ezsoilikDNA

Beste Goiena.net blogak gune bat besterik ez

Esfinterraren kontrola

Aitatasun kontuetan gabiltzanok ohituta gaude honelako expresioetan kakanahasten, erabilpen eskatolojiko horiek ez gaituzte beldurtzen, sakonagoa delako, bederen, elementu hauekin daramagun harremana. Honen kontura oso apropos datorkit alabari irakurtzen diodan ipuin bat: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. Burukoa, nola ez, kakamokordoa. Satorra, ipuin guztian zehar mokordoa buruan daramala, haren jabearen bila dihardu []  2014/06/30 - 15:44:05

Esfinterraren kontrola

Aitatasun kontuetan gabiltzanok ohituta gaude honelako expresioetan kakanahasten, erabilpen eskatolojiko horiek ez gaituzte beldurtzen, sakonagoa delako, bederen, elementu hauekin daramagun harremana. Honen kontura oso apropos datorkit alabari irakurtzen diodan ipuin bat: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa . Burukoa, nola ez, kakamokordoa. Satorra, ipuin guztian zehar mokordoa buruan daramala, haren jabearen bila dihardu [ ]  2013/02/08 - 19:37:08

Esfinterraren kontrola

Aitatasun kontuetan gabiltzanok ohituta gaude honelako expresioetan kakanahasten, erabilpen eskatolojiko horiek ez gaituzte beldurtzen, sakonagoa delako, bederen, elementu hauekin daramagun harremana. Honen kontura oso apropos datorkit alabari irakurtzen diodan ipuin bat: "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa". Burukoa, nola ez, kakamokordoa. Satorra, ipuin guztian zehar mokordoa buruan daramala, haren jabearen bila dihardu eta horreterako animali deberdinei galdetzen die. Hauek, azalpen empirikoak gustoko, lagin bat eskeintzen diote. Baina alferrik, ez dago modurik erruduna aurkitzeko. Azkenean, euli batzuen laguntzarekin aurkitzen du estropizioaren arduraduna, Kixkur txakurra. Bada saltoa, alegoria bapatekoa, oraingo egoera ekonomikoa plazaratzean. Erraza dirudi egoera hauek alegoriaz jorrastea, pertsonai edo egoera bakoitzari bere parekoa egokitzea. Nor da kasu honetan satortxoa? Nor da mokordoa (egoera ekonomiko alrebestuaren pisua) bere gain hartu beharko duena? Denoi datorkigu erantzuna, langile xumea (gero eta xumeago, gero eta satortxoago). Jaso dugun triskantza honen arduraduna txakurra dirudi. Akaso bai, baina ez da alegoria honetan neri beldur edo amorru gehien ematen didana. Bai, berak egin du kaka lekuz kanpo, berak du kontrol gabeko esfinterra eta erakutsi behar zaio, behartu behar zaio, dagokion lekuan eta momentuan kaka egitera, baina askotan ez dugu hain garbi izaten nori dagokion txakur horren rola. Finantza mundua, esango duzue askok. Besteren batzuk estatuaren papel traketsa ekarriko zenuten mahaigainera. Generalistek, akaso, gizartearen norabide okerra, bizi dugun merkatu materialista eta ase ezina (horrek denoi bihurtzen gaitu Kixkur, neurri batetan). Eta akaso denok izango dugu arrazoi kutsu bat, baina hala ere ez dugu guztiz lortzen Kixkur txakur hori nebulosa horretatik ateratzea, zehats mehats identifikatzea. Nik badakit, aldiz, noren beldur izan, nor amorratu: kakazaleak. Kaka usaindu, jarraitu, maite dutenak, kakatik bizi direnak, axola ez zaienak non dagoen eta norena den kaka hori, berdin zaiela kiratsak nor inpregnatzen duen. Euliak, alegia. Sekretu guzti horiek dakizkite, bereziki nortzuk izan diren kaka lekuz kanpo egiten dutenak. Baina ez zaie axola, are gehiago, nahiago dituzte esfinterrak kontrolatzen ez dituzten basatiak, inguru guztiak mokordoz betetzen duten animaliak. Beherakoz gainezka dagoen herria, hori da euren ametsa. Nola miazkatzen dituzten euren ankatxoak beherakoz blai eginda dauden herrietan! Baina ez dezagun estutu alegoria, bakoitzari dagokiona, eulien eginbeharra ekosisteman garrantzitsua bait da. Ez dut euren izen ona beste lotsagabe horiekin gehiegi nahastu nahi. Alegoria hobeagoak aurkitzeko ahalegina egin beharko dut. Aitatasunean hazteak horretan ere lagunduko didala esperoan nago  2012/07/16 - 12:27:04

Nabigatu euskaraz