Kezka Dantza Taldea

Soka-dantza Santa Kurutzen 2013

Baserritar gazte belaunaldi berri bat loratu da Santa Kurutz ermitaren inguruetan. Batez ere Mandiola eta Gorostako baserrietan hazitako gazteak dira, Santa Kurutzeko festak antolatzekon testigua hartu, eta beraien bizi-pozakin kutsatu dituztenak. Emilio Azurmendi Sagarbitzaren hutsuneak markatu ditu aurtengo festak, baina belaunaldi berriaren festa-gogoak poza ekarri du Santa Kurutzera. