Eibartik
Eibarko Mogel Ikastola - 50 urte
2010/03/11 - 09:34:05
Erabilittako olixua birziklatzeko kontainerrak
Eibarren olixua birziklatzeko ontzi berezixak ipini dittue aste honetan. Guztira, 17 kontainer, herri guztian zihar. Bazan ordua. Orain arte, Eibarren etxeko olixua birziklatzia ez zan erreza. Hamabost egunian behin, eguaztenetan, furgoneta bat zetorren Eibarrera, goizeko 9etan, eta bertan laga bihar zenduan olixua. Metodo makarronikua . Astelehenetik aurrera, 17 kontainer edo ontzi berezi ipini dittue Eibarren zihar eta hantxe laga ahalko dogu gure etxeko olixo zaharra. Berandu, baiña tira, azkenian heldu dira holako ontzixak Eibarrera. Hauxe da kontainerren kokagunia: Urki, Sostoatarren, Romualdo Galdos, Tiburcio Anitua, Legarre, Isasi, Txantxazelai, Julian Etxeberria, Egogain, Bidebarrieta (2), Urkizu, Txonta, Carmen kalia, Barrena, eta Arrate. Eibarren ez ezik, Debabarrena osuan ipini dittue olixo-ontzixak. Azken batian, Debabarreneko Mankomunitatiak kudeatzen dittu eskualdeko zaborrak eta birziklatze kontuak. Olixua birziklatziak bi abantaila nagusi daukaz: gure etxietako hodixak eta errekak garbixago egongo dira; eta biodiesela sortu leike, energixia aurreratuta. Animo! Eibarren birziklatzia ez da lan makala , baina merezi dau. Argazkixa: Argazkiak.org | Olixua - Eibar © cc-by-sa: mikel 2010/02/11 - 12:25:02
Bonbila (botila, botella)
2010/02/07 - 13:53:04
Saratsuegi-Azitain bidea edo Eibarko obretako atzerapenak
2010/01/29 - 21:40:04
"Si Sabino viviría" (Iban Zaldua, 2005)
Iban Zalduaren lehenengo eleberria, 2005. urtean argitaratutakoa, gaztelaniaz. Umorea eta zientzia fikzioa. Ganberrada bat. Si Sabino viviría Iban Zaldua Lengua de trapo, 2005 ISBN: 84-663-6831-5 238 orrialde José Miguel López Belausteguieta detektibe trisexual eta mozkortiarrak lan berezia dauka esku artean. Nueva Euskadi planetako Tekno Buru Batzarrak lurrera bidali du misio arriskutsua bete dezan: XX. mendean hildako buruzagi jeltzale baten gorpua berreskuratu behar du, Nueva Euskadin bere ADN aztarnak behar baitituzte. Baina Tauro planetako etsaiek ahaleginak eta bi egingo dituzte Belausteguietaren asmoak zapuzteko. Iban Zalduaren lehenengo eleberria. 2005. urtean eta gaztelaniaz argitaratutakoa. Umorea, zientzia fikzioa eta irreberentzia. Ganberrada hutsa. Bueno, ganberrada eta baita kritika sozial eta politikoa ere, horietarik ere badauka eta (dexente, nik uste). Hasieran kosta egin zait haria hartzea, baina orriak igaro ahala gero eta gehiago gustatu zait, eta amaierarako nire-nireak nituen Josemi detektibearen abenturak eta desbenturak (beste kritika honetan ere berdina diote, liburuak onera egiten duela erditik aurrera). Gomendagarria. 2010/01/24 - 22:02:02
Erlamiño, erlamiñua (erlabio, liztor)
2010/01/20 - 17:48:03
"Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak" (Elexpuru, 2009)
Azken egunotako irakurketa. Juan Martin Elexpuru bergararrak Veleiako euskarazko grafitoen inguruan idatzitako argitalpena. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak Juan Martin Elexpuru Arabera (2009) ISBN: 978-84-95774-22-4 150 orrialde Durangoko Azokaren bezperan kaleratu zuen Elexpuruk hau liburuau. Iruña-Veleiaren historia eta istorioak, euskal ostraka guztien argazkiak, testuak, Lakarra eta Gorrochateguiren txostenen komentarioak, kritikak,... Orain dela 4 urte inguru ostraken berri izan genuenetik hona izan diren gorabehera guztiak azaltzen ditu bergararrak. Aztarnategiaren historia, hasierako harridura eta ilusioa, faltsukeriaren oihartzuna, batzorde teknikoaren txostenak, azken urtean argitaratu diren beste txostenak... Batez ere euskarazko grafitoen inguruan dihardu, baina beste gai batzuk ere jorratzen ditu zeharka. Elexpuruk argi dauka ostrakak benetakoak direla (edo izan daitezkeela, behintzat) eta horren aldeko hainbat datu eta hausnarketa ematen ditu. Beharbada, horixe da gutxien gustatu zaidana. Elexpuruk datu ugari ematen du euskarazko idazkunak benetakoak direla pentsa dezagun, baina zalantzari zirrikitu txikiena ere utzi gabe. Zalantza punttu hori, argitu gabe dauden hariak... horien inguruko hausnarketa batzuk eskertuko nituzke. Azken urteotan izandakoak gertu-gertutik jarraitu dituen irakurleak ez du datu berri-berririk aurkituko liburu honetan. Izan ere, liburuan aipatzen diren datu gehienak lehenago ere argitaratu izan dira, Elexpuruk berak edo beste hainbat tokitan (ikus, adibidez, Elexpururen bloga , Ostraka euskalduna , Veleia.org , Alava.net edo Ricardo Gomezen Delicious kontua ). Veleiaren berri ez baduzu orain arte izan, ostera, liburua gustura irakurriko duzu; eta, bestela ere, liburu honek orain artekoaren laburpen ona egiten du. Betiere benekotasunaren aldetik kontatuta, jakina. Ez ditu nire zalantza eta uste ilun guztiak argitu, baina Veleian gertatutako gorabeherak ezagutzeko argitalpen egokia da. Irudiz oso ondo hornitua, datu askorekin eta jarrialdi batean irakurtzeko modukoa. Zalantzarako tartetxoa, behintzat. 2010/01/17 - 20:19:02
Mendiak, "elurtuta"?
2010/01/14 - 22:59:05
Secundino Loidi "Panpo" hil da
2010/01/12 - 11:11:06
Sandali txoixa
2009/12/30 - 18:29:04
