(titulua)

Ur lehorra erraz fabrikatzeko sistemaren bila

UPV/EHUko ikertzaile Ana Margarida Fernandes “ puxtarri likidoak ” edo “ ur lehorra ” deritzona ari da ikertzen. Ikerketaren helburua hau da: hobeto ulertzea nola jarduten den konposatu hori, material merkeagoak erabiltzeko aukera izateko; besteak beste, poliesterenoa. Orain arte, silizezko nanopartikulak erabiltzen ziren, askoz ere garestiagoak.  2015/01/22 - 12:18:10

Bi dimentsioko nanomaterialak, argia nanoeskalan hedatzeko

ICFOko eta CIC nanoGUNEko ikertzaileek, besteak beste, egindako nazioarteko ikerketa bati esker, gailu txikietan konprima daiteke argia eta haren fluxu elektrikoa kontrola daiteke grafenoz (karbono-atomozko geruza bidimentsionala) eta boro nitruroz (bi dimentsioko isolatzaile ona) egindako material batekin. Etorkizun handiko aurkikuntza da hori, eta plasmoi deritzenak baliatuz erdietsi da. Plasmoiak kuasipartikulak dira, zeinetan elektroiak eta argia batera mugitzen baitira uhin koherente baten gisara.  2015/01/22 - 12:18:10

Ehunen eta organoen eraketarekin lotzen dituzte exosomak

Organismo bateko zelula-mota ia guztiek kanporatzen dituzten besikula txiki-txikiak dira exosomak. Hiru hamarkada baino gehiago dira haien berri lehenbizikoz izan zela, baina, hasieran, zelula-hondakinen edukiontzi moduko batzuk zirela uste zen. Azken urteotan, ordea, zelulen mezulari gisara ere jarduten dutela ikusi da: elkarrengandik hurbil zein urruti dauden zelulak elkarrekin komunikazioan jartzen dituzte, eta ehun desberdinen artean funtsezko komunikazioa garraiatzen dute.  2015/01/22 - 10:21:08

Aro nuklearra ote Antropozenoaren hasiera?

Gizakiok inpaktu nabarmena ari gara eragiten Lurrean, eta haren geologia ere eraldatzen ari gara jada: etorkizunean iraungo duten geruza berri eta bereziak sortu dira. Horixe da, hain zuzen, Antropozenoaren atzean gordetzen den ideia:gure planetaren historiaren garai bat, Paul Crutzen Nobel saridun eta kimikari atmosferikoak duela 15 urte proposatua. Harrezkero, ideia hori izugarri zabaldu da, zientzian eta giza zientzietan.  2015/01/21 - 11:00:06

3D soinuetan oinarritutako GPS bat diseinatu du Vicomtech-IK4k itsuentzat

Hemendik aurrera, autonomiaz eta seguru mugitu ahalko dira itsuak eta ikusmen-arazoak dituztenak, 3D soinuen bidez gidatzen den sistema aitzindari bati esker. Erabilerraza da sistema, eta eskuragarri dago jada. Itsuentzat edo ikusmen urriko pertsonentzat diseinatu da berariaz sistema (GPS bat), eta ikusmen eskaseko egoeretan edo larrialdietako lanetan ere erabil daiteke.  2015/01/15 - 10:42:13

Beste urrats bat grafenoa aplikazio elektronikoetan erabiltzeko

Zabalera ezberdinetako grafeno-zerrendak konbinatzen dituzten nanoegiturak doitasun atomikoz egitea lortu dute Berkeleyko Unibertsitateko talde batek eta Materialen Fisika Zentroak (CSIC-UPV/EHU) Nature Nanotechnology aldizkari ospetsuan argitaratu da lan hori.  2015/01/14 - 13:16:52

Klima-aldaketak azkartu egin du ardoa ekoizteko mahatsaren heltze-prozesua

 2015/01/13 - 11:59:04

Ariketa fisikoak eragiten duen urtikariari aurre egiteko, antigorputz bat ari dira ikertzen

Urtikaria kolinergikodun pazienten artean omalizumab farmakoak zer eraginkortasun- eta segurtasun-maila duen ari da aztertzen Nafarroako Unibertsitatea Klinikako espezialista-talde bat. Ariketa fisikoa egitean zenbait gizon-emakumeri eragiten dien erreakzio alergikoa da gaixotasun hori.  2015/01/13 - 10:03:01

Bruzelosiaren aurkako txertoak hobetzeko bide bat aurkitu du Nafarroako Unibertsitateko Osasun Tropikaleko Institutuak

Garrantzi handia izan dezake bruzelosia ezabatzeko ahaleginean hau jakiteak: nola erabiltzen duten eritritola bakterioek, Brucellarenak, zehazki. Izaki bizidun batzuetan egon ohi den molekula bat da eritriola. Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkariak argitaratu duen artikulu baten arabera, gaixotasun infekzioso horren aurkako txertoak hobetzeko baliagarri izan daiteke aurkikuntza hori.  2015/01/12 - 12:39:52

TECNALIA eta MONDRAGON Korporazioa elkarlanean, lehengaiak agor ez daitezen

MONDRAGON Korporazioa eta TECNALIA ikerketa-zentroa elkarlanean arituko dira Europako lehengai-hornikuntzaren arazoari ekiteko. KIC Raw MatTERS deritzon KIC edo Knowledge and Innovation Communities bateko partaide dira bi erakundeok. Bikaintasunaren eta berrikuntzaren inguruko komunitate bat da, jasangarritasunaren eta lehengai-hornikuntzaren aldetik Europar Batasunak dituen arazo sozial eta ekonomiko handiei konponbideak eskaintzeko diharduena  2015/01/08 - 16:53:53

Nabigatu euskaraz