goiena.eus, aktualitatea: Bergara

Debagoieneko albisteak

The Northagirres taldeak emanaldia eskainiko du bihar Bergaran

Laino Skateparkean izango da kontzertua, 22:00etan, eta Petti ere izango du bidelagun Urretxuko taldeak.  2016/11/07 - 16:59:07

Zazpi bikote lehiatuko dira Bergarako Dantza Solte Txapelketan

San Martin jaietako egitarauaren barruan, Bergarako Musika eta Dantza Eskolak, Udalaren laguntzarekin batera, Moises Azpiazu 31. Dantza Solte Txapelketa antolatu du. Udal Pilotalekuan izango da, arratsaldeko zazpietan hasita.  2016/09/22 - 11:03:09

Gorritiren ' Aralar itxasmira ' erakusketa Bergararantz

Juan Gorriti artista nafarraren Aralar itsasmira erakusketaren amaiera ekitaldia egin dute gaur Donostiako Miramar jauregian. Ane Barruso Aranzadi Ikastolako zuzendariari pasa dio lekukoa artista nafarrak, Bergarara ekarriko dute-eta erakusketa.  2016/09/10 - 03:05:06

Deba ibaia entzuteko erakusketa

Gure eskualdeari izena ematen dion ibaiaren soinu-mapa. Horixe da, modu labur baten azalduta, Ibar Oihar erakusketak jasotzen duena. Erakusketaren gainean gehiago jakiteko bisita gidatu txiki bat egin dugu Bergarako Laboratorium museoko teknikariarekin batera.  2016/08/08 - 11:34:02

Andoni Moñux Euskadiko Gazte Orkestrarekin

Tuba jole bergarar gaztea EGOn aritu da azken bi asteetan, Juan Jose Ocon zuzendariarekin Mahlerren 1. Sinfonia, Titan prestatzen.  2016/07/21 - 17:10:05

Legearen zirrikituen bidez " Estatuaren kontraesanak " azaleratzeko proposamena, presoak etxeratzeko

Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera izenburupean hitzaldia egin dute Bergaran, Sortuk eta Iratzar fundazioak antolatuta. Antton Lopez Kubati eta Joxe Mari Olarra preso ohiak izan dira hizlari: presoak etxeratzeko helburuarekin, legalitatea Estatuarekiko konfrontaziorako tresna bezala erabiltzea proposatu dute.  2016/07/13 - 15:00:05

Herritarrak zutik, Bergarako Urretxindorrak taldearen omenaldian

Udal pilotalekua bete-bete egin zen Bergarako Urretxindorrak taldeari egindako omenaldian. Herriko kantu eta dantza talde ugarik hartu zuten parte eta guztiek abestu edo dantzatu zituzten Urrentxindorren abestiak. Taldekideek "zeharo hunkituta" amaitu zuten.  2016/07/10 - 18:00:05

Saguzar gaua eta bisita gidatua Laboratoriumen

 2016/07/08 - 13:21:04

' Lau parke, lau kolore ' egitasmoa, Ramon Arantzabal artistaren eskutik

Usondo, Arrizuriaga, Santa Ana eta Errekalde parkeetan artistak margotutako tutu koloretsuak daude ikusgai. Artea eta ingurumena uztartzea da egitasmoaren helburua.  2016/06/29 - 15:42:05

Denboraldia amaitzeko Errioxara

Bergara Kirol Elkarteko futbol saileko Erregional Preferente eta Lehen Erregional taldeek denboraldi amaierako irteera egin zuten zapatuan, ekainaren 25ean. Senior mailako bi taldeetako jokalariek zuzendaritzako kide batzuekin batera, "jai egun borobila" igaro zuten Errioxa aldean.  2016/06/27 - 12:48:02

Nabigatu euskaraz