Burdinazko izaratan
Ezagutzen ditudan hirien izenak ezagutzen ez ditudanenak bezain politak dira.
Urpean
2013/05/19 - 03:50:03
Arritmiak
2013/05/12 - 03:44:12
asteburu hau
2013/04/22 - 03:15:08
mamiak
2013/04/04 - 03:26:02
Dependentziak
2013/03/25 - 04:45:01
Emakume
2013/03/09 - 06:49:04
Zuhaitz txikien itzal luzeak
Lurrari eusteko landatzen ditugu zuhaitzak lurrean. Batek jakin zenbat zorutan senti gintezkeen bizirik lokazteko prest bageunde, baina aldatuko ez den belardi polit bat egin dugu gure larruarekin. Bertan daude zuhaitz txikien itzal luzeak eta laztanek apenas tenkatzen duten belarra. 2013/03/01 - 07:54:02
Zaborra
Paperezko poltsa bat lurrean, kolesterola igoko bailuen hain ziur izateak inor bota izanaz ez garela sekula damutuko. Gose den haragiak haragia bilatzen du. Bihotzarekin hogei aldiz mastikatu beharreko mokadu bat. 2013/03/01 - 07:54:02
Ibaia
Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da nire sorter rik o ibaia. Ez da Danubioa, ez da Ibai Horia, erreka labur mehe herdoil ur ez betea. Han ibiltzen ginen, antzina, hango Harripausuetan... Ez da Danubio deitzen, ez Nilo, ez Niagara, Ibaizabal deitzen da nire sorter rik o ibaia. Handik alde eginda, zubi rik zubi beti, ez nuen uste berriz topatuko nuenik. Orain barruan sentitzen dut Ibaizabaleko ur uherra. Ez dakit zelan gertatu den ura barrura sartzea. Inoiz edan egingo nuen Ibaizabalekoa. Ez da Danubioa, ez da Ganges saindua, ume denboretako gure erreka lohia. Orain bihotzetik pasatzen zait Ibaizabaleko ur uherra. Ez da Danubio deitzen, Ibaizabal da izena. Handik urrun ibili arren, barrura sartu zaidana. Harr ez kero zainetan dabilkidan erreka, neure benetako izen ez deitzen didan bakarra. Ur zaharr ez berritzen dit gogoa Ibaizabaleko ur uherrak. Ruper 2013/03/01 - 07:54:02
Hidratatu
Entzun nahi dudan mundurik ez dagoenetan musika zarata zait belarrietan Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor izan ez alboan altxatzeko Tripan, sabelean ez, tripan huts bat orroka Ezereza preso abdomenean Askatuko zintuzket hain nirea ez bazina Zerez bete zintzakedan baneki Fikzioz Beldurrez Neure buruari barkatutako jarrerez Anbizioz Ahuldadez Gaupasaz lorategitatik ostutako loreez Inorentzat ez diren loreak oheak akordeak Itsaso arrotz bana doakigu zainetatik Taupadek ponpatzen dituzten litro gaziak Noizbehinka zauri bat eta uholdeak Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor izan ez alboan altxatzeko Hondarrezko zakuak herri sarreretan Oholez isildutako ateak Aterpetik urrun nabil ekaitzaren zain gogoa 2013/03/01 - 07:54:02
