Bizarrain

Bizarrain artikuluen jarioa

Altzako V. BERTSOPAPER LEHIAKETA hemen dago!!!

 2016/03/15 - 16:13:03

"EUSKARA JENDEA" zikloaren 1. atala

"EUSKARA JENDEA" zikloaren 1. dokumentala eskainiko dugu bihar Apirilak 29 (asteartea) Herrera K.E-an 19:30ean. Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia eta eztabaida izango da dokumentalen egileekin. ANIMATU ZAITEZ!  2016/03/15 - 16:13:03

"Gazta Zati Bat" Urriak 18 (osteguna), 19:30ean Larratxo Kultur Etxean

Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain 2012ko Mintzamina hemen dago!!! "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldiarekin emango diogu hasiera URRIAK 18an (osteguna), 19:30ean Larratxo Kultur Etxan aurtengo MINTZAMINAri.  2016/03/15 - 16:13:03

Mila esker guztioi

Atzo 80 pertsona inguru elkartu ginen "Gazta Zati Bat" Dokumentalaz gozatzeko! MILA ESKER GUZTIOI BIHOTZ BIHOTZETIK!!! MINTZAMINA AURRERA DARRAI!!! Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain  2016/03/15 - 16:13:03

1. AltzataROCK EUSKARAZ!!!

Euskal musika gustatzen zaigulako, eta Altzatarrak izateaz harro gaudelako, hemen dago jada... 1. AltzataROCK EUSKARAZ!!! WILLIS DRUMMOND, LEIHOTIKAN eta MUTÜRBELTZ AZAROAK 10, 21:00etan LARRATXO KULTUR ETXEAN. Sarrerak: 7€ (10€ leihatilan): - Altza: - Casares Kultur Etxea - Zumardi taberna - Ipotx taberna - Nido taberna - Donostia: - Doka Kafe Antzokia (Antigua) - Kosko taberna (Egia) - Belea taberna (Alde Zaharra) - Orereta: - Cyne Reyna taberna - Pasai San Pedro: - Begi Haundia taberna - Pasai Antxo: - Mimos taberna  2016/03/15 - 16:13:03

Barrura begiratzeko leihoak. Azaroak 15, 19:30ean

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta zaizkion egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren buruan, Euskal Herrira itzultzen den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Intelectual bat, zeldaren bakardadean bere burua topatu nahian. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra tipiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho. FITXA TEKNIKOA - Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagasti. - Argazkia: Juantxo Sardon. - Soinua: Beñat Gantxegi. - Musika: Pascal Gaigne. - Muntaia: Maialen Sarasua. - Iraupena: 1 h 30 min. - Hizkuntza: Euskara (subtitulos en castellano). - Ekoizpena: Zinez.  2016/03/15 - 16:13:03

Euskararen eguna Altzan

Larunbatean Euskararen eguna ospatzen dugu Altzan. Zatoz eta parte hartu! Hona hemen egitaraua: - 9:00-12:00 - Euskararen aldeko pala txapelketa, Herrerako frontoian - 12:30-13:30 - Liburu irakurketa, Altza Kaskon - 14:00 - Gazte asanbladaren urteurreneko brindisa, Herrerako plazan - 14:30 - Bazkaria Euskal Giroa elkartean, Herreran - 17:00-19:00 - Euskararen aldeko haur jolasak, Herrerako frontoian. Jolasak, puzgarriak eta txokolatada - 18:00-19:30 - Triki poteoa - 19:30 - Pala trofeo banaketa, Herrerako frontoian - 20:00 - Gazte asanbladaren bideo emanaldia, Herrerako frontoian - 20:00 - Euskal karaokea, Herrerako frontoian - 21:00 - 23:00 - Musika jartzailea, Herrerako frontoian  2016/03/15 - 16:13:03

HERRI AMETSA IKASTOLAN SANTOMAS EGUNA ETA GABONAK

Haur txikienek Olentzeroren bisita izango dute nahi dituzten opariak eskatzeko eta gabon kantak elkarrekin kantatzeko. Aurten, asko estimatzen duten musikariak diren guraso batzuen partaidetza eta DBHko Euskara taldeko ikasle batzuen laguntza izango dute gabonak girotzeko. Lehen Hezkuntzako ikasleek ere ederki kantatuko dituzte gabon kantak, eta geletan egin dituzten Mari Domingiren eta Olentzeroren apainketen erakusketa prestatuko dute denon ikusgai izan daitezen. Ez da Txerria falta izango Herri Ametsa Ikastolan. Txerri zozketa ospatuko dute ere bai! Ea zeinek daraman etxera “gure” txerria! DBHn kirola eta txistorra izango dira jarduera nagusiak, besteen artean. Tradiziokoak bihurtu diren futbol partida, DBH 4 mailako mutilen eta maisuen artean eta brile partida DBH 4mailako nesken eta andereñoen artean (tamalez, andereño futbolariak falta dira neskekin jolasteko). Onenek irabaz dezatela! Lagun ezkutua antolatu den geletan opari trukearekin gozatuk dute ere bai. Ea guztiok asmatu dute opariekin! Gero, txistorra izango dute guztiontzat, eta beti pozez hartzen ditugun ikasle ohiak gonbidatuta daude txistorra jatera! Ahal duten guztiak baserritarrez jantzita etortzen dira egun horretan eta ilusioz beteta eta giro alaian ospatzen dute festa.  2016/03/15 - 16:13:03

Altzako IV. BERTSOPAPER LEHIAKETA

Hemen da bertsozaleontzako bi urtetik behin Bizarrainek eskaintzen duen aukera. Hartu tarte bat eta idatzi zenbait bertso, epemuga: APIRILAREN 30a. Animooo! BALDINTZAK: IV. Bertsopaper Lehiaketa. Baldintzak from Bizarrain Kultur Elkartea  2016/03/15 - 16:13:03

GARTXOT Altzako korrika kulturalean

KORRIKA BADATOR ALTZARA!!! Martxoaren 14an (osteguna), 19:30ean Larratxoko Zentro Zibikoan GARTXOT filma proiektatuko dugu (Dohain!) Animatu zaitez!!!  2016/03/15 - 16:13:03

Nabigatu euskaraz