Begiurdin
Egun guzietako kronika arruntak...
Piriniar ahuntzak eta eguraldi txarra
2018/03/04 - 22:03:03
Hola galdeginik ezin errefusa!
2018/03/04 - 22:03:03
Otsaila hila dela?
Nago natura etxean aurten beste urteetan baino ez ote den ederrago. Iaz, sasi bilakatua zena argitu ondoan, san josep loreak agertu dira ustez baratzezainak lerrokatuak. Kamelia sinpleak eta dobleak, pipa-loreak eta beste... Ez dit natura bezainbat beste deusik bihotza gisa hortan altxatzen... bai bada besterik... baina ez dauzuet salatuko! 2018/03/04 - 22:03:03
Zerbitzariren "Azkaine gure sorterria"
"Azkaine gure sorterria". Jean Elissalde "Zerbitzari". Elkar, 1985. Jean Elissalde "Zerbitzari" (1883-1961) apez euskalzale famatua, Gerezietan hil zen. Azkaindarra zen sortzez. "Azkaine gure sorterria" (Elkar, 1985) liburua argitaratu zuen Euskaltzaleen Biltzarrak Elkar argitalpenarekin Zerbitzarik bere sorterriaz idatzi lerroak bilduz. Azkaine ene bizitoki bilakatua da 1981 urteaz geroztik. Ez banaiz sortzez azkaindarra Zerbitzari bezala, jakin zazue azkaindartua naizela ezin hobeki ta ederki! 2018/03/04 - 22:03:03
Erleak Legazpitik Azkainera
Bi kofoinetarik batek ez du negua iragan: erle kopurua ez aski azkarra, erlauntza handiegi koloniarentzat, hotzak joak? Betiere, bat baizik geratzen baitzizaukun, Gipuzkoako erlezain elkarteari galdegina giniozkan bi nukleo (frantsesez "ruchette") beteak (urteko erregina bere koloniarekin). Ondorioz Legazpiko Martin Mujika Zufiriaren kontaktua eman digute eta haren gana joan gira gaur. Bertako erlearen hobekuntza genetiko taldeko kidea da. Bere ofiziotik aparte, familian eta bere baitarik ikasi erlegintza afizioan pasatzen du denbora gehiena. Harekin ukan dugun harreman eta solas trukaketa aberasgarria izan da biziki! Zernahi argitasun ukanik itzuli gira, gure kofoin kopurua emendatzeko esperantzarekin. Erosi nukleoak jarri ditugu hautatu lekuan, batek (24/7) bi lauki ume-sabaia (couvain) dituena eta besteak (25/7) bi lauki eterdi, biek erregin urdina kategoriakoa: Elikagai pixka bat estresari ihardokitzeko eta airatu dira eguraldi paregabea baliatuz! Arratsalde apalean gure erlauntzetara pasarazi ditugu: Uda atarian garaia ona daukate hazteko eta erreserbak egiteko neguari buruz. Asiako liztorren kontrako zepoak zintzilik daude... eta tennis raketa prest! Eskerrak berriz ere Martin Mujika bere harrera bikainarentzat eta aholkuen gatik. 2018/03/04 - 22:03:03
Hastapenak erlezaintzan
2018/03/04 - 22:03:03
Puy de Dôme sumendia
2018/03/04 - 22:03:03
Orcival: Andremari Basilika (1)
2018/03/04 - 22:03:03
Orcival: Andremari basilika (2)
Mitrailei behako berezi bat ematea proposatzen dauzuet beste deusik gehitu gabe! Egun batez baldin baduzue Orcivalera joateko parada, sartu eta utz basilikaren izpiritu eta atmosfera zuen baitan eragiten isiltasunean. Bada zerbait eta Norbait hor! 2018/03/04 - 22:03:03
Ziburuko Liburu azalgintza elkartea: "El arraunlari o las regatas"
Gure eskulan eder tailereko kide batek eskaini nau espainol poema liburu bat Adolfo de Larrañagarena, Ramiro Arrue artista famatuaren ilustrazionez osatua. 1960 urtekoa. Horiek hola, bere (nere) adinaren errespetuz, artoski apaindu dut osoki urratu gabe. Huna emaitza: "El arraunlari o las regatas, poema épico en siete cantos con ilustraciones en colores de Ramiro Arrue". Adolfo de Larrañaga. 1960. 2018/03/04 - 22:03:03