Hiru.com Zinea
Albisteak, erreportaiak
'Crepúsculo'ren hirugarren atala, 'Eclipse', zinema-aretoetan
2010/07/02 - 01:01:15
Badator Portugaleteko Zinema Express Jaialdia
Datorren uztailaren 3an Portugaleteko Udaleko Kultura Sailak eta Dalealplay atariak elkarlanean antolatu dute Portugaleteko II. Zinema Express Jaialdia. Parte-hartzaileek 10 orduko epea izango dute film laburra amaitzeko eta izen-emate epea uztailaren 1ean amaituko da. 2010/06/30 - 18:08:12
Pilar Bardem eta Rosa Maria Sarda aktoreak, Hollywoodekin lehian
Pilar Bardem, Rosa Maria Sarda eta Mariana Cordero aktoreak protagonista dituen filma da La vida empieza hoy . Hirugarren adineko jende multzo bat sexuari buruzko klase batzuetara doa. Bertan batzuk besteetatik ikasiko dute eta haien esperientziei buruz hitz egin. Adin horretako desioak eta kezkak umorearekin eta hunkigarritasunarekin nahastuko dira. Laura 2010/06/25 - 18:33:15
Euskal zinemak tokia izango du Sunny Side of the doc azokan
11 euskal enpresa Sunny Side of the doc azokaren 21. edizioan izango dira. Euskadiko ekoiztetxe eta banatzaile independenteei laguntza ematea helburua dn Niniak programak eta Basque Audiovisual markapean eta enpresak laguntzeko on-line katalogo komertzial batez lagunduko du Eusko Jaurlaritzak ( basqueaudiovisual.com ). 2010/06/23 - 18:18:14
EITB Kultura sariek badute publikoaren faboritoa
2010/06/21 - 18:05:09
Sandra Bullock, zinema-aretoetako protagonista nagusia
Asteburuan estreinaldi asko ikusteko aukera izango da. Un sueño imposible (The Blind Side) filma estreinatuko dute aste honetan. Sandra Bullockek Emakumezko Aktore Onenari saria eskuratu zuen pelikula horrengatik . Gainera, Danny Devitok bere amodio platonikoa berreskuratuko du En la boda de mi hermana rekin eta Daniel Burmanek Dos hermanos estreinatuko du. 2010/06/19 - 02:31:06
15x15 Film Labur Lehiaketa, asteburuan Donostian
Bihar, egun osoan zehar 22 taldek beren film laburrak grabatuko dituzte Gipuzkoako hiriburuko kaleetan. Izan ere Donostia 15x15 Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa n parte hartzeko aukeratua izan da, mundu osoko hogeita hamar bat hirirekin batera. 2010/06/19 - 02:31:06
David Maeztu, BCN Sports film jaialdian txapeldun
Bideografik enpresak ekoitzi eta David Maeztu zinegileak zuzendu duen Psicobloc: ur sakonetako bakardadea dokumentalak abenturako eta mendiko kirolen film onenaren saria jaso du BCN Sports film nazioarteko jaialdian. Orotara, 100 lan aurkeztu dira jaialdira eta Psicobloc izan da sarituetako bat. 2010/06/18 - 01:29:15
Parte hartu Asier Altunaren 'Artalde' film laburrean
Bilboko kaleetan eta asteburu honetan, ekainaren 19an eta 20an, hain zuzen ere, Asier Altuna zuzendariak Artalde izeneko film labur berria grabatuko du. Bergaran jaiotako zuzendariak ibilbide oparoa du zinemagintzan. Hala, Topeka film laburra egin du bakarka eta Txotx film laburra eta Aupa Etxebeste filma zuzendu ditu Telmo Esnal zuzendariarekin elkarlanean, besteak beste. 2010/06/17 - 11:58:17
'Bi anai', Atxagaren eleberria zinemara eramango dute
Ekainaren 21ean hasiko da Imanol Rayo zuzendari nafarra bere lehen film luzea grabatzen. Bi anai euskaraz eta 35 mm.tan grabatuko dute eta Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritzen da. Orio Produkzioak ek ekoizten du eta uztailaren 30a bitartean filmatuko dute Artikutza , Ituren eta Lesaka bitartean. 2010/06/16 - 10:55:14