, baina oso estudiatua.Hori da komeni dena, jakinekoa baita azaluskeria dela helburu, Hirugarrena, jaka janztea baitaezpadakoa da, amerikana izan behar du, gura dena, nahiera, baina hor ez dago eztabaidarik. Omendua rokero zaharra, makarra edota oso alternatiboa bada, onartuko zaio larruzko txupa , kremaileraduna, jakina. Jakaren azpian, prefosta, alkandora eramango du sariztatuak, lisoa, kolore bakarrekoa eta praketan sartu gabe, arduragabekeria airea emateko lookari . Norbaitek originala izan nahi badu, tanto txikiko alkandora ere jantz lezake, baina beti oso leuna bada estanpatua. Alternatibo eta abozinatuendako tixerta ere erabil liteke, beti ere okasiorako kostumizatuta badago; alegia, slogan edo leloa ad hoc badu serigrafiatua. Modelo hau nahikoa intelektual iruditzen ez zaionak ttattarra ere lot lezake idunean, hori bai, atorraren barrenak praketan sartu beharko ditu bai ala bai, narraskeriarik ez lagunok! Erretzaileek pipa ere eroan lezakete, edo zigarretak eramateko iragazi luze horietako bat. Agian eztabaida ere sortuko du aretoan pipatzeak, baina pentsalariari zer ardura ote dio, ez da, bada, bera eguneko protagonistak? Eta errematea, pastelaren ginga: fularra! Zer da intelektual ustezkoa fular gabe? Bai, txikia eta erabilia bada ere, zer axola dio? Tapauka ere izan liteke, baina ez oso negukoa. Estiloarekin jarrita. Jakin ezean, inguruan izango da emakumeren bat badakiena kolokatzen. Eska lekioke laguntza, beti egongo da abat edo bat prest zorionduari lepoan eskua jartzeko. Eta argazkietarako mementoan interesante aurpegia jarri. Lehenengo planoa bada, eskua okotsean bisajeari eusten legez, eta ezpainak "muturtxoa" eginez, ez sobera, hauteman ez dakizuen. Beti oro era oso sotilean. Hau da, estimatuok, Anti-gonatik errateko duguna. Kontuan hartuz gero, ikusiko duzue nolako arrakasta izango duzuen inguruan, saria elkarte gastronomikoaren ipuin lehiaketakoa bada ere. Berdin dio, hemen garrantzitsuena plantak egitea da, azalutsen erreinuan bizi baikara, oraindik ohartu gabe zeundeten, ala? Disfrutatu premioaz eta hurrengo galan gonbida gaitzazue. 2015/03/05 - 17:56:02
Aurpegiko txanoa
Ostiraleko katekorratza 2014/08/18 - 12:35:10
Joskintza atzera ere modan
Euskadi irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa 2014/08/18 - 12:35:10
Antzinako idazle errusiarren estetika
Ostiraleko katekorratza 2014/06/27 - 15:12:09