Nire uste harroan
Modaz pasatako hitzak: fina, alferra...
Modako hitzek zerbait esan ohi digute gure garaiaz eta gizarteaz. Zerbait, edo asko. Eta modaz pasatakoek ere bai. Aurreko batean ohartu nintzen, txikia nintzela, nire inguruan, irainik larriena, euskaraz, "alferra" zela, gaur ia entzuten ez den hitza, edo askoz gutxiago behintzat. Kontrara, norbait goraipatzeko hitzik gorena ia "fina" izango zen, seguru asko. Lana, langilea, lantokia bizitzaren muinean zeuden garai horri dagokio, bete-betean, "Gaueko zaintzailea" eleberria ere. 2025/02/12 - 00:00:00
Joxean Agirreren aupamena
Literatura-genero guztien artean bada bat, oso jende gutxik praktikatzen duena baina egiazki asko irakurtzen dena: aupamena. Zer den aupamena? Liburuen atzeko azalean joan ohi den iruzkina, delako liburu horren ezaugarriak azaldu eta dohainak goratzen dituena, irakurleari barrukoa zabaltzeko gogoa pizteko behar beste laudorio erabiliz baina gezurrik esan gabe. Lanbidez horrelakoak idaztea egokitzen zait maiz, eta honezkero ohituta egon beharko nukeen arren izugarrizko nagia ematen dit eta azken orduan idazten ditut beti. Gaur, Joxean Agirrek apirilean aterako duen nobelari egokitu zaio. Izenburua, "Gizajoen katalogoa". 2025/02/12 - 00:00:00
Komikian ere autofikzioa modan?
Azkenaldian komiki dexente irakurtzen nabil, lehen ez bezala. Ezer baino lehen aitor dezadan ezjakin hutsa naizela komiki kontuetan. Marrazkiak eta istorioak betidanik gustatu zaizkidan arren, ez diot kasu handirik egin biak batzen dituen arteari. Azken asteetan bai, ordea. Ez daukat metodorik zer irakurri hautatzeko. Liburutegian aukera zabala dago, eta nire begiaren gustuz zein han-hemen entzudako aholkuz hautatzen ditut, nahiko aliritzira. Hortaz, esan behar dudana oker balego, barka nazate adituek. Kontua da, aspaldi honetan irakurri ditudan komiki liburuetan (nobela grafikoetan, nahiago baduzue) kointzidentzia nabarmen bat ikusi dudala: "Fun home" Alison Bechdel-enak, "El arte de volar" Altarriba eta Kim-enak eta "La casa" Paco Rocarenak, hirurek dute erdigunetzat, beste gauza askoren artean, artistaren aita. Azkenaldiko moda bat da? Nire aukeraketaren txiripa? Literaturan bezala gorantz doan joera? Ez daukat erantzunik. Baina bai esan dezaket aipatu ditudan hiru lan horiek merezi dutela, merezi dutenez. 2025/02/12 - 00:00:00
Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I
Gai ugari ageri da "Hau ez da poesia" liburuan: poesia bera, maitasuna, oroitzapenak, egunerokotasuna... Bat aukeratu behar eta poema politiko bat hautatu dut, liburuaren tonu jostalariaren berri ondo ematen duelakoan. Poema hobeto ulertzeko, zuek imajinatu balkoi hori Iruñeko parte zaharreko plaza ezagun batean. Abertzaletasunaren abantaila gehiago ezagutu nahi duenak, liburua har dezala, Abertzaletasunaren abantailak II poema irakurtzeko. 2025/02/12 - 00:00:00
Cortazarren itzal luzea
102 urte Julio Cortázar jaio zela, 32 hil zela, eta 53 haren liburu ospetsuena ("Rayuela" eleberria, nahiz seguru asko ipuinak hobeak diren) kaleratu zela. Ez dago data biribilik artikulu baten aitzakia izateko, baina argentinarraren itzal luzea gogorarazi dit oraintxe argitaratu berri den euskal nobela batek: "Hauts haietatik", Unai Villenarena. 2025/02/12 - 00:00:00
Txillardegiren borroka abertzalea
Pako Sudupek liburu berria atera du: "Txillardegiren borroka abertzalea", Jose Luis Alvarez Enparantzaren biografia politiko bat. Gaur ez dut liburua komentatuko, azala baizik. 2025/02/12 - 00:00:00
Idazlea, idazleei buruz
Jon Ariza De Miguel idazle bilbotar bat da, udaberri honetan bere lehenengo liburua kaleratuko duena: "Ohe hotzak" eleberria. Dohain pila eta sentiberatasun berezia ditu idazleak; adibidez, honetaz eta hartaz gogoeta erne eta zirikatzaileak egiteko gaitasuna. Hona nobelako pasarte bat, irakurritako liburu bati buruz diharduena: 2025/02/12 - 00:00:00
Unai Maleski: "Klase-borroka Historiaren motorra baldin bada, maitasuna da erregaia"
Unai Maleski (Iruñea, 1972) Komunikazio-agentzia batean ari da kreatibo moduan, eta ezagun du luma jostalarian eta ideia zirikatzaileetan. Publizitatetik poesiara egin du jauzi, "Hau ez da poesia" izenburu paradoxikoa duen liburuarekin, non maitasunezko poemak nahiz sozialak topatuko dituzun, betiere ironia-ukitu batekin. Elkarrizketa egin diogu, poesia ez den bere poesiaz gehiago jakiteko. 2025/02/12 - 00:00:00
Erdal idazleak mutu?
Txillardegiri buruz Pako Sudupek idatzitako lan batean irakurri dut nola, 1982 urrunean, Jose Luis Alvarezek kargu hartu zien ezker abertzaleko kideei, euskararekin behar bezain kontsekuente ez zirela-eta. Bere gogaideek ez dakit kasurik egin zioten, baina Alfonso Sastrek erantzun zuen, esanez berak ez zuela traba izan nahi Euskal Herriaren euskalduntzean eta, ezinbestez gaztelaniaz idatzi beste erremediorik ez zuenez, utzi egingo zuela Egin -en zeukan zutabea, bere lekua euskaldun batek bete zezan. Aspaldiko pasadizo horrekin gogoratu naiz egunotan, itxuraz zerikusirik ez daukan kontu bat dela-eta: A deituko dugun erdal idazle batek bere original bat bidali dit. Euskal Herrikoa da A, esperientzia eta prestigioa dituen egilea, bere kurrikulumean hainbat liburu eta sari pilatu dituena, eta euskarazko kulturarekin ez harremanik ez feeling-ik ez daukana. Ni ogibidez editorea naiz, baina euskal obrena; beraz, A-rekin tratu zuzenik ez dudana, harekin topo egin dudan aldi bakanetan adeitsuki agurtu eta bere obrari buruzko iritzi ona agertu diodan arren. A-k, baina, bere originala bidaltzen dit emailez, konplimenduzko hitz batzuekin batera, eskatuz ea argitaratzeari begira laguntzarik eskain diezaiokedan. Zer esan nahi du horrek? Askok dakigun gauza bat, sarritan esaten ez dugun arren: Hego Euskal Herriko erdal idazleek zaila dutela beren liburuak normaltasunez argitaratzea. 500 milioi pertsonako merkatu potentziala dute, munduko industria editorial sendoenetakoa, baina horren guneak Madrilen eta Bartzelonan daude, eta horrez gain Mexikon, Bogotan, Buenos Airesen⦠Zer egin dezake, ordea, Iruñea, Bilbo, Gasteizko idazle batek? Bakar batzuek lortzen dute nola-halako onespena: Ramiro Pinilla laudorioz inguraturik hil zen, zahartzaroa iritsi arte inork jaramonik egin ez zion arren; Miguel Sánchez Ostizek kapitaleko kultur giroan lekutxoa eduki zuen urte batzuetan, nahiz eta ur irakinetik bezala aldegin handik, erreta; Pedro Ugartek edo Iñaki Uriartek presentzia duin bat dute liburu-dendetan, profesionaltasunetik urruti halere. Badira karrera egiten saiatzen diren gazteak, eta ez da harritzekoa Madrilera jotzea: Aixa de la Cruz, Nere Basabe⦠Dozenaka adibide gehiago bota nitzake, baina bere horretan utziko dut. Eta guri (euskal sortzaileoi) zer? Ba, uste dut axola zaigula. Testu onak asmatzea eta horiek ahalik egokien merkaturatzea da gure zeregina, noski, baina Euskal Herrian beste hizkuntza batzuk dauden bitartean (gurea baino hamaika aldiz indartsuagoak, bai frantsesa bai espainola), normala eta desiragarria al da hizkuntza horietan sorturiko arteak ia plazarik ez izatea bertan? Nik ezetz uste dut, eta horregatik iruditzen zait, erdal bokazioko eragileek bertako azpiegiturarik sortzeko modurik edo gogorik ez badute, ona dela Euskal Herrian sinesten dugunok aukera hori eskaintzea. Txalaparta bezalako argitaletxeak egotea, adibidez, edo Durangoko Azokan erdarei ere lekua egitea. Euskararen hegemoniatik, behingoz. (Noticias taldeko Ortzadar gehigarrian, 2015-07-11) 2025/02/12 - 00:00:00
Belamuno: "Biziari beldurra dionak ordena maite izaten du"
Liburu atipikoa idatzi du Julen Belamunok: Gaueko zaintzailea. Irakurlearentzako amuak eta goxagarriak jartzen ohiturik gauden sasoi honetan, ekintza oso gutxiko, argumentu mehe-mehea duen nobela eraiki du, pertsonaia batean zentratua: izenik ere ez duen gaueko zaintzailea, lagunik, ideiarik, ia bizitza propiorik ere ez duen gizon ezdeusa, fabrikaren zaintzarako bizi dena. "Ordenaren morroia" egilearen hitzetan. Eta hala eta guztiz ere, bere estilo zoragarriari esker, eleberri hipnotiko bat sortu duela esango nuke. Hona Belamunori egin diogun elkarrizketatxoa. 2025/02/12 - 00:00:00