Atauri

Joxefe Diaz de Tuestaren fotobloga

Maritxu Kajoi 2024

Aspaldiko urteotan moduan, aurten ere giro ederra izan da Arrasaten Maritxu Kajoi egunean, eta parrandarako gogorik ez da falta izan. Palestina eta Israel izan dira aurten aldarrikapenen gai nagusia, eta Palestina askatu eta Israeli boikota leloa duten pintadak ugariak izan dira. Miraria, berriz, Madurok egin du aurten Eguberriak urrian ospatzea agindu du eta. Hemen duzu [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Santa Ageda eskea Arrasaten

Urtero betetzen den ohitura da Euskal Herrian Santa Ageda bezperan eskean ibiltzea. Arrasaten ere tradizio handikoa da Santa Ageda koruak ibiltzea eskean, baserriz baserri eta kalez kale. Garai batean koru bat baino gehiago ibili zen, beti gizonezkoek bakarrik osatutakoak. Badira urte batzuk, ordea, Arrasaten emakumezkoek ere parte hartzen dutela gizonezkoekin batera. Aspaldi honetan, bestalde, belaunaldi [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Aurtengo Santa Ageda eskea Arrasaten

 2025/02/14 - 10:31:03

Elurra badatorrela eta

Aurten bi aldiz egin digu elurra dagoeneko, elurra badatorren seinale. Aukeran elur gutxitxo egin du, baina oraindik goiz da. Inoiz abenduko zubian izan da elur sasoiaren hasiera. Ohikoagoa da, baina, eguberritan edo gabon zaharretan ematea hasiera elur kanpainari. Bestalde, urtetik urtera elurra beranduago agertzen ote den ematen du. Aurten pixka bat itxoin beharko dugu, gure [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Urteko azken elurtea oraingoz

Dagoeneko udazkenean lau aldiz egin du elurra Urbia aldeko tontorretan. Ez du asko bota, eta bota duena oso goian, 900 bat metrotik gora. Ezin esan urtea amaitu aurretik berriro egingo duenik, baina aste honetan, behintzat, ez du asko botako duen itxurarik. Baten batzuk, ordea, majo ibili dira, eta elurra zalapdu dute, baita gozatu ere. Hona [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Antzina Pika

Frantziako Luis XIVak 1661n dantzaren akademia sortu zuenean, hogeita bost euskal dantzari deitu zituen bertara. Horren ondorio ote dira dantza klasikoaren izendegian ageri zaizkigun euskal urratsak? Pas de basque edo saut de basque ballet eskola guztietan dantzatzen dira. Euskal dantza izan da seguruenik, gaur egun ezagutzen dugun balet klasikoa hezurmamitu duen inspirazio iturria. Iurrietako bat [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Maritxu Kajoi 2009-2023

Urrian sartu garela eta, egun gutxi geratzen dira Maritxu Kajoitarako. Baten bat traje bila hasita egongo da honezkero. Komisiñuak, berriz, betiko lepotik burua, etxeko lanak eginda, aurtengo egitaraua kaleratu du, eta Arrasate Rugby Taldeari eman dio Maritxu Kajoiren enbutua. Urtero Komisiñuak eskerrak ematen dizkie jaia aurrera eramaten laguntzen dioten taberna, jatetxe eta komertzioentzei, oso testu [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Urbiako ermitak 100 urte bete ditu

Aurtengo irailean 100 urte bete ditu Urbiako ermitak. Hori dela eta, irailaren 28an hainbat ekitaldi izan ziren. Goizeko 11:30ean meza esan zuen Jose Antonio Urdanpilleta frantziskotarrak. Eta ondoren, kontzertua izan zen ermitan bertan, Et Incarnatus Orkestra eta Alaitz eta Maider abeslariekin. Arratsalde partean, berriz, Urbiako fondan erromeria izan zen Zabale eta Lutxurdio trikitilariekin. Jose Adrian [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Oñatiko txondorraren bueltan

Ixutu dute txondorra. Iragarri bezala ekainaren 1ean eman zioten su txondorrari. Izan ere, aspaldiko hilabeteotan lanean ari dira Oñatiko Txondorraren bueltan egitasmoko kideak, garai bateko ikazkinek nola egiten zuten lan erakuste aldera. Hartarako txondor bat egokitu dute San Martin auzoko zuhaiztian, ermitaren atzean. Eta ondoan etxola bat, lehengo ikazkinek etxoletan pasatzen zituzten-eta ikatza egin bitarteko [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Haitzuloko turista eta saiak

Duela urte batzuk modan jarri zenetik hona ez da giro Haitzulon. Sekulako jende piloa joaten da astebururo Oñatiko Araotz auzora begia ikustera, Tartaloren begia ikustera, kanpotarrek hala deitzen diote eta. Jendearekin ahaztuz gero baina, beti bilatu daiteke Haitzulon zeri begiratu eta zerekin gozatu. Haitzulon, beti aurkituko dugu zerbait interesgarria. Saiak, esaterako. Izan ere, sai ugari [ ]  2025/02/14 - 10:31:03

Nabigatu euskaraz