Gipuzkoa Euskara
Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren albistegia
Berrikuntza hizkuntza-politikan
Hizkuntza-politika berrian euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermeak gidatu behar du administrazioaren jarduera, jendartean harreman parekideak lortzeko eta gizarte kohesioari laguntzeko. 2014/05/21 - 10:26:13
Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio sozialean
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea neurtzeko ebaluazio soziala abian da. Aldundiaren egoitza atarietan egiten ari diren inkestez gain, webgune bat prestatu da herritarren iritziak biltzeko. 2014/05/12 - 13:24:02
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Manuel Larramendi Kultura Bazkunak irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmena sinatu dute
Andoaingo elkarteak 111 Akademia sarea garatuko du. 2014/05/08 - 11:18:05
Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia maiatzean izango da Lasarte-Orian
Maitzaren 15ean eta 16an egingo da Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, "Administrazioko erabilera planak: elkarrekin berritzen" gaiaren gainean. 2014/04/11 - 09:40:02
Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu behar dugu
Oraindik orain argitaratu den V. Mapa Soziolinguistikoaren ondorio nagusietako bat izan da euskararen erabilera jaitsi egin dela etxe barruko harremanetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak ondorio horren zergatiak aztertu ditu artikulu honetan, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera deitu ditu gipuzkoarrak. 2014/04/09 - 08:53:10
Euskarak bizi izan duen zapalkuntzaren berri emango da herriz herri
Euskara, ospeletik eguterara erakusketarekin batera, egitarau zabal bat antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak , Euskal Memoria Fundazioak eta udalek. Ekimena atzo abiatu zen Oiartzunen. 2014/04/08 - 09:28:05
Euskarazko zine eskaintzaren egoera kritikoa aztertzeko bilera egin dute Aldundiak eta bikoizleek
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskaraz eskaintzen diren filmen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Zigor Etxeburua Euskarako zuzendaria eta Garazi Lopez de Etxezarreta Kulturako zuzendaria Klara Badiola, Miren Aranburu, Mikel Mendizabal eta Marian Galarraga bikoizleekin elkartu dira. 2014/04/02 - 08:37:12
Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak 2014an
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.291.577 euro xedatu ditu 2014an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde. 2014/03/25 - 08:53:09
Kontratazio publikoetako hizkuntz irizpideez eztabaida telebistan
Kontratazioetako hizkuntz irizpideen gainean aritu ziren atzo ETB2ko SIML (Sin Ir + Lejos) programan. Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak gaiaren muina azaldu zuen, eta ondoren eztabaida bizia izan zen platoan. 2014/03/20 - 13:19:06
Estatuaren inposizioaren aurrean, Gipuzkoako erakundeok euskararekin aurrera!
Kontratazioetako hizkuntz irizpideen aurkako erasoa salatzeko agerrialdia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat herritako udal ordezkariek Donostian. Gai horren gainean Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak idatzi duen iritzi artikulua duzue hau. 2014/03/19 - 15:49:20