Nire Begietatik

Getxoztar baten egunerokoak

ADIERAZPEN ASKATASUNA

Aste honetan jass dugun berria, erabat aztoratu gaitu. Argiako Axier Lopez kazetariari Mozal legeak jarritako isuna. Negargarria, lotsagarria, Gero eta gehiago pentsatzekoa da, mozorrotutako diktadura baten menpean bizi garela. Berez, askatasuna omen dugu nahi duguna esateko, idazteko baina erabat lotuta gaude, legeen menpe. Zer izango da kazetaritza, bertako langileek ezin badute informatu? Askotan barre egiten didate, El Continue Reading  2016/04/10 - 14:08:04

ATSEDEN BEHARRA

Nekea, izugarrizko nekea. Aspaldian ez neukala horrelako sentsaziorik. Uste dut, betaurrekoek ere aurpegian izugarrizko pisua hartu dutela. Erabat txof, plof, KO nago. Sekulan ez dut anemiarik izan, pasa den urtean nire odolak B12 bitaminaren falta igarri nuen. Injekzioak hartu eta ematen du zer edo zer igotzen dela. Oran pare bat aste beste analisi batzuk egin Continue Reading  2016/03/23 - 15:43:04

ZAHARRAK BERRI, ONGI ETORRI 2016

2015a bukatu da, eta eskerrak. Ezabatu nahi nuen, azken kartutxoa erre, eta sekulan zabalduko ez den kaxoi batean itxi. Dena ez da txarra. Bizitzan lehen aldiz, ozeanoa gurutzatu, New York eta Boise bisitatu ditut. Euskaldun pila bat ezagutu eta aspaldiko laguna agurtu. Pena merezi izan duen bidaia eta sekualan ahaztuko ez dudana. Beste behin ere, Continue Reading  2016/01/03 - 01:06:07

ETA ZUK EGINDAKOA BEREGANATZEN DUTENEAN?

Amorrua, gorrotoa, negargura Hauek dira azken egunetan sentitu izan dudana. Lasai, badakigu zer egiten duzun, Animo, ez etsi!. Horrelakoak entzun behar izan ditut astean zehar. Nahikari, zure egoa irentsi eta aurrera. Beste zereginik ote daukat? Ezagutzen nautenek badakite nola jokatzen dudan, sekulan ez naute ikusiko argazkietan lehen lerroan, edota nireak ez diren merituak beregantzen. Nire Continue Reading  2015/11/09 - 04:18:06

PEIREMANS BUELTAN

Orain hamar urte sortu ziren, eta nire bizitzako banda sonoroa-n lekutxu bat badute. Bide Ertzean taldea beti gustatu izan zait, Berri Txarrak ere eta bien konbinazioa itzela da! Peiremans taldea, gutxirako bada ere, bueltatu da! Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta konpainia berriro ere martxan! Kontzertu batzuk eskeiniko dituzte, baina tarte horretan ederto gozatuko dugu. Egurre!!! Continue Reading  2015/10/19 - 01:40:05

OSKORRI: HAU DA DESPEDIDIA

Irailaren 6an Getxo Folk-eko karpan bizi izan genuena azaltzea, gatza da. Oskorrik bere agur bira hasi zuen non eta gure herrian. Oskorrik Getxorekin lotura estua dauka. Antton Latxa Erromokoa da eta Folk Jaialdian askotan jo izan dute. Alde batetik asko gozatu genuen, baina bestetik, bagenekien gure azken agurra izango zela. Niri bizitzako banda sonoroan, Oskorrik Continue Reading  2015/10/05 - 03:57:07

LITERATURA AHOLKULARIA

Makro-zentruek edo erosketak egiteko zentru komertzialek, hein batean bizitza erraztu omen digute. Goiz zabaldu eta berandu itxi, aukera zabala Erabiltzen ditudala onartu beharra daukat, ez dut ukatuko. Berandutzen zaidanean bertan egiten ditut egin beharreko erosketak. Baina harira. Gure herrian liburu denda txikiak desagertu dira. Baten bat geratzen da, baina euskaraz liburuak edo behintzat eskeintza kontrolatzen Continue Reading  2015/07/16 - 13:19:04

OPORRAK

Merezitako oporrak, edo behintzat hori da aurten transmititu didatena nire nagusiek, lankideek, ikasleek eta haien gurasoek. Gauza nahikotxu egin ditugu ikasturtean zehar eta esan daiteke oso ondo joan dela. Batez ere ekainean jasotako animo, eskerrak eta opariak asko eskertzen dira. Datorren urtean gogotsu hasiko gara eta antzeko emaitza edo hobeak itxaroten ditut. Eskerrik asko!  2015/07/05 - 21:12:04

KORRIKA!!!

Eta jada 19 edizio bete ditu Korrikak. Nork esango zien AEK-ko kideei horrelako arrakasta izango zuenik. Herren jarraitzen dut, baina Aixerrota BHIko kilometroa egin nuen ikasle zein lankideekin. Romora jeitsi eta aitarekin bizikletaz, Areeta-Romo-Leioa ibilbidea. Akileseko tendoia mozteko moduan daukat, baina ez du ardura. Korrika pasatzen den bakoitzean urduritzen naiz, hunkitzen naiz. Guztiok korrika gure Continue Reading  2015/03/31 - 12:25:02

ZEINEN MODERNO… EDO ZEINEN KONTSERBADORE!

Ikasleen arreta itzelezkoa da: badakite zein arropa ekarri zenuen aurreko egunean, estutxean dituzun boligrafoak, zein kolorerekin idazten duzun normalean, tipexa ez zaizula gustatzen, mugikorraren marka, ordenagailua Euskal Herrian ez dugu ikertzaile faltarik izango! Aurrekoan, lehenago iritsi nintzen gelara, iPad-a zabaldu eta egunkaria irakurtzen nenbilen. Baina nola zabiltza egunkaria hor irakurtzen? Eta papera? Berria irakurtzen dut, lehen Continue Reading  2015/03/05 - 16:35:02

Nabigatu euskaraz