Euskaldunberri naiz
Euskaldunberri naiz artikuluen jarioa
Ustekabe atsegina
Liburuaren eguna ospatu da. Batez ere, Bartzelonan. Han urtero apirilean lagunen artean liburu bat edo/eta lore bat oparitzen dira. Nire iritziz, ideia ona da opari berezi bat delako. Nire kasuan, iaz nire bikoteak euskarazko liburu bat oparitu zidan, gabonetan. Nahiz eta irakurtzea asko gustatzen zaidala dakien, lehenengo liburua da. Oso pozik nengoen. Hark ez du inoiz irakurtzen eta beti gauza bera errepikatzen dit: Ez duela ulertzen zergatik hainbeste gustatzen zaidan. Baina niretzat onena izan zen liburua erosi aurretik egin zuen lan osoa. Lehenengo gauza izan zen Interneten bidez jakitea zein liburu berri dendetan dagoen. Gero familiari galdetu zion. Eta azken pausoa izan zen liburudenda batera joatea eta saltzaile bati galdetu. Azkenean bere aholkua jarraitu zuen. Eta gabonetan nire oparia irekitzean, euskarazko liburu bat aurkitzea ustekabe atsegina izan zen. âBilbao, New York, Bilbaoâ aukeratu zuen. Orduan arte, ez nuen Kirmen Uribe ezagutzen. Egun hauetan liburu hori irakurtzen ari naiz. Eta âZazpi koloreâ (Jon Arretxe). Hau dago Hizkuntza Eskolako etxeko lanen artean. Gainera, aurten idazle bat aurkitu dut. Bai, onartzen dut: âRuizzafonianaâ naiz. Hilabete honetan bi liburu irakurri dut: âLa sombra del vientoâ eta âEl juego del ángelâ. Eta lagun batek Ruiz Zafon-eko beste liburu bat utzi dit, âMarinaâ. Momentuz, oso interesgarria da. Espero nuen bezala. Iaz, adibidez, Eduardo Mendozarekin ezagutu nituen Bartzelonan ere gertatzen ziren istoria batzuk. âLa verdad sobre el Caso Savoltaâ eta âLa ciudad de los prodigiosâ. Ezin dut imajinatu mundua libururik gabe. Ezinezkoa izango litzateke... --Zalantzak (nola esaten da euskaraz):-Lo primero fue saber que libros nuevos hay en las tiendas: Lehenengo gauza izan zen jakitea zein liburu berri dendetan dagoen 2016/03/15 - 23:36:06
Gure jateko ohiturak
Jatordua plazerrik handienetako bat da. Bai, aitortzen dut: jatun handia naiz. Haragia, arraina, lekaleak, barazkiak, fruta, arroza, pasta,... Nire ama harrituta geratu da txikitan janariarekin arazo asko neuzkalako (adibidez, lekak ez zitzaizkidan batere gustatzen eta ia-ia ez nuen haragirik dastatzen). Nire ama jolasekin arazoa konpontzen saiatzen zen, gero haserretzen zen, baina pare bat ordu pasatu eta gero ez zeukan patzientzarik eta batzuetan arratsaldean eskolara jan gabe itzultzen nintzen. Baina gaur egun, gurasoen etxetik kanpo bizi naizenetik, denetatik jaten dut, arazorik gabe. Nik neuk janaria prestatu behar dudalako? Gaur egungo elikadurak gero eta garrantzi handiago dauka. Medikuek esaten digute bizitza on bat edukitzeko elikadura eta kirola beharrezkoak direla. Batetik, dieta mediterraneoa jaten saiatzen gara, batez ere, oliba-olioa, ardoa, frutak (egunean bost ale), barazkiak, lekaleak (astean zehar bi aldiz), fruitu lehorrak, esnekiak, arraina (astean behin), haragia eta arraultzak. Hala ere, umeen artean datu larriak dira. Adibidez, medikueek adierazten dutenaren arabera, umeen hirutik batek ez du fruta jaten. Baina orokorrean asteburuetan, etxetik kanpo bazkaltzen edo afaltzen badugu, beste gutizia batzuk jaten ditugu eta fast food delakoa edonon aurki daiteke (pizza, kebab, hanburgesak,...). Bestetik, ohiturak desberdinak dira eta nahiz eta gure elikadura egokia izan, gutxiago jaten dugu. Adibidez, etxeetan ez dago hiru plater eta amaitzeko postrea. Arruntena da plater bat bakarrik eta postrea. Hau da, gero eta denbora gutxiago daukagunez, jatorduak motzagoak dira. Hala ere, nire ustez estresarekin eta bakarrik jatea ez da ona osasunerako. Lanagatik zaila izan arren, familiarekin bazkaltzea (eta telebistarik gabe) oso inportantea dela esango nuke. Bestela, ia-ia ez daukagu denborarik elkarrekin hitz egiteko. Nahiz eta denbora gutxi eduki, elikagai egokiekin bazkaria prestatzen saiatzen gara, zeren eta osasunak gero eta gehiago kezkatzen gaitu. Eta umeak ideia hori ikasten ari dira. Behintzat, saiatzen ari gara. Zalantzak (nola esaten da euskaraz): --Uno de cada tres niños no come fruta: Umeen hirutik batek ez du fruta jaten 2016/03/15 - 23:36:06
Gero eta gehiago... euskaraz
2016/03/15 - 23:36:06
Euskara entzuteko eta ulertzeko, Amarauna
