Kultura

Ekitaldi kulturalen berri ematen duten iturriak, eta zenbait kultur-jardueren ingurukoak.

Abenduak 9: Berri Txarrak, Uxue Alberdi, mikroantzerki maratoia, Marrazkeraz...

- Gaur Gogoetaren Plazaren bigarren saioa ospatuko da. Goizean Izaro eta Mixel Ducau egongo dira berbetan, eta arratsaldeko saioan 'sarerako sortzen' izango da gai nagusia.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Abenduak 7: Holoque, ETS, Jon Maia, Arkada Social, Ikasle Eguna, Aneguria...

Azokak bere bigarren eguna biziko du gaur, atzokoan milaka lagunek Landako eta gainontzeko gune guztiak bete ostean. Bigarren egun honetan ere zer ikusi eta zertan parte hartu. Ikasle Eguna ospatuko du gaur Sormenaren Lurraldeak, eta urtero bezala, Euskal Herriko txoko guztietatik ikasleak etorriko dira Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartzeko: rap tailerra Ahotsenean, android gailuentzako aplikazioak sortzeko tailerra, zirko literarioa... Szenatokian, Holoque ikuskizun berezia egongo da 11:00etatik aurrera, ordu erdiro, 13:30ak arte. Ologramekin sortutako txotxongiloen ikuskizuna, Diego Caicedok zuzenduta. Ikasle Eguna izan arren, publiko orokorrarentzat ere ateak zabalik egongo dira. Bidaiatu Sormenaren Lurraldera!  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Bost egunez bizi-bizirik izan dugu Sormenaren Lurraldea, eskerrik asko!

- Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta aberatsak utzi ditu eta bisitarien aldetik arrakastatsua izan da. 110.000 bisitari baino gehiago gerturatu dira Landako Gunera, eta 7'2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela kalkulatzen da.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Abenduak 10: La Basu, Mikel Urdangarin, Rally Topa, Nomofobikak, Zeze...

- Lau egunez Azoka leporaino egon ostean, azken egunera helduko da gaur Sormenaren Lurraldea, proposamen interesgarri ugarirekin.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Finalera joan nahi?

 Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Egun bakarra falta DA 52. ediziorako!

- Sormenaren Lurraldeak goizeko 10:15ean zabalduko ditu ateak, Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizun batekin, bost eguneko kultur maratoiari hasiera emanez.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Azokako Sormen Beka: gaur hartzaile dena, bihar sortzaile izango DA!

Durangoko Azokak hurrengo urtean martxan jarriko duen Sormen Beka berria aurkeztu zuen atzo, abenduak 8, Szenatokia gunean antolatutako ekitaldian. Sormen Beka honek argizaiola sarien lekukoa hartuko du.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

Abenduak 8: Handia, Gogoetaren Plaza, Wikipedia Eguna, Ze esatek!, Eider Rodriguez...

 Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

52. edizioa hasi DA! Ondo etorri Sormenaren Lurraldera!

- Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizunak eman dio hasiera Durangoko Azokako 52. edizioari. Lehenengo minutuetatik hasi da Landako eta Azokako gune guztiak kulturzalez betetzen.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/11 - 06:57:05

"Kultura guztion eskura", ekimena aurkeztu dute Azokak eta BBK-k

- BBK eta Durangoko Azokaren arteko elkarlanaren ekimenez, aurten "Kultura, guztion eskura" proiektua martxan jarriko da.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/12/04 - 20:06:04

Zein DA zure sormenaren lurraldea? Igo zure argazkia Instagramera!

#SormenarenlurraldeaDA #52DA Milaka norbanakoren inspirazio uneak osatzen dute Durangoko Azoka, eta guk kultur zale guztien sormenaren lurraldeak ezagutu nahi ditugu. Sormen uneak oinarri dituen iruditegi kolektiboa osatuko dugu Instagramen.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

Egunero 14 kontzertu eta 12 solasaldi egongo dira Ahotsenean

Urte berezia izango da aurtengoa Ahotsenean . Sortzaileen guneak hamargarren urteurrena ospatuko du, eta lehenengo aldiz Durangotik kanpo bira egin ostean, eskaintza oparoarekin helduko da Azokara.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

Autoekoizleen Plaza nobedadez beterik izango dugu aurten ere

Laugarren urtez Autoekoizleen Plaza izango dugu Durangoko Azokan. Espazio hau hirutan ospatu da, eta aurten ere aurreko urteetako kopuru berbera errepikatuko da, partehartzaileak ezberdinak izan arren: 16 autokoeizle.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

400 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiagok bizia emango diote Sormenaren Lurraldeari

52. edizioko datu orokorrak aurkeztu ditu Azokak: 240 stand, 129 partehartzaile eta 400 nobebade. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

"Aurten sagu bihurtuko gara Saguganbarara sartzerakoan"

Abenduaren 6tik 10era Azokako Saguganbara gunea magiaz eta sormenez beteko da. Urtero legez, hamaika aurkezpen eta ikuskizun egongo dira berton, baina Saguganbara ez da areto soil bat: magiaz beteriko gunea da, sartu eta berehala kutsatzen zaituena.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

Plateruena bor-bor izango dugu abenduaren 6tik 10era arte!

Urtero bezala, Plateruena Kafe Antzokia kontzertu handien plaza izango DA. Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era ospatuko da aurten, eta gauez izen handiko kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu gauero. Parrandarako gogoz bazabiltza, Plateruena da zure lekua!  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/11/23 - 09:48:05

Durangoko Azoka "sormenaren lurraldea izango DA" abenduaren 6tik 10era

- Jose Antonio Sistiaga margolaria izango da 52. edizioko kartelaren egilea. Kartelaren oinarria pelikula esperimental bateko filmina da, eskuz margotutako zeluloidea. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/10/21 - 13:53:05

Helduentzako tailerretan parte hartzeko aukera egongo da bigarren urtez, eman izena!

Iaz lehenengo aldiz, Durangoko Azokak helduentzako tailerrak antolatu zituen Ikasle Egunaren baitan, batik bat euskaltegietako ikasle, berbalagun eta bestelako aisialdi taldeei begira.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/10/05 - 07:29:02

Azokako guneetara kultur proposamenak aurkezteko epea, zabalik!

- Sortzaileek Azokako guneetan parte hartzeko aukera izango dute beste urte batez. Proposamenak aurkeztu ahal izango dira urriaren 31ra arte. Azokako gune ezberdinetan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Kultur sortzailea zara eta zure lana Durangoko Azokan erakustea gura zenuke? Bada, aurkeztu zure proposamena! Durangoko Azokak gune ezberdinetan izena emateko epea zabaldu gaur, urriak 4, eta zabalik egongo da urriaren 31ra arte.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/10/05 - 07:29:02

52. Durangoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea, zabalik

- Eskaria webgunean egin beharko da, irailaren 30era arte, hemen klik eginez. - Azken urteetan bezala, autoekoizleek ere erakusmahaia partekatzeko aukera izango dute. - Aurten Ikasle Eguna bigarren egunean izango da, abenduak 7, eta izena emateko epea irailaren 19an zabalduko da ikastetxe eta hezkuntza zentroentzat.  Albisteak - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza 2017/09/28 - 13:18:03

Nabigatu euskaraz