Etxebarri
Iban Arantzabalen bloga
Alkate izango direnei eskaerak
Alkategai batzuk zeintzuk izango diren entzuten hasi gara-eta alkategai horiek buruan, zer eskatuko niekeen idaztea pentsatu dut. Klaro, zerrenda luzatu daiteke, baina hauexek burura etorri zaizkidanak. Zuek ere gehitzea gura baduzue erantzunetan: Euskaraz egitea. Ez euskararen gaineko diskurtsoak idaztea, egitea. Ahalik eta gehien. Blindatu euskararen gaia eta atera zuen liskarretatik. Norbere proiektua garbi azaltzea. Indarra [] 2015/06/20 - 19:12:06
Korrika euskaltzaleekin batera
Gaur bi bider egin dut antxitxika eta biak aldapa latzetan. Lehenengoa Araban, Untzillan; Bigarrena herrian, Elgetan, Uberatik gora. Bigarren hau dakart blogera. Goibeko Euskaltzaleon Topagunearena zen kilometroa (Hemen Elgetako Lekuko aldaketak). Goibekotik, hala ere, erabaki dugu Espaloia Kafe Antzokia kudeatzen dihardutenei ematea aukera gurekin batera egiteko metro horiek. Batirtzek eta Nazarak eginahalak egin dituzte. Serio [] 2015/06/20 - 19:12:06
Astekari izateak baditu onurak
Umberto Ecok esaten du kazetaritzaren krisia hasi zela aspaldi, ez dela berria. 50eko hamarkadan edota 60etan hasi zela, hau da, telebista agertu zenean. Jarraitzen du: ordura arte, egunkariek kontatzen zizuten aurreko eguneko arratsaldean gertatu zena, horregatik deitzen ziren egunkari asko arratsaldeko egunkari: Corriere della Sera, Le Soir, La Tarde, Evening Standard Telebita martxan hasi zen [] 2015/06/20 - 19:12:06
Lokatz-makina
Hankak lokatzetan sartzeaz jardun zuen Jon Sarasuak eta gustatu zitzaidan. Asfaltoa zapaldu erabiltzen nuen nik, baina badu ederretik lokatzetan zikintzeak, irudi polita da. Umberto Ecori irakurri diot elkarrizketa bat eta han lokatza ez, baina aipatzen du lokatz-makina. Klaro, kasu honetan esangura guztiz aldatzen da eta ederra gaiztotu. Beharbada industrian erabiltzen den hondakin berbarekin lotuago-edo dago. [] 2015/06/20 - 19:12:06
Kultura-saltsan jardutearen plazerra
Ezin izan nintzen egon Eneko Barberenak eman zuen hitzaldian. Ikusteko gogoa banuen, hala ere. Eta zelan Topagunekoek bideoan grabatu zuten Handik ekarri gura dut esaldi bat, Argian agertu zena 2014ko maiatzaren 18an: Ene sentsibilitatea pizten duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, Libertimenduan (antzerki molde bat) goizetan, musikariak jiten direlarik, gure arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori [] 2015/06/20 - 19:12:06
Hard Candy
Zuzendaria : David Slade Aktoreak : Patrick Wilson, Ellen Page Aitortzen dut gaur egun egiten diren beldurrezko filmak ez direla nire gustukoak. Hor dela eta, oso gutxitan hurbiltzen naiz zinema geletara genero horretako lanak ikustera. Dena den, sari eta kritika on ugari jaso duenez, Hard Candy ikustera joan naiz; eta egia esateko, nahiz eta mota horretako filmetatik desberdintzen dituen osagai interesgarriak eduki, gauzak gehiegi luzatzea eta ematen duen mezu ideologikoa nahiko zalantzagarriak iruditu zaizkit 2008/09/01 - 19:37:01
Hacia el sur
Zuzendaria : Lauren Canter Aktoreak : Charlotte Rampling, Karen Young, Louise Portai Puntuazioa : **** Hacia el sur ek irla xarmangarrietara hoteletako erotasunaz eta mutil gazteen adeitasunez gozatzera doazen 50 urte baino gehiagoko emakumeak ditu protagonista nagusi. Filma, batez ere, pertsonaien erretratu sakona eta zehatza egiten arduratzen da. Istorioa baino pisu handiagoa du pertsonaien sentipen kontraesankor eta konplexuen islapenak. Hasiera baten eguneroko edo garrantzi txikiko diruditen eszenen bitartez emakume bakoitzaren erreakzionatzeko moduak ezagutuko ditugu: bere inguruan gertatzen ari dena begiratzeko era eta ikusten ari direnarenganako duten jokaerak. Emakume bakoitzak badu ikuslearen aurrean bihotza zabaltzen duen eszena. Horrela hobeto jakin ditzakegu euren pentsaerak, baina batez ere euren begirada, keinu, isilune eta gauzak esateko tonu adierazgarrien bitartez ohartzen gara nola itxuran bizitzeko modu eder eta lasai horren atzetik sentipen kontrajarriak azaltzen diren: edukitze irrika, norgehiagokak, sortzen diren segurtasun ezak pertsonaien egoera korapilatuko du. Hacia el sur ek emakume horiek erretratatzeaz gain, mutil gazte baten erretratua ere egiten du, eta honen bitartez 70ko bukaeran Haitin jasaten zen giro zapaltzailea ikusiko dugu. Mandatarien ustelkeriaren eraginez, hango biztanle askok mundu kapitalistari jendeari saltzen diote euren burua. Hacia el sur ek gure munduan paradisurik ez dagoela esaten du eta gizakion bakartasun modu desberdinak erakusten dizkigu 2008/09/01 - 19:37:01
De latir, mi corazón se ha parado
