Robot-mugikorrak

Murgildu robotikan Lego NXTrekin

Koloreen bidez robota gidatuz

Koloreen bidez gidatu daitekeen robota jarriko dugu martxan. Horretarako, lehenbizi, kolore-sentsorea gehituko diogu Xibot robotari. Jarraitu sentsoreak gehitzeko instrukzioak, baina ultrasoinuaren ordez, kolore-sentsorea jarriz. Robota gidatzea erraza izango da. Robotak koloreei erantzun beharko die: Berdea: aurrera Gorria: gelditu Urdina: ezkerretara Horia: eskuinera Zuria: atzera Beltza: ezer ez Koloreak bistaratzen dituen programa oinarri gisa hartu eta [ ]  2013/07/03 - 01:46:24

Objektuak ekidin II

Talka-sentsoreak erabiliz ezin izan dugu ekidin robotak objektuen kontra talka egitea. Ultrasoinu-sentsoreekin, aldiz, bai. Moldatu dezagun, beraz, gure objektuak ekiditeko programa, objektuekin talka egin baino lehen itzuri egin dezan. Hona estrategia: Objekturen bat detektatuz gero 30 cm baino gutxiagora, biratuz ausaz ezker edo eskuinera. Lehenbizi, ultrasoinu-sentsorea gehitu behar diogu Xibot robotari. Horretarako, jarraitu instrukzioei. Hartu [ ]  2013/07/03 - 01:46:24

Janari bila

Basoko bizimodua ez da erraza: egunero janari bila atera behar, elikagai eta pozoiaren artean ezberdintzen ikasi, lehiakideei aurrea hartu, amildegi arriskutsuetatik erori gabe ibili biziraupenak pertzepzio eta akziorako gaitasun finak eskatzen ditu. Robotak jarriko ditugu biziraupenerako lehia gogor horretan. Basoa, marra beltzez zehaztutako eremuaren barnealdea izango da. Kontuz, marra beltza zeharkatuz gero akabo! Amildegitik behera [ ]  2013/07/03 - 01:46:24

Braitenberg-en ibilgailuak

1984. urtean, Valentino Braitenberg neurozientzialariak (1926-), Max Planck Institute for Biological Cybernetics erakundeko zuzendari zelarik, liburu labur bezain interesgarria argitaratu zuen: Vehicles: Experiments in Synthetic Psychology. Bertan, ingurunearekin elkarrekintzan diharduten sistemei buruz pentsarazten digu Braitenberg-ek. Erakutsi nahi duena zera da, portaera sinpleetatik abiatuta irits litekeela portaera konplexuagoetara, adimenduntzat onar genitzakeenetara, ingurune konplexuekin harremanetan jartzean. Bere [ ]  2013/07/03 - 01:46:24

Objektuak ekidin

Autonomia maila minimo bat daukan robota programatu nahi dugu: ingurunean noraezean ibiltzeko gai izango dena eta objekturen batekin talka eginez gero, atzera egin eta batera edo bestera biratzen jakingo duena. Ezker/eskuin birak ausaz burutuko ditu. Ataza burutzeko, lehenbizi, talka-sentsorea gehitu behar diogu Xibot robotari (xibot-sentsoreak). Egiaztatu talka-sentsorea 1 portuan konektatu dugula. Algoritmoa: while (true) { [ ]  2013/07/03 - 01:46:24

Nabigatu LEGO NXT robotekin: abante!

Aurten ere robotikari buruzko ikastaroa izango dugu UEUn. Oinarrizko ikastaroa izan arren, nabigazioa izango du ardatz aurtengoak. Nabigazioa oinarrizko gaitasuna da robot mugikorrentzat: etxeko lurzorua garbitzen duen Roomba xurgagailu ezagunetik hasi eta Marte planeta esploratzen ari den Curiosity roboteraino, ingurunean beren bidea topatzeko estrategiak behar dituzte robotek. Burutu beharreko atazaren arabera (etxeko lurzorua garbitu, planeta [ ]  2013/07/01 - 01:50:01

Objektuak ekidin

Autonomia maila minimo bat daukan robota programatu nahi dugu: ingurunean noraezean ibiltzeko gai izango dena eta objekturen batekin talka eginez gero, atzera egin eta batera edo bestera biratzen jakingo duena. Ezker/eskuin birak ausaz burutuko ditu. Ataza burutzeko, lehenbizi, talka-sentsorea gehitu Jarraitu irakurtzen  2013/07/01 - 01:50:01

Robot-mugikorrak bloga martxan

Hasi berri dugun blogak Murgildu robotikan LEGO NXTrekin ikastaroan du oinarria. Ikastaroaren helburua robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robot bat garatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak azalduz. Robotak eraikitzeko, LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu; eta Jarraitu irakurtzen  2012/07/16 - 12:56:01

Talde txapelduna

Denetik ikusi genuen zapi-jokoaren lehiaketan, baina zerbait nabarmentzekotan, talde-giro bikaina. Zorionak denoi!  2012/07/16 - 12:56:01

Txaloei erantzun

Objektuak ekiditen dituen robotaren aldaera da honakoa: txalo jo bakoitzean atzera egin eta norabidez aldatuko du robotak. Soinu-sentsorea gehituko diogu 2 etiketadun portuan (talka-sentsorea bere horretan utzi, ez dugu-eta erabiliko). Programa Objektuak ekidin programaren berdina da kasik, 2 portuan soinu-sentsorea konektatu besterik ez dugu egin behar. Soinu-sentsoreak muga-balio bat gainditzen duenean (guk zehaztutakoa), robotak atzerantz [ ]  2012/07/16 - 12:56:01

Nabigatu euskaraz