auskalo

La verdadera audiencia del discurso del rey español

 2015/03/05 - 15:05:05

Vendetta Bilbon (Bideoa)

Teaser moduko bat ari da sarean zabaltzen, blog baten eta Youtuben zintzilikatutako bideo baten bidez. Pertsona bat hizketan Guy Fawkes-en maskara jantzita, Alan Moore-en V for Vendetta komikiko protagonista anarko-iraultzailearen maneran. Maiatzaren 15a iragartzen du. Lekua: Bilbo. Han elkartzeko gonbita luzatu du hizlariak, “bide berriak eraikitzeko, eta justizia, berdintasuna eta askatasuna hitz hutsak ez direla erakusteko”. Noski, momentuz misterioa da nagusi. Ez dakigu Bilbokoa manifestazio artistiko bat izango den ala benetan Txaikovski entzuteko aukera izango ote dugun. Itxaron beharko. Arreta deitzen badakite behintzat… -- Iturria: Argia V Bilbo Blog-a  2015/03/05 - 15:05:05

Des-kontrol taldearen komunikatua

DES-KONTROLen KOMUNIKATUA: Ostiral gauean Barakaldon jazotako gertaeren aurrean Des-Kontrol taldeak honako hau jakinarazi nahi du: Orain dela bizpahiru aste ezezagun batzuek San Vicente auzoko jai batzordera jo zuten Des-Kontrol taldearen kontzertua bertan behera uzteko esanez. Antolatzaileak zalantzan egon ziren zer egin, baina, gerora, aurrera egitea erabaki zuten. Guri ere galdetu ziguten, eta kontzertua egitearen alde agertu ginen. Afaltzen geundela, antolatzaile batek jakinarazi zigun txosnagune inguruan 50 bat pertsona zain genituela taldekoei kontra egiteko asmoz. Ez genuen sinistu horrenbeste izango zirenik, eta are eta gutxiago gu erasotzeko asmotan etorriko zirenik. Bakarrik probokatzera etorri zirela pentsatu genuen. Txosnagunera joateko korridore antzeko baten aurkitu genituen eta han gutako bati zuzendu ziren. Berak ezer esan aurretik, atzetik burdin barra batekin buruan jo zuten eta lurrera jausi zen. Jarraian, besteoi gauza bera egin ziguten. 50 bat izango ziren, batzuk aurpegia estalita, burdinazko barrekin, botilekin, ukabil amerikarrekin, ostikadak lurrean geundela... Oso azkarra izan zen guztia, eta oso ondo planifikatuta zuten guztia. Gainera, gero konturatu ginen kontzertuko beste sarreran ere beste batzuk zain zeudela erasotzeko eta haiei laguntzeko. Batzuk anbulantzian eraman gintuzten eta beste batzuk bere kabuz jo genuen ospitalera. Han ezezagun horiek erasotu zituzten laupabost gaztetxo zeuden. Gazte horiei eta haien senideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu. Eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu une larri horietan lagundu gintuztenei ere; beraiek badakite zeintzuk diren. Atenditu gintuzten osasun zerbitzuek ohartarazi ziguten buruan jasotako kolpeetako asko min oso larria egiteko puntu zehatzetan izan zirela. Taldekideetako batek zortzi puntu ditu buruan; beste batek lau puntu buruan eta mokorrean zauri handi bat; hirugarren batek bi puntu buruan, kolpea sudurrean eta ubeldurak begian eta atzamarretan; laugarrenak eskua apurtuta, zauriak lepoan eta belarrian eta kolpe ugari bizkarrean; eta bosgarrenak kolpeak ditu gorputz osoan. Jendeak gertatutakoa jakitea nahi dugu, honek ez dauka izenik; eta laster erabakiko dugu eraso honen aurrean zer egin. Une honetan erasoa epaitegietan dago. Des-Kontrolek ez du ezer Herri Norteren aurka, baina ziurtasunez dakigu erasotu gintuztenok Herri Norte barruan daudela. Guk ez daukagu ezer justifikatzeko. Gure jarrerak eta konpromisoak egunerokotasunean erakusten dute hori. Justifikaezina eta epaitu beharrekoa da erasotzaile horien jarrera. COMUNICADO DE DES-KONTROL: Ante los hechos acontecidos el viernes por la noche en Barakaldo, Des-Kontrol quiere hacer saber lo siguiente: Hace dos-tres semanas unos desconocidos se dirigieron a la comisión de fiestas de San Vicente de Barakaldo diciéndoles que suspendieran el concierto de Des-Kontrol. Los organizadores estuvieron dudando, pero posteriormente decidieron seguir para adelante. Nosotros también fuimos consultados, pero mostramos nuestra disposición a tocar. El día del concierto, uno de los organizadores nos avisó que había unas 50 personas con actitud amenazante fuera. No pensamos que serían tantos ni que tuvieran intención de atacarnos. Pensamos que vinieron sólo a provocarnos. Los encontramos en una espacie de pasillo antes de las txosnas. Se dirigieron a uno de nosotros y antes de nada le dieron con una barra de hierro en la cabeza. A continuación, nos hicieron lo mismo al resto. Eran unos 50, algunos encapuchados, con barras de hierro, botellas, puños americanos, patadas en el suelo… Fue todo muy rápido y estaba todo muy bien planificado. Además, luego supimos que había más gente en la otra entrada al recinto para atacarnos o ayudarles. A algunos nos llevaron en ambulancia y otros fuimos por nuestro propio pie al hospital. Allí había cuatro o cinco jovencitos que también los habían agredido esos desconocidos. Queremos mandar nuestro apoyo a esos jóvenes y a sus familias, y les invitamos a que se pongan en contacto con nosotros. De la misma manera, queremos agradecer a aquella gente que nos ayudó en esos jodidos momentos. Ellos ya saben quienes son. Los médicos que nos atendieron nos advirtieron de que los golpes hechos en la cabeza iban dirigidos a hacer el mayor daño. Uno de nosotros tiene ocho puntos en la cabeza; otro tiene cuatro puntos en la cabeza y una herida en la cadera; un tercero tiene dos puntos en la cabeza, un golpe en la nariz y moraduras en ojos y dedos; un cuarto tiene la mano rota, heridas en el cuello y oreja y golpes en la espalda; y el quinto tiene golpes en todo el cuerpo. Queremos que la gente sepa lo ocurrido, esto no tiene nombre; y pronto decidiremos cómo responder ante este ataque. En estos momentos la agresión está en los juzgados. Des-Kontrol no tiene nada en contra de Herri Norte, pero sabemos con seguridad que los que nos atacaron son una facción que está dentro de Herri Norte. Nosotros no tenemos nada que justificar. Nuestra actitud y compromiso lo muestra en el día a día. Lo que es injustificable y hay que juzgar es la actitud de estos agresores. Des-Kontrol. 2010eko urtarrilaren 25ean. Arrasaten. -- > www.des-kontrol.com > www.myspace.com/des-kontrol  2015/03/05 - 15:05:05

