POZitiBAI

POZitiBAI artikuluen jarioa

I 11: HALA NAHI BADUZU...

- Bi metroko olatuak itsas ertzera bultzatu duen izurdea ... - Luiziak hankaz gora ezarritako ehun urteko zuhaitza... - Erromatar garaiko harrizko zubipean harri-koskorrezko bidean harrapatutako arraintxoa... - Barriketara inoiz iritsiko ez diren mahats-lukuen soroak... ...Nola irudikatzen dituzu datorren urtean? Hala nahi baduzu ez gehiago hitz egitea, eta nire ahotsa mantentzea lehen bezala, ez dut gehiago hitz egingo, berdin iraun beharko nuke zuk nire partez hitz egin arte, hala nahi baduzu Hala nahi baduzu benetazko ahotsa, muino eraitsi honetatik abestuko dizut, muino eraitsi honetatik zure laudorio guztiak durundi egin beharko lukete, hala nahi baduzu niri abesten uztea. Hala nahi baduzu aukerarik bada, baimen ibaiei urez gainezka egin dezaten, baimen muinoei goza dezaten, baimen zure errukiari zabaltzen, infernuan erretzen ari diren bihotz hauengan, hala nahi baduzu onik irten gaitezen. Eta gerturatu, oh, eta estuki kateatu zure haur guztiak hemen, bere zarpail argitsuetan, gure zarpail argitsuetan denak hiltzeko jantzita, eta gau hau amai dadila hala nahi baduzu Hala nahi baduzu. Leonard Cohen (Antony Hegarty-k abestuta) Hala nahi baduzu...guk ere ikasi beharko dugu aurrera begiratzen...kutsatu gabeko inozentziazko mundu eder bat eraikitzen! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 12: 22 ORDUKO EGUNA

Sarritan baino gehiagotan entzuten dut: "24 orduko egunarekin ez naiz iristen"... ...iritsi, nora baina? Krisi garaiak eragindako murrizketekin bat, gaurtik aurrera... ...22 ORDUKO EGUNA programatu! "Soberan" dituzun edo "kendu" dizkiguten 2 ordutxo horiek har itzazu zuretzat eta benetan behar dituzun eta behar zaituzten horientzat, elkarbanatu maite dituzun horiekin... baietz urrunago iritsi? Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 13: ISILTASUNAREN JAKINDURIA

Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 14: BERTSIOAK

Edukia berdina izan arren, gauzak esateko modu asko dago; zakar... presaka... hotz... gozo... abestuz... gogor... dantzatuz... Zenbat aldiz pentsatu dugu "denboraren makina" piztu eta atzera egitea? Berdina...beste era batera esatea? Uneak errepika ezinak dira...baina denborak bertsio egokiago bat erabiltzen erakuts diezaguke! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 17: AIREAN DAR-DARKA

Pausua zihurra ez denean... ...balantza ...zalantza ...jarrai beti zure ametsen norantza! ...ezpainek airean dar-dar, musikaren lorratza nola... ...gure urratsek "lore ttikiak" lurrean hala! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 18: IRAGARPENAK

Kristalezko bolak... Karta jaurtipenak... Esku irakurketak... Penduluen balantzak... Zure patua hirugarren baten esku uzteko prest? "Egunen batean zin dagit, nire hegalak zabalduko ditut" ...Puskatu kristalezko bola eta utzi maite dituzun horiei sartzen, ...Azpekiarik gabe jokatu zure bizitzako karta partida, ...Ez diezazula eskuetatik alde egin benetan pena merezi duen horrek, ...Abiatu zuzen zure ametsen norabidean! Iragarpenen kontra gaur euria...zergatik ote? Eta hasi besterik ez naiz egin!;-) Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 19: INORK EZ DAKI

Badator ZINEMALDIA, niretzat sentsazio eta emozio askoren ekitaldia. Oroitzapen askoren lekuko, polittak, tristeak...eta pasatakoak pasata, beste hainbat bizi araziko dizkidala espero dut! INORK EZ DAKI! "Errealitateak fikzioa gainditzen du"eta askotan film-ak errealitatearen ispilu dira. "Koori no youni kareta hitomi de Boku ha ookikunatteiku Daremo yosetsukerarenai Ishuu wo hanatta houseki" "Begiak izotzaren pare, edertasuna galduta, hazten eta heltzen ari naiz, kirats garratzdun bitxia, inor niregana gerturatzea galaraziz" Orain, nahiz eta kanta honen esanahia jakin, bere garaian irudiaz lagunduriko musikak malkoak erakarri zizkidan. Gu gara etorkizuneko belaunaldien eredu eta zaindari. Ez dezagun haurren inozentzia inoiz zapuztu! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 20: ATZO=GAUR=BIHAR?

Udararen amaiera... Kurtso hasiera... Futboleko liga abian... Hondartzak hutsago... Denbora aurrera, eta gure bizitza, arazoak, ibilbidea, punturen batean geratu denaren irudipena dugu batzutan... "Ordu hilak" gustoko ditugun ekintzekin betetzen baditugu... Berdinak al dira, atzo, gaur eta bihar? Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 24: AMOUR

Bizia... Gogorra... Konprometitua... Sakona... Erreala... Politta... ... Maitasuna nik horrela ulertzen dudalako! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

I 27: NORBERAK

Ez ezerk... Ez inork... Bizitza norberak aldatzen du! Masai  2016/03/16 - 01:11:03

Nabigatu euskaraz