Amatiño
Harriaren indarra
Batere zalantzarik gabe milaka lagun daude Euskal Herrian harrijasotzeaz hitzegiteko ni baino nabarmen aukerakoagoak. Eta, segurutik, erakusketa diseinatu dutenek nik baino dezente gehiago dakite zer egin eta zelan. Baina, ene irudiko, ikusle arrunt gisa, erakusketari didaktismo-punttua falta zaio eta epika apurtxoren bat. 2013/05/18 - 16:36:02
Zabortegiak itxiko direnerako pedagogia
Zakar-erraustearen gaineko datu objektiboetako bat zera da, Europar Batasunaren baitan: zenbat eta herrialde aberatsago eta garatuago, hainbat eta zakar gehiago errausten da. Eta zenbat eta herrialde txiroago eta atzeratuago, hainbat eta zabortegi gehiago. 2013/05/17 - 04:45:10
Zakarren etorkizuna: metatu, erraustu ala esportatu
Zakar-kontua ez da gero baretzen ari Gipuzkoan. Eta ez da baretuko zakar-bilketa ez ezik, osteko trataeraz guztion adostasuna lortzen ez den artean. Azken bolada honetan atez ateko bilketa-sistema dugu, antza, eztabaidaren ardatz. Baina, behar bada, atez atekoaren inguruko eztabaida basoa ikustea eragozten digun zuhaitza baino ez da. Funtsezko eztabaida ez da atez atekoa ala bosgarren zakarrontzia, zabortegia ala errauskailua baino. Goazen Europara. 2013/05/12 - 17:14:02
Javier Landaburu, euskal enbaxadorea Europan
Berrogeita hamar urte dira Javier Landaburu hil zela (1963.05.06). Berau izan genuen, Jose Antonio Agirre, Manuel Irujo, Manu Robles-Arangiz, Jose Antonio Durañona, Jesus Maria Leizaola eta beste hainbatekin batera, euskal abertzaletasuna europar mugimenduetan murgilarazi zuen belaunaldiaren buruzagietakoa. Eta, inor gutxietsi gabe, Landaburu bera izan zen ordezkaririk nagusiena nazioarteko fororik gehienetan ("Vascos en la construcción de Europa". Bilbao, 1989). 2013/05/07 - 00:01:03
Espainiako lanik eza, markarik marka
Espainiako lanik ezak markak hausten jarraitzen du. Martxoaren 31koa sekula izan den daturik kaskarrena da espainiar estatu mailan eta Euskal Autonomia Erkidegokoan 1997tik hona izan dugun eskasena. Baina, hori bai, ahaztu egin zaigun arren, 1981-1996 arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino hobea. 2013/05/01 - 12:52:03
Harrizko atea, labarrean
Ez dut nik esango sasi-harresi horrek historia handirik izan dezakeenik; behar bada hainbat kortaren edo lur-eremuren arteko zatiketa besterik ez da, baina onartu ere onartu beharko, ate-mota hori behintzat ez dela ohikoa baserritarren artean. 2013/04/29 - 01:16:07
Enpresaren eta unibertsitatearen arteko esperientzia onuragarria
Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen Komunikazio Masterrak formula arrakastatsua aurkitu du, ikasleek alegiazko komunikazio-planak ez ezik, benetako enpresentzako egitasmo errealak lantzerik izan dezaten eta merkatuan sortu ohi diren egiazko beharrizanei erantzuten hasi daitezen. 2013/04/27 - 19:24:06
Zelako gizarte-mota, halako gizarte-lehiakortasuna
Ikerbasquek zazpi milioiren laguntza jaso du Europar Batasunaren aldetik hurrengo bost urteetan zehar mundu guztiko ehun (aurten hogeita bost) ikertzaile gazte kontratatzeko. Euskal iker-erakundeak nahi luke aukera honetaz baliatu atzerrian sakabanaturik diharduten euskal ikertzaileak, ahal den neurrian, aberriratzeko. 2013/04/23 - 02:09:10
Erletxez honaindi, Erletxez haraindi
Ermutik Muskiza, Gipuzkoako mugarritik Kantabriakoraino, 70 kilometro eskas daude eta erdi inguruan, Bizkaiko bihotzean, Erletxe. Galdakaoko auzoa besterik ez da Erletxe, bideguretze soila, betiko gasolindegia eta ezer gutxi gehiago. Baina hilaren azkenean ez da gero berdin izaten Erletxez haraindi ala Erletxez honaindi bizi. 2013/04/21 - 02:29:16
Herkules eta Pyrene bikotearen paradisua
Herkulesek eta Pyrenek (Tubalen alaba eta Noeren birbiloba) elkar maitatu zuten eta maitasun sutsu harek eragin omen zituen negar-malkoak (ibonak) eta urrezko latsak (Aurin). Pyrene hil zenean, berriz, Herkulesek maitalearen gorpua estali zuen harritzarrez eta Pirinioak sortarazi. 2013/04/19 - 02:50:04