Zuzendaria : Jacques Audiard Aktoreak : Romani Duris, Niels Arestrup Puntuazioa : ***-- De latir, mi corazón se ha parado k kutsu existentzialista du. Istorioaren protagonista nagusia hogeita piku urteko mutil bat da, eta filmean zehar hark zer-nolako bizimodua daraman eta haren izaera ezagutzeko aukera izango dugu. Mutilak, bere aitak egiten duen bezala, higiezinen sektorean lan egiten du. Negozioan dirua lortzeko edozer gauza egiteko kapaz diren bi bazkiderekin lan egiten du. Hilda dagoen amak, berriz, pianoa jotzea gustuko zuen, eta semeak, nahiz eguneroko gauzetatik baztertua egon, amaren zaletasun hori jaso du. Filmean, gure protagonistak aitaren eta amaren munduen eragina nabaritzen du; eta biekin duen norgehiagoka horretan datza istorioaren mamia. Musika munduari dagokionez, oso politak dira mutilak irakasle txinarrarekin dituen eszenak Jacques Audiardek mutilaren nahiko erretratu zehatza egiten du; kamera nabarmenki mugitzen du, zabu asko emanez, pertsonaiaren urduritasuna eta egonezin existentziala adierazteko. Pertsonaiaren aurpegira asko hurbiltzen da; horrela, gertakizunek pertsonaiarengan duten eragina ondo sumatzen dugu, eta jasaten ari den gatazka barnerakoiaren lekuko bihurtzen gara. De latir, mi corazón se ha parado n gauzak ez dira guztiz argitzen, mutilaren iraganari buruz datu solte batzuk dauzkagu, ez dira oso zehatzak, eta horiei ikusleok gure interpretazioa eman beharko diegu eta dauden hutsuneak bete. Hori dela eta, filmak kutsu sekretu bat ere uzten du. 2008/09/01 - 19:37:01
Misión Imposible 3
Zuzendaria : J.J Abrams Aktoreak : Tom Cruise, Philip Seymour Hoffman Puntuazioa : ** Misión Imposible duela urte dezente eginiko telesail famatua izan zen, eta orain JJ.Abramsek, Perdidos eta Aliasen telesailen egileak, zinemarako eginiko sagako hirugarren filmean telebistari lotutako keinu dibertigarri bat egiten dio. Sarritan, telesailak hasi baino lehenago, horietan gertatu behar diren eszena batzuen irudi deigarriak eskaintzen dira. Bada, gauza bera egiten du JJ. Abramsek Misión Imposible 3 n: filmari hasiera emateko, askoz geroago agertuko den eszena aipagarri baten zati bat erakusten digu, horren momentu gorenean mozteko eta gero, ezer gertatu izango ez balitz bezala, istorioa benetan hasteko. Honela, nahiko modu xelebrean, zuzendariak telebista eta zinemaren munduak nahastu egiten ditu. Misión Imposible 3 en hasiera dibertigarria da eta, orokorrean, film guztia nahiko dibertigarria da. Hori bai, oso argumentu mugatua du. Zehaztasun osoz kontatutako eszena luze eta oso ikusgarriak ditu, eta horiek lotzeko erabiltzen den argumentuaren haria oso garrantzi txikikoa da. Korrikaldi, eztanda, kolpe, zarata eta efektu ugari daude, eta egoera arriskutsu bakoitzak sinesgarritasunaren mugaraino eramaten dira. Eszena batzuetan, irudiak, planoen aldaketa hain azkarrengatik, ez dira oso ondo bereizten, baina orokorrean ondo eginiko eszenak dira. Eta osagai horiei gaizkile erakargarri bat gehitzen badiogu (Philip Seymour Hoffman), nahiko film entretenigarria lortzen da. 2008/09/01 - 19:37:01
El código Da Vinci
Zuzendaria : Ron Howard Aktoreak : Tom Hanks, Audrey Tautou El código Da Vinci pertsonaia, asmakizun, jazarpen eta burugabeko teoria ugari duen liburu entretenigarria da. Dan Brown idazleak erabiltzen duen egitura telefilmetara eta foiletoietara hurbiltzen da: egoerak gehiegi garatu gabe, pertsonaia eta leku batzuetatik beste batzuetara pasatzen da, gero berriz lehengoetara bueltatzeko. Horrela, nahiko sentsazio telegrafikoa lortzen da: hariari arintasuna eta aldaera ematen zaio, baina honek pisu eta sakontasun dramatikoa galarazten du. Filmak liburuari nahiko fidela izan nahi du. Ron Howardek istorioaren haria, asmakizun, sekretu eta ustekabe guztiak erakutsi nahi ditu, eta hau ez da posible asetasunean erori gabe: ez da gauza bera istorio bat etenaldiekin irakurtzea edo bi ordu eta erdian joko, jazarpen eta teori guztiak ezagutaraztea. Filmak eta liburuak pertsonaien gainetik, hari misteriotsuari garrantzi handiagoa ematen diote, baina liburuko pertsonaiak (Aringarosa, Silas, eta abar) sakonegiak ez baziren ere, filmean baino hobeto trazatuak zeuden. Liburua irakurri duenak errazago jarraituko du irudietan gertatzen dena, baina ustekabearen efektua galduko du eta azaleko argumentuetan oinarritutako lanek, artifizioaren azpian ezer gutxi dagoenean, gertatu behar dena jakinez gero, ia interes guztia galtzen dute. Dena den, filma ez da hain txarra; ekoizpen handi gehienek duten ezaugarriak (baliabide asko, itxura ona)ditu, eta nahiko produktu komertzial arrunta da. 2008/09/01 - 19:37:01