(titulua)

&js;&uuid;&other;

OpenOffice.org 2.2.0 euskaraz

OpenOffice.org bulegotikako suitearen 2.2. bertsioa euskaratu da. Honako sistema eragileentzako eratua dago: Debian GNU/Linux (eta banaketa honetan oinarritzen diren sistemak: EusLinux, Ubuntu, EHUX, e.a.), RedHat Linux (eta antzekoak: Suse, Fedora, Mandrake, e.a.); MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak); Windows.  2007/05/05 - 07:10:16

Thunderbird 2.0.0 bertsioa kaleratua

Atzo kaleratu zen Mozilla Thunderbird 2.0.0 bertsioa. Librezalekoei esker euskarazko bertsioa ere erabilgarri aurki dezakegu. Deskargatzeko honako estekak erabil ditzakezue: - Librezaleen gunetik... - Mozillaren gunetik...  2007/04/20 - 15:54:43

OCU Microsoft-en publizitatea egiten!

OCU elkarteak (Organización de Consumidores y Usuarios) argitarazten duen 'Compra Maestra' izeneko aldizkarian, 2007.eko apirileko alean hain zuzen, Microsoft Officeren publizitate zuzena egin du. OCU elkarteak bere jatorrian kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteko elkarte neutral bat zen. Lehen aldia ari naiz idazten, zeren eta hilabete honetako alean kaleratu duena ezin da albistetzat jo, publizitatetzat baizik, eta ondorioz elkarte honek bere neutralitatea birrindu du.  2007/04/13 - 20:10:15

Debian GNU/Linux 4.0 kalean

Duela 2 egun, Debian komunitateak Debian GNU/Linux 4.0 banaketa kaleratu du, Etch izenpean. Honi buruzko xehetasunak http://www.debian.org/News/2007/20070408 orrialdean aurki daiteke. Bertan aipatzen denez, GNOME 2.14 bertsioa erabiltzen dute. Badirudi GNOME 2.16 bertsioak zenbait arazo eman dituela, eta ondorioz oraindik banaketa egonkorrean ez sartzea erabaki dute. KDE mahaigainaren 3.5.5 bertsioa erabiltzen du. Garrantzitsua da Linux Standard Base 3.1en espezifikazioak betetzen dituela azpimarratzea, segurtasunerako hainbat tresna kriptografiko ere eskainiz.  2007/04/10 - 22:40:07

Itzulpen Memorien hiztegian web-ean

Zerbitzari berri batek softwarea itzultzen laguntzeko hiztegia eskaintze du. Hiztegi honen oinarria bai KDE bai GNOME hainbat hizkuntzetara itzultzearen ondoriotik dator. Proiektuaren helbidea: http://open-tran.eu/ Hainbat hizkuntzen hiztegia ezkaintzen du, eta horien artea Euskara zko emaitzak ere zerrendatzen ditu. Euskarazko terminologia honako helbidean erabil dezakezue: http://eu.open-tran.eu/  2007/04/03 - 05:18:14

KDEuskaraz 2 proiektua burututa

GNU/Linux sistema eragilean asko erabiltzen den beste mahaigaina KDE da. KDE mahaigaineko euskaraketa lanak bolondres talde batek lantzen ditu. EuslakGNU elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako proiektuaren helburua KDEko aplikazio batzuen euskaraketa amaitzea edota zuzentzea izan da.  2007/02/05 - 22:35:05

Itzalaldia arratsaldeko 7:55etan

Europa Batasuneko hainbat estatutan gaur arratsaldean itzalaldi bat egiteko deialdia zabaldu da, batiz bat SMS mezuen bidez. Itzalaldia 19:55 -- > 20:00 bitartean egitea proposatzen da  2007/02/01 - 22:31:07

EuskalPod 6. saioa

Berriz ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker EuskalPod saioarekin gatozkizue. Oraingoan honako edukiekin: - Zahar Berriak - ESLE: Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea - smsoinu.com: poltsikoko telefonoa euskeratu - EAE-ko 143.000 internautak erabiltzen du euskara Interneten mugitzeko - Bilbao.bi: Bilbo inguruko berriak, argazkiak, blogak... - Gaurko bitakora: Berria.info egunkariaren blogak - Sagardotegiko mahaia: Librezaleko bi kiderekin egon gara: Ibon, Firefox euskaratzearen arduraduna, eta Osoitzekin - Tailerra: Stream tuner  2007/01/11 - 22:08:03

OpenOffice.org 2.0.3 euskarazko beta bertsioa

OpenOffice.org 1.x bertsioak erabat euskaratuta egon ziren arren, uneko 2.0.x bertsioak euskaratu gabe daude... eta azken aldian erabiltzaile askok galdetu didate ea noizko egongo den prest euskarazko bertsioa, ingelesezkoa duela dexente hilabete argitaratu baita. Zergatik euskarazko bertsioan honenbesteko atzerapena? (hemen misterioko aurpegia jarri) ...  2007/01/11 - 22:08:03

Euskalpod 5. saioa

EuskalPod podcasting proiektuarekin jarraitzen dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, software librea eta teknologia berrieri buruzko lehenengo euskal podcastinga. Bostgarren saio honetan: - Sagardotegiko mahaia Gotzon Egiari elkarrizketa: "Software Librea eta Euskera" - Zahar Berriak - musique-libre.org - Mozilla proiektua - UEUko informatika ikastaroak - INGUMA datubasearen berrikuntzak - Gaurko bitakora: Matraka.info Abestiak: Muzik, Atomic, Tangential Code, Dillo, Psyco Fusion, El círculo de Willis, Dennis Willer Aurkezleak: Iñaki Larrañaga (Dooteo) Marcos Goienetxe Juanan Pereira  2007/01/11 - 22:08:03

Nabigatu euskaraz