(titulua)

This site requires JavaScript and Cookies to be enabled. Please change your browser settings or upgrade your browser.

Egubakoitzean hasi eta domekara arte, jai giroa izango da nagusi Osintxun

 2017/09/02 - 03:49:04

Inoizko danborradarik zaratatsuena espero da San Martin jaietarako

San Martin jaietako helduen danborrada irailaren 15ean irtengo da udal biltegitik (22:30) eta izen-ematea gaur, irailak 1, amaitzen bada ere, orain arteko parte hartzerik altuena izatea espero da; oraingoz 18 taldek eta 550 danbor-jole inguruk eman dute izena. Udalak irailaren 6an emango du egitarauaren berri eta Xaxau konpartsak argitaratu zuen sare sozialetan aurtengo "egitarau herrikoia".  2017/09/02 - 03:49:04

Gaztañagaren erakusketa irailaren 3ra arte ikusgai dago

 2017/09/02 - 03:49:04

'V. Martxa Palmerakuak' irailaren 10ean izango da

Bergarako Palmerakuak mbt taldeko kideek bosgarren aldiz antolatuko dute aurten mendi bizikleta martxa . Datorren domekan, irailaren 10ean egingo da, eta bi ibilbide izango ditu; bata luzea, 40 kilometroa, eta bestea motza, 26 kilometrokoa. Nobedade moduan ibilbidearen aldaketa nabarmendu behar da, aurtengoan Trekutz inguruko parajeak ezagutu ahalko dituzte parte-hartzaileek.  2017/09/02 - 03:49:04

Oporretan animaliek badute non geratu

 2017/09/02 - 03:49:04

Osintxuko kofraixetara joateko taxi zerbitzua izango da egubakoitzean

Bihar hasiko dira Osintxuko jaiak, eta gauez Bergaratik joan-etorria egiteko taxi zerbitzu berezia jarri du Udalak. 22:30etik 08:00ak bitartean izango da martxan zerbitzu hori, eta bidaia bakoitzak 10 euroko kostua izango du herritarrentzat.  2017/09/02 - 03:49:04

Debagoienean leku askotako turistak daude oraindik

Debagoienan turista asko izan ohi ditugu abuztuko oporraldian, eta aurten ere hainbat izan dira geurean. Lamaino Etxeberri Bergarako landetxean esaterako, leku askotariko jendea izan dute, eta oraindik ere badaude hainbat turista bertako parajeak, eta Euskal Herria bisitatzera etorri direnak.  2017/09/02 - 03:49:04

Komenio kalea datorren astetik zabalik

Egunotan asfaltatzeko gelditzen diren lantxoak egitea da asmoa, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Astelehenean bidea margotuko lukete, eta martitzenean zabalduko lukete bidearen alde bakarra, autoendako bakarrik hasiera batean. Kamioiek beste hamar bat egun gehiago itxaron beharko dituzte bertatik pasatzeko. Oinezkoendako, berriz, bi aldeak daude zabalik.  2017/09/02 - 03:49:04

1948ko kintoek Pasaiara irteera egingo dute irailaren 30ean

Albaola itsas faktoria bisitatuko dute, goizeko bederatzietan autobus geltokitik irtenda. Irailaren 23ra arte eman daiteke izena Laboral Kutxako 3035 0009 17 009.1.03749.9 kontu zenbakian 60 euro sartuta.  2017/09/02 - 03:49:04

GBCk Bergaran jokatuko du irailaren 8an

Gipuzkoa Basquet Saskibaloi Taldea denboraldi-aurrean murgilduta dabil, eta Porfi Fisacen mutilek guztira zortzi lagunarteko jokatuko dituzte liga prestaketa egoki bat egiteko. Horietako bat Bergaran jokatuko dute, datorren irailaren 8an.  2017/09/02 - 03:49:04

Nabigatu euskaraz