(titulua)

keinu

Antzokiko publikora desbideratu zait mira. Barreak, oihuak, txistuak, komentarioak ahapeka. Hainbesteren artean, pertsona bat ikusi dut. Haren posturak deitu dit atentzioa, gorputza erdi-etzanda, besoak titien azpitik gurutzatuta. Ez naiz aurpegia ikustera iritsi, baina, memoriak zu zarela esan dit, hori sinestarazi dit behinik behin. Eta ze zitala den [memoria], klaro: koadro bat pintatu dit eta, bertan zeunden zu, edo zure keinuak, edo zu eta zure keinuak. Baina ni, ez.  2009/03/27 - 04:28:09

jolas

Heriotza hurbiltzen denean, barrezka hasten gara kolunpio abandonatuetan, herdoildutako burni-pusketen kri-kra hotsa. Isiltasun oihu baten ondoren berriro dator jolasa.  2009/03/19 - 03:33:03

engranaje

Lo hartzekotan nengoen. Ez ziren betiko hitzak izan. Buruak behin eta berriro errepikatzen zidan segida. Eta itzarri, berriro. Biolin hotsa duen soinu hori buruan. Balkoitik botatzear den gizonaren testigantza. Haize hotzaren dilinda pertsianan. Bigarren pisuko telebista piztuta: you will see the most powerful explossion ever witnessed by the human eyes. Zerbeza lata hutsak imajinatu ditut lurrean botata. Zientziak huts egin digu eta bizitzaren mugimenduak neurtzen ditugu engranaje batek huts egiten duenean.  2009/03/10 - 02:28:02

ilusio

 2009/03/03 - 01:53:06

petrolio

Petroliuntzianbegirada galdutapoema beltzaketa soto umelakaingurak dira.  2009/02/17 - 01:04:12

titia

Titia urdina da eta,galdu egiten naiztxalupaitsaso zabalean bezala,malkoakbegia estaltzen duenean.Hotzikara batean laburbil daitekeukitzetik ez ukitzera edo,sentitzetik are gehiago sentitzeradagoen distantzia.Titia urdina da eta,nire eskuek ukitu duteikara.  2009/02/05 - 01:23:01

higadura

ez iezadazu esaniturriko urahotza datorrela.ezkutuan bada erebadakizumin ematen dutelabehin eta berriro pitzatzen direnharri borobilduek.sentimenduen higadurazartatu zenuenean bezalasua itzali eta,esplikaziorik gabe,ura, hotza.  2009/01/26 - 02:45:04

fuck the curfew

Horrelako bizitza nahi zutenek eraiki dute kanpoko hilotz-korda. Begiek ez digute engainua ezkutatuko, burua izango da makinaria martxan jarri eta perfektua bezalako hitzei forma emango diena.Etxeratze-agindua, putzu ilunak lurrean, kalera egin dugu.Antzokitik kanpo, begiradak laberintoak izan daitezke.  2008/12/31 - 23:11:02

zapatu

Zapatu eguerdia inguratzen den honetan eguzkiak epel jotzen du hegoaldeko balkoian. Liburuaren azken orriak gozatu eta, gora begira, begiak itxi ditut. Atea jo dut urrutian, postariz jantzitako umeak bezala, eta aspaldiko jolasen putzuan galdu zait memoria. Gaiztoen paperean jarri eta ihes egitea zen helburua askotan. Zure etxera inguratu nintzenekoarekin parekatu dut. Orduko hartan, gure arteko kilometroen aitzakia gainditu eta atea jo nizunean, ez zuen inork erantzun. Banekien barruan zeundela, baina isiltasunaren mezua helarazten zuten taupadek STOP hitza errepikatzen zuten. Begiak ireki ditut. Kosta zait. Buzoirako bidea hartu dut, egunkariaren bila. Tartean gutunazal bat zegoen; azkar ezagutu dut zure letra. Baina aspertuta nago esker txarraren negarrak urrutitik jasotzera eta horregatik bota dut zure karta zuzenean zakarretara. Gaur diferenteak direlako taupadak eta aurrera joateko norberak egin behar dituelako kilometroak, besteen mozorroetan ezkutatu gabe. Liburuak irakurtzea bezala da, norberak bizi behar du kapitulu bakoitza, aurre egin parrafoei, hitzei. Eta gozamenez jarraitu, azken eteneraino, zapatu eguerdi batean eguzkitan legez.  2008/12/31 - 02:07:07

engainu

Tintaren korridoreakpaperaren gaineanhitz egiten dueneanbeti ez du egia esatenbaina bere tonu eztizkoakitsu-itsuan engainatzen gaitu.  2008/12/27 - 06:54:05

Nabigatu euskaraz