Basamortukoak
Basamortukoak artikuluen jarioa
Gaua
2017/06/26 - 04:01:02
Anjel Lertxundi, hitzak josten
Gure amak esango zukeen bezala, puntada finez josi duzu zuk beti oihala Anjel, hitza hitzari tentuz, eta artez lotuz. Zentzumenen gozamenerako bideak urratzen imajinatu izan zaitut sarri, han eta hemen hizkuntzaren alde malkarrak arakatzen, zuzentasunaren eta dotoreziaren bila, egoskor. Arteari, baina, begirada zorrotzaren akuiluarekin joan zatzaizkio atzetik, irmo, mingainean herdoilik ez, eta bazterrak majo astintzen. Ai! eta guztiaren gainetik, obraren errematerako, eta jakintsuek ohi duten eran, apaltasunetik eskaini izan diguzu zure hausnarketa bakoitza, sortu fruitu bakoitza, handia, oso handia zarela erakutsiz! Hainbeste urteren ondotik, bazoaz Berriako zutabetik, eta umezurtz koitadu bihurtu gaituzu, halabeharrez. Itxaropena, halere,nekez galtzen dugu, eta … nondik egingo diguzu hurrengo eupada, Anjel? Noiz? Esperoan, irrikaz, gelditzen gatzaizkizu. Mila esker guztiagatik. Bihotzez. 2017/04/19 - 06:53:02
Gosea Afrikan
2017/04/19 - 06:53:02
Urte Berria
2017/01/31 - 06:25:02
Imuhar
2017/01/31 - 06:25:02
Ametsak
2016/11/07 - 22:14:02
Ikasturte hasiera Kidalen
2016/10/24 - 22:56:03
Plazer tantak
Gozamena besterik ez naiz zirraraz bildutako gorputza plazer tantazko putzua epela umela tximeletak dantzan dituen sabela Ekhine Eizagirre 2016/10/13 - 16:05:02
Ezpata-kolpea bezain xumea
“ Zuhaitzen munduak nahastu egiten nau, gorentasuna. Izu-ikarez eta igarkizunez gainezka dago, mamuz eta deabruz beteta. Begirada estutu egiten da. Ilun dago. Eguzki izpiak zuhaitzen itzalen artean galtzen dira. Dena da irreal ilunantzean. Ez, ez ditut zuhaitzak atsegin. Zuhaitzen gerizek estutu egiten naute, eta adar-karraskek goibeldu. Nik gauza arinak maite ditut: haizea, hondarra eta haitza. Basamortua, ezpata-kolpea bezain xumea da, eta basoa berriz, gordiar korapiloa bezain zaila. Ni, basoan, galdurik sentitzen naiz gorentasuna ” . Dadianik pentsakor begiratu ninduen. “ Zuk basamortuko gizonaren arima daukazu ” , esan zuen, “ agian gizonak sailkatzeko era bat baino ez dago: basamortukoak, eta basokoak. Ekialdeko mozkorraldi lehorra, haize eta hondar beroek gizonak horditzen dituen basamortutik dator, mundua xaloa eta arazorik gabea den parajetik. Basoa galderez beteta dago. Soilik basamortuak ez du ezer galdetzen, ez du ezer ematen, ez du ezer promesten. Baina arimaren sua basotik dator. Basamortuko gizonak ikus dezake hori, sentimendu bakar bat dauka, eta erabat harrapaturik duen egia bat baino ez du ezagutzen. Basoko gizonak aurpegi asko ditu. Fanatikoak basamortutik datoz, sortzaileak basotik. Agian hauxe da Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko desberdintasunik behinena ” . Kurban Said. Ali y Nino, 2001 (moldatua) 2016/07/18 - 13:40:02
Laranja-lore usaina
2016/06/02 - 21:15:03