(titulua)

BOTEREAZ… EDO OTSOAK JATEN DUELA ARDIA, EZ ALDERANTZIZ

Artaldeak artzainek zaindu ohi dituzte. Mendietako larreetan barrena gidatzen dituzte artzain-zakurraren laguntzarekin. Batetik bestera eramaten dituzte bazka dezaten eta, gero, umaldia iristen denean, kume berriak sortzen dira eta ardiek esnea ematen dute. Hortxe dago artzainaren ogibidea: ardien haragiaz eta berauek ematen duten esneaz bizi da; geroa ziurtatuko dioten belaunaldi berriak sortuz, bizitzaren eta heriotzaren arteko [ ]  2015/03/07 - 06:55:03

AGURRA?

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet blog honetara hurbildu zareten guztiei (barregura, blogaren arrakasta ikusita). Orain ia urtebete igaro da interneten jolasean hasi nintzela eta, esperimentu txiki gisa, bertan parte aktiboa izan eta bloga irekitzea erabaki nuela. Egia esan, honek balio izan dit sarean dagoen euskal komunitatea eta, bertan sortzen diren eztabaida eta hausnarketak [ ]  2013/03/05 - 15:50:09

EUSKARADUN ABERTZALE BATI GUTUN IREKIA

Ez zintudan ikusi joan den larunbatean Donostian Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioan parte hartzen, baina ez dut ezer leporatzeko asmorik, zeure arrazoiak izango dituzu-eta. Nik jakinarazi nahi dizut, ez besterik, bertan agertu ginenok euskaraz bizitzeko hautu irmoa egin dugula eta, hori dela dugun modu bakarra euskaldun izateko. Eta pentsa dezakezu euskaltzale chic hipermoderno horietakoa naizela, [ ]  2012/12/04 - 13:43:02

BOST PROPOSAMEN ETB-RENTZAT

Izenburuan orain hilabete batzuk EITBko hainbat langilek abiatutako ekimenari erreferentzia eginez, neure propioa gaineratu nahi nieke azkenaldian euskal telebista publikoaren inguruan egiten ari diren eztabaida eta hausnarketei. Izan ere, kontu berria ez den arren, azken gertakari batzuek askoren baitan lo zegoen harra esnarazi dute; besteak beste, gobernu aldaketak eta Soziolinguistika Klusterraren azken emaitzek. Ezer baino [ ]  2012/11/27 - 13:38:03

HARRIAK ZUR ETA LUR

Zurak, itxuraz, tinko eta geldirik dagoen elementua dirudi; dirauen tokian eternitatetik bertatik egon balitz bezala. Baina lehen begirada horrek, ezkutuan, bizia darion izakia gordetzen du; bere zainetan hazten, bizirauten eta hiltzen dena: bizirik dagoena. Lurrak ere, lehen ikustaldian, ez dirudi gauza irmo eta geldoa besterik, inertea; eternitatetik bertatik ez, baizik eta eternitatea bera balitz bezala. [ ]  2012/11/13 - 13:26:04

LELOKRAZIA

Ez dezala inork oker ulertu, ez dut sasi-jakintsuaren itxura eman nahi, gainontzekoak ergelak direla esanaz; ez baitira gauza bera munduan zehar barreiatuta dauden lelo andana eta geure ahoetatik atera ohi direnak, nahiz eta egia den leloek leloen ahoetan dantza egiteko arintasuna badutela. Aitzitik, demokraziaren jaiak sorrarazten duen asaldura apaldu ondoren, pentsatzera iritsi naizena da leloen [ ]  2012/10/30 - 13:05:05

KEXATIEN GIZARTEAN

Aurreko batean, sutan jarri ninduen interneteko foro batean gertatutako pasadizo batek; euskaldunok kalean, lagunartean edota beste hainbat tokitan sarritan bizi izaten ditugun horietako batek. Oroitzen ez dudan web orri bateko foro bat zen, eta bertan, euskaldunak ari ziren euskaldunoi buruz -gure gaitzei buruz, zein arraroa!- hizketan, euskaraz. Halako batean, erdaldun -probokatzaile- batek bere diskurtso doilorra [ ]  2012/07/17 - 11:21:06

MODERNOA NAIZ ETA HARRO NAGO!

Harro nago, gatazkak kolpeka konpondu ordez, botoi gorriak sakatuz konpontzen ditudalako; gutxirekin nolabaiteko bakean bizi ordez, askorekin etengabeko lehia eta borrokan bizi naizelako; behar dudanarekin bizi ordez, behar ez ditudan gauzez gainezka bizi naizelako; eta premiak asetu ordez, behar ez ditudan premiak sortuz asetzen naizelako. Harro nago, ura edaten dudan bakoitzean, pitxerra berriro bete ordez, [ ]  2012/07/17 - 11:21:06

DESAKORDIOAK DESEGITEN?

Zalaparta handia sortu du Kontra saioko azken eztabaidak EAJ-Amaiur: nork ez du akordiorik nahi?-, batez ere, Iñaki Larrañagak saioaren inguruko artikulua idatzi duenetik Zuzeu aldizkarian. Iruzkinak barra-barra, kritika zorrotzak eta independentziarako gogo biziak; hori da nik bertan ikusi dudana. Ni neu ere aritu naiz parte hartzen, baina oraingoan, luzeegi egingo zitzaidalakoan, blogean idaztea iruditu zait [ ]  2012/07/17 - 11:21:06

EMAN ZURE ZIRIKADA

Ondo irakurri duzu, zirikada, eta ez ziztada. Hau ez da Berriaren ziztaden iragarki bat, hau beste kanpaina bat da, ziria sartzearena, hain zuzen ere. Interesgarriagoa, aberasgarriagoa eta eraginkorragoa. Zure zirikada emateko honako urratsak jarraitu behar dituzu: Jendearen dirua gordetzeko toki segurua bilatu. Horrela, ez dute beren dirua ohe azpian ezkutatu beharko, eta lapurrengandik salbu egongo [ ]  2012/07/17 - 11:21:06

Nabigatu euskaraz