(titulua)

IKTak aztertuz

IKTak Debagoienako ARIZMENDI ikastolan. IKTen arduradunari egin nion elkarrizketa bat txertatzen dut, berak oso ondo adierazten baitu Ikastolan IKTek duten lekua. Open publication Free publishing More eskola  2012/07/17 - 11:16:01

2. jarduera: IKTak aztertuz

Behin bloga sortuta, bigarren jarduera aurkeztuko dut. Debagoienako Arizmendi Ikastolan IKTek duten presentzia eta funtzionamenduaz jardungo naiz. Ni ikastetxe honetan hezitakoa naizen arren, nire ikasle garaietan, IKTen mundua ez zegoen hain garatua. Orain, aldiz, Teknologia Berriak ikasleen egunerokotasuneko parte dira. Mondraberri Arrasateko egunkari digitalean lanean egon nintzenean, Arizmendi Ikastolako IKTetako arduradun den Arantza Arregiri egindako [ ]  2012/07/17 - 11:16:01

Baliabideen gida

Hezkuntzari eskainitako baliabide sorta anitza dugu interneten. Eskura dugun guzti horretatik, baina, egoeran egoerakoa erabiltzen jakin beharko dugu, momentuko beharrei erantzuteko asmoz. Hona hemen, hezkuntza orokorrerako eta hezkuntza berezirako eskura ditugun baliabide batzuk. Open publication Free publishing More baliabide  2012/07/17 - 11:16:01

Mapa kontzeptuala

Irakasgaian zehar hainbat kontzeptu landu ditut. Batzuk ezagunak nituen, beste batzuk, berriz, ez. Berri hauekin arazo txiki batzuk izan ditudan arren, konpontzen saiatu eta hein batean lortu dudala uste dut. Hala ere, IKTen mundua hezkuntzako errealitate bihurtzen ari den garai honetan, mundu anitz eta zabal horretan trebatzen jarraitu beharko dugu. Hona hemen mapa kontzeptuala: Open [ ]  2012/07/17 - 11:16:01

Kaixo mundua!

Kaixo, Maialen Gonzalez naiz, 25 urteko arrasatearra. Hezkuntza Bereziko ikasketak amaitzear, IKTen inguruko bloga sortu dugu. Bertan, hainbat jarduera garatzen joango naiz, guztiak IKTen munduari lotutako informazio, ariketa zein hausnarketak garatzeko asmoz.  2012/07/17 - 11:16:01

Bideo proiektua

Ukaezina da: interneta askoren egunerokotasuneko errealitate bihurtu da. Informazioa lortzeko, lagunekin hitz egiteko, erosketak egiteko, bidaiak antolatzeko Egun dena egin daiteke internet bidez. Batzuentzat erosoagoa, besteentzat arrotzagoa. Batzuentzat komenigarria, besteentzat arriskutsua. Modu baten zein bestean, interneta gure errealitateko parte da eta horren aurrean, erabilpen egokia egiteko ahalegina egin behar dugu. Izan ere, munduko gauza onenak [ ]  2012/07/17 - 11:16:01

Nabigatu euskaraz