Mintzakide Mendi Taldea

Mintzakide Mendi Taldea artikuluen jarioa

Pagadi Sorgindua. Urbasa.

Igande honetan: Pagadi Sorgindua. Urbasa. Arantza O. txangoaren arduraduna bidalitakoa. Anima zaitez¡ Goizeko 9etan Zezentegian.(corralillos) zatoz gurekin¡  2016/03/16 - 00:20:04

Mintzakide Mendi taldea. Adi aldaketei¡¡

 2016/03/16 - 00:20:04

OTSAILAK 12, ELURRETARA¡ LARRA-BELAGUA

 2016/03/16 - 00:20:04

Txindoki mendi irteera eta Sagardotegia

 2016/03/16 - 00:20:04

MARTXOAK 25 MENDAUR

 2016/03/16 - 00:20:04

Apirilak 15, Urkulu.

Mendi ederra eta igoera gogorrekoa Beherobia aldetik. Jira ederrak egiteko aukera eskaintzen du. Orbaizetatik abiatuz gero sekulako buelta egin daiteke Ortzanzurietatik hasi eta Urkulura bitarte. Beherobiatik abiatuz gero, berriz, Leizar Atheka aldetik itzuliz, edo Errozate aldera joz. Tontor ezaguna da hau, erromatarrek bertan egindako eraikina dela eta (portuaren pasabidea zaintzeko antza denez). (sakatu irudian kartela inprimatzeko, jaisteko edo bidaltzeko) Mendaurreko Argazkiak. Mendaur Arantzatik argazki bilduma: Oporretaz gozatu¡¡  2016/03/16 - 00:20:04

apirilak 22 iparla

Urritzateko haran ezkutua inguratzea, Euskal Herrian egin daitekeen ibilaldi ederrenetakoada. Irubelakaskoa da Iparraldekoen artean hedatuen dagoen izena, baztandarrek, berriz,Alkaxuri deitzen diote. Berezko edertasuna, Iparlako gailurrera joatea txango aparta da. (sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko) Astate eta Buztanzelai dira Iparlako gailurreriaren hegoaldeko muga, Erratzu eta Baigorri batzen dituen Izpegi mendatetik gertu. Inzpideko eta Meakako lepoak eskuinetik saihesten ditu bide nagusiak, baina Meakako lepoa igaro ondoren, Otsameakako muinora igoko gaitu bide nagusiak. Lizarlepora jaitsi eta, atsedenik hartu gabe, Iparlako gailurreriara goitzeko metroak irabazten hasiko gara poliki-poliki. Bada, hala ere, igoerarik gabe zuzenean Iparlako gailurreriako Arrieta lepora iristeko aukera; bidexka nabarmen batek ezkerrera jotzen du Astate eta Buztanzelai saihestuz mendi hegala zeharka igaroz. Kilometro aldetik ez dugu gehiegi irabaziko, baina bi gailur horiek ez igotzeak nekea arintzen du. Oso larri ez bagoaz merezi du giharrak pixka bat estutu eta Buztanzelai gailurrera (1.026 m) igotzeak. Bertatik, Izpegiko mendatea ikusteaz gain,Baigorriko haranaren gaineko eguneko lehen ikuspegiaz gozatuko dugu. Jarraian zeharkatuko dugun Iparlako gailurreriaren perspektiba paregabeak asebeteko gaitu gainera. Buztanzelairako igoeraren azken aldera margo ikur zuri -gorriekin topo egingo dugu.(Albaro)  2016/03/16 - 00:20:04

Maiatzak 6 Balerdi

(Sakatu irudian kartela jaisteko,inprimatzeko,ikusteko.....) Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1195 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago. Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta. (Albaro eta Rosa) (sakatu irudian tontorrak urbilago ikusteko) Igotzeko ohiko lekuak hauexek ditugu: Azkarate (Araitz): 2 ordu.Gaintza (Araitz): 2 ordu.Amezketa: 2 ordu eta erdi. Ez ahaztu, maiatzak 6an goizeko 8.15etan Korralillosen eta gure hurrengo txangoa, maiatzak 20, Irubelakaxkoa eta Gorramendi. Zatoz gurekin!  2016/03/16 - 00:20:04

Maiatzak 20, Irubelakaskoa, Gorramendi eta Gorramakil

 2016/03/16 - 00:20:04

Maiatzak 20, Irubelakaskoa, Gorramendi eta Gorramakil

" title="">  2016/03/16 - 00:20:04

Nabigatu euskaraz