Dantzing

Minbizia, gezurrak eta hoaxak

Senide batek minbiziaren aurkako tratamenduetan izugarrizko aldaketak gertatzen ari direla dioen email bat birbidali dit. Hopkins ospitale entzutetsua kimioen ordez elikadura egokiarekin (zukrea, esnea eta haragia kendu adibidez) hasi dela aurre egiten minbiziari. Sarean bilaketa azkar bat eta gezurra agerian. Beste hoax bat.  2013/03/25 - 20:38:07

Emakumeak eta dantza Iruritan

Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan.  2013/03/25 - 20:38:07

Krisia? Ze krisi?

Sektore baten argazkia da Monikak eskaintzen duena. Runde du abizena Monikak, Monika Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran balleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztaketa eta kultur ekoizpena ikasi eta 10 & 10 dantza konpainia sortu zituen Monika Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.  2013/03/05 - 21:43:02

Argia Saria dantzan.com-entzat, esker hitzak

Ekitaldian, saria jaso ahala egindako hitzak dakartzat hona. Testua idatzita izan arren saiatu nintzen gero paperik gabe esaten, eta horrek nahi baino apur bat gehiago luzatzea ekarri bazuen ere, oro har, idatzitako guztiak esan nituelakoan nago.  2013/01/28 - 17:01:28

Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

Aurten ere hasita nago inauterien inguruko hitzaldiak han eta hemen ematen. Zuzen izateko, neguko festen inguruan aritzen naiz, eta hitzaldi egutegia ere neguko festen tamainakoa izaten da, hau da, azarotik otsailera.  2013/01/18 - 16:06:01

Dantzan bizi, bizi dantzan - Argia Urtekaria 2012

Badira egunak argitzen duenetik damutzen zaizkizunak. Gosaria kontrako eztarritik sartzen zaizu eta amorrazioak ez du deskantsurik hartzen: lantokian muturtu, bikotearekin ordaindu, kaka zapaldu eta segi aurrera... Horrelakoetan, besteak ez dakit nola konpontzen zareten, baina nik dantzan bilatzen dut arnasa. Dantzan egin eta kitto.  2012/12/31 - 19:39:05

Diputazioa, gizarte politika eta kultura

Atzo Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau norbanako.  2012/11/20 - 15:14:06

Handiak txikiago eta txikiak akabo

Kultura sare oso bat desuseztatzen ari da, eta ez da Madrilen eraginez, oinezko kulturgileak nekez eskuratzen baitzituen diru-laguntzak Inaem-en. Jaurlaritzaren eta Diputazioen deialdiak murriztu dira, eta batez ere, udalen kontratazioa izugarri urritua da, eta horrek, azken horrek biziarazten zuen euskal kulturgintza.  2012/11/15 - 20:33:02

Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)

Bazetorren, urtero urrats bat aurrera emanez zetorren, eta aurten erabateko desenbarkoa gertatu da, aurten Halloween Resurrection ikusi ahal izan dugu gure herriko kaleetan.  2012/11/02 - 13:30:10

Honela dantzatu zen Zaratrusta

Cordobatik, @bailarina97-k txiokatu du: "Niretzat droga da. Pozoina gorputzean sartuta dut, eta orain egunero behar dut nire dosia". Ez dut txorrotxiokatu (!), ez nago ados. Dantza ez da gorputzean sartzen den zerbait, gorputzetik ateratzen dena baizik. Eta zer ateratzen da? Alaitasuna, tristura, zirikatzeko gogoa,... edozer, barruan daukazuna. Dantza.  2012/10/12 - 12:43:16

Nabigatu euskaraz