Gomendio bat. Goizero irratia entzutea asko gustatzen zait. Lasaitzeko. Ondo pasatzeko. Zer gertatzen ari den jakiteko. Eta zorte ona izan dut. Pasaden asteburuan atentzioa eman zidan saio bat aurkitu dut. Euskadi Irratiko saioa âAmaraunaâ. Saio interesgarria izanez gainera, mezu hau pertsona euskaldunberriei bidaltzen diet ulertzeko oso erraza delako. Euskaltegiko irakasleek telebistan edo irratian euskara entzutea egunero gomendatzen dute. Eta saio hau adibide on bat da. Saio honetan (larunbatak eta jai egunak, 10.00etatik 13.00etara; eta igandeak, 10.30etik 13.00etara) denetatik hitz egiten dute eta oso ondo ulertzen da. Adibidez, pasaden igandean teknologia berriei buruz eztabaidatu zuten. Oso interesgarria izan zen aditu batzuek haien iritziak eman zituztelako telefono mugikorrentzako aplikazioei buruz. Eta adibide bat ipini zuten. Irratian abesti bat entzuten baduzu eta ez dakizu zein den edo nork abesten duen, erantzuna lortzeko mugikorrarekin oso erraza da. Telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu eta telefonoak erantzuna emango dizu. Gero, neska batek lurrinei buruz hitz egin zuen, jakiteko zein den aproposena. Asko gustatu zait eta berriro entzungo dut, ziur! Zalantzak (nola esaten da euskaraz): --Sólo tienes que acercar el móvil a la radio: Bakarrik telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu. --Además de que es interesante: Interesgarria izanez gainera, ⦠2016/03/15 - 23:36:06
Emakumeek ikasi nahi dute
2001 urtetik aurrera Afganistango neskak eskolara itzuli dira, batez ere Kabulen. Baina nahiz eta orain dela hamar urte talibanak gobernuan ez egon, haiei ez zaie neurri hau batere gustatzen. Eta ia-ia egunero egunkarietan berri batzuk irakur daitezke emakumeen arazoei buruz. Adibidez, orain dela bi aste irakurri nuen Afganistango eskola batean 150 neska pozoitu zituztela (ur kiratsa edan zuten). 1996 urtetik 2001 urtera arte emakumeak ezin izan ziren eskolara joan. Talibanek gobernua lortu zutenetik erabaki hori hartu zuten. Eta nahiz eta penagarria izan, berri hau ez da bakarra. Batzuetan islamista erradikalek azidoa botatzen diete eskolara doazen neskeei. Bestetik, Afganistango 400 emakume kartzelan daude etxetik ihes egiteagatik. Etxean tratu txarrak jasotzen zituztenez, etxetik kanpo joan ziren eta salaketa bat ipini zuten. Baina poliziak ez ditu senarrak atxilotzen, emakumeak baizik. Etxetik ihes egitea delitua ez den arren, epaileentzat kriminalak dira. Gainera, jendeak pentsatzen du Afganistanen bakarrik bizi den emakumea prostituta bat dela. Eta adibidez, emakumeak ezin du gizon ezezagunekin hitz egin. Okerrena, senarrak emazteari kolpeak eman diezazkioke emakumeak ez badio kasurik egiten, eta egoera honetan ez da ezer gertatzen. Epaileentzat, onartuta dago. Hamarretik zortzik tratu txarrak jasotzen dituzte. Baina ez da ezer gertatzen. 2016/03/15 - 23:36:06
Berriro gurasoekin
2016/03/15 - 23:36:06
Emakumeak, Olinpiar Jokoetan
2016/03/15 - 23:36:06
ERE hitza ez zait batere gustatzen
ERE hitza ez zait batere gustatzen. Orain dela lau urte hitz hori lehenengo aldiz etxean entzun nuen. Nire bikoteari tokatu zitzaion. Lantegiak arazo asko zituen eta gero eta lan gutxiago zeukaten. Horregatik, arduradunek langileak etxera bidali zituzten, urte batean 100 egun baino gehiago. Nola ez, soldata gutxirekin. Denboraldi horrek hilabete batzuk iraun zuen. Hasieran kezkatu ginen, baina egunak pasatu eta gero ohitu egin ginen. Nire bikoteak ez zekien zer egin denborarekin. Hasieran etxean geratzen zen, aspertuta eta kezkatuta. Gero, kirola gehiago egiten hasi zen. ERE amaitutakoan ohizkotasunera azkar itzultzen saiatu ginen. Hipoteka ordaintzen kezkarik gabe, lagunekin afaltzera joaten, ⦠Baina berriro egoera hori etxera itzuli da. Kasu honetan, niri tokatu zait. Lantegian pasaden hilabetean berri eman ziguten. Sei hilabete izango dira. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den datorren urtean. Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez. Denboraren %30a etxean geratuko gara. Eta %70a ordainduko digute, noski. Berriro kezkatuta nago. Hipotekarekin. Ni bezala pertsona asko bizi dira, zalantzan etorkizunari buruz. Etxean gero eta arazo gehiago sortzen dira, gero eta borroka gehiago,... Horregatik, ERE hitza ez zait batere gustatzen. Zalantzak (nola esaten da euskaraz): -Esa época duró seis meses: Denboraldi horrek zortzi hilabete iraun zuen. -No sabemos si con esa medida será suficiente: Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez 2016/03/15 - 23:36:06
Emakumeek salatzeari utzi diote, zergatik?