Zezenketen aurkako manifestazioa Bilbon

Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak “Zezenketaren aldeko terrorismoari ez” lelopean manifestazio bat deitu du biharko. Mobilizazioa arratsaldeko 6etan abiatuko da plaza Biribilatik. Manifestazioak animaliak babestearen aldeko eragileen atxikimendu ugari jaso du. -- Iturria: Branka Info +  2015/03/05 - 15:05:05

Deustuko jaiak 2011

 2011/03/17 - 11:51:05

Inkestas Rock Festival 2010 (Sopela)

Hasiera batean, Inkestas Rock Festival Uribe Kostako talde gazteak bultzatzeko zein rock musikaren eskaintza osatzeko sortu zen. Hala ere, urteak pasa ahala, bere lekua aurkitu du rock-zaleen topaleku gisa. Aurtengo edizioa uztailaren 24an izango da Sopelako Larrabasterra auzoan eta honako taldeek joko dute bertan: TRANXILIUM TRIO YO YO AM ENTUMECEITED SURF IS DEAD NO DRAMA BOYS OF BIRLE BLOODSEEKERS THE SNOBS PUNTO DE MIRA Gogoratu sarrera librea dela. > Myspace  2010/07/05 - 14:00:04

Aritzatxu Rock Free 2010 (Bermeo)

Uztailaren 17an Aritzatxu Rock jaialdia izango da Bermeon. http://www.aritzatxurock.com/  2010/06/29 - 13:13:07

Des-kontrol taldearen kontzertua Elorrixon

Des-kontrol taldeak Elorrixoko Gaztetxean joko du martxoaren 26an Old Glories taldearekin batera. Kontzertua gaueko 23,00etan hasiko da. -- myspace.com/elorrixokogaztetxean  2010/03/11 - 15:32:02

Nuevo Catecismo Catolico - Noise! Noise! (bideoa)

Hona hemen Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarraren "Noise! Noise!" kantaren bideoklipa. -- NCC (Web ofiziala) NCC (Myspace)  2010/03/10 - 10:34:05

Deustuko jaiak 2010 (egitarau osoa)

 2010/03/09 - 13:23:04

Nabigatu euskaraz