LBO
LBO Legazpiko Bertso Olariak, Legazpiko bertso eskola osatzen dugun taldekideak gara. Astero astero bildu eta bertsotan aritzeaz gain beste hainbat ekitaldi bultzatzen ditugu, besteak beste bertso-saioak ,bertso afariak... Ostiralero biltzen gara Bertso-Olarien lokalean, hau da, Itxaropengo azkenaurreko lokalean, bertsotan aritu eta ekitaldiei eta beste hainbat gauzi buruz hitzegiteko. Partaidetza noski librea da, eta edonor ager daiteke bertara. Blog honen asmoa talde hau mundura zabaltzea da, eta nahiz eta badakigun kazakhstan-en ez digutela kasu zipitzik ere egingo gutxienez gure apurra hemen da. Denborarekin bertsoak eta antzerako materiala gehitzen joango gara! Eskerrikasko ta ondo segi!!
Julenagiri eta bertso eskolako neskei
Joxe Arizkorretak bi gai hartu eta bi bertso egin ditu. Lehenengoa, joan den astean eskola arteko txapelketan kantatu zuten neskei eta, bigarrena, Julen Agirreburualde bertso eskolako kideari. GURE NESKAK Eskolarteko saioetako bat ikusgai Arrasaten ta gure neskak aritu ziren oholtza gainetik bapaten lehia ahaztuz ahal zen neurrian umorez, ondo pasatzen jarraitu neskak denbora luzez hitz-doinuekin jolasten eta zaletu garenok aldiz zuen ekinez gozatzen. Doinua: Mundu honetan holako gauzak. JULENI Lau lerro hauek zuretzat Julen merezi duzun neurrian zure aitaren zatitxo hori jaso modu egokian antzemango da biharamunez dirdira zure irrian besarkada bat, mila animo zauden tokira abĂan laster kantuan jardungo dugu neurri handi ta txikian Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak Egilea: Joxe Arizkorreta 2013/05/23 - 12:19:12
Kritikak
2013/04/29 - 21:29:03
Belokitarrei
2013/04/09 - 12:19:14
Sorgintxulori
Sorgintxulori eskerrak eman nahi izan dizkie Anek, euren ekimen guztiengatik. Bertso hau zuzenduko diot nik Sorgintxulo taldeari Herrian antolatzen dituzte Hauek ekintza ugari Gazteekin udalekutara Eta haurrekin kantari Zuekin ez da inor aspertzen Ez al duzue nabari? Horrela segi Sorgintxulo ta Eskerrik asko danori. Doinua: Mutil koxkor bat itsu aurreko Egilea: Ane Beloki 2013/04/01 - 01:42:19
Ibilkari mendiko kanalari
2013/03/25 - 14:23:18
Komandanteari
2013/03/11 - 08:21:01
Laubiden bertso-afaria
2013/02/11 - 21:57:12
Inauteriak
Badatoz inauteriak, badator festa eta kantua eta badator Ane Belokiren bertsoa. Ostiral polit batean hasi ta asteburu guztian inauteriak hasiko dira berriro Euskal Herrian batzuk pirataz jantziko dira besteek gona gerrian egun hauetan irria dago gu guztion aurpegian. Doinua: Zazpi ahizparen gai den oihala Egilea: Ane Beloki 2013/01/31 - 16:27:13
Erasoei
Euskalgintzako erakundeek azkeneko hamarkadetan jasotako erasoei egin die bertsoa Josebak. Baionako Suprefetak Hendaiako Udalari Seaska laguntzeko ezarri dion debekua izan da azkena. Egunkaria, AEK edo azkena orain Seaska, euskal kutsuko edozerk sortzen dio askotxori nazka. Parise edo Madrilgoenak berri zaharretan gauzka, inurritxoa hiltzeko ez da gai elefanteen hazka. Doinua: Arratsalde on lehendabizitik Egilea: Joseba Barandiaran 2013/01/29 - 16:47:28
OIHU DUINAK BILBO ZAHARRETIK
2013/01/15 - 10:27:18