Estatuan aurten 18 emakume hil dute. Inork ez zuen salatu bere kasua edo egoera larria. Zergatik emakume hauek ez zuten laguntzarik bilatu? Adituen arabera, hil aurretik etxean edo inguruan tratu txarrak gertatzen dira. Emakumeek genero-indarkeria salatu ezin badute, ingurukoek egin behar dute, bai senideek bai auzokideek. Isiltasunak ez die laguntzen. Emakumeen elkarteek adierazten dute justiziarengan mesfidantza arazoa larria dela. Adibidez, epaitegietan erasotzailearen kontra gero eta urruntasun ordena gutxiago bidaltzen dira. Beste arrazoi bat: salatu nahi duten emakume batzuek kontatzen dute alde batetik, etxean senarraren beldurra daukatela, eta bestaldetik, polizia-etxeetan eta epaitegietan ez dituztela beti ondo hartzen. Krisiagatik emakumeak zaintzeko etxe batzuk itxi dira eta ez dago hainbeste ekonomia-baliabide tratu-txarrak jaso dituzten emakumeei laguntzeko. Ezin da ahaztu biktimek ez dituztela gorputzan bakarrik kolpeak jasotzen. Lehengo bizitza itzuli behar dute, tratu-txarrik gabe, pozik bizi zirenean, nahiz eta gaur egun etorkizun beltza ikusten duten. Beraz, ingurukoek laguntza behar diete, eta epaitegiek eta polizia etxeek laguntza behar diete. Denon artean. Zalantzak (nola esaten da euskaraz): --Necesitan volver a su vida anterior: Lehengo bizitza itzuli behar dute 2016/03/15 - 23:36:06
Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione itzuli dira
Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione itzuli dira. Berriro telebistan agertzen dira. Berri on bat da eta telebistan zerbait dexentea ikusteko gomendio on bat da. Hogei urte ondoren, 'Bi eta bat' telesaioa Euskal Telbistako lehenengo katean asteazkenero ematen da. Elena Irureta, José Ramón Soroiz y Ane Gabarain Donostiako etxebizitzara itzultzen diren hiru aktore dira. 90 hamarkadan hiru gazte alai ziren helburu batekin: ikusleak dibertitzea. Telesaio hori ikustean oso ondo pasatu nuela gogoratzen dut. Euskal Telebistak 'Bi eta bat' berreskuratu du, hamahiru kapitulurekin. Ze ondo! Hogei urte pasatu dira eta Donostian hiru protagonista (Joxe Lontxo, Idoia y Jaione) berriro elkarrekin daude. Nahiz eta azken urteetan denetatik gertatu zaien, etxebizitza berean bizi izaten hasten dira. Gaur egun Joxe Lontxo alargun geratu da eta seme bat dauka. Idoia ere itzuli da. Venezuelara joan zen eta han telebistako kulebroietan parte hartu zuen. Berak baino 20 urte gutxiago zeukan gazte batekin ezkondu zen. Baina senarrak Idoiaren diruarekin ihes egin zuen. Facebook sare sozialari esker, berriro Jaione aurkitzen du. Berak ez du orain arte zorte handirik izan. Abeslaria eta monologista izan da. Baina ez du nahiko diru irabazi eta bankuak etxebizitza kendu dio. Hiru protagonista berriro elkarrekin bizi izango dira, batez ere, krisiagatik. Ikusleen erantzuna jakiteko gogoa daukat. Oraingoz, 120.000 ikuslek lehenengo kapitulua ikusi dute. Programak %17,6ko kuota izan zuen. Arrakasta handia. Zalantzak (nola esaten da euskaraz): --Tengo ganas de conocer la respuesta de los espectadores: Ikusleen erantzuna jakiteko gogoa daukat. --120.000 espectadores vieron el primer capítulo: 120.000 ikuslek lehenengo kapitulua ikusi zuten. --Se casó con un chico que tenía 20 años menos que ella: Berak baino 20 urte gutxiago zeukan gazte batekin ezkondu zen. 2016/03/15 - 23:36:06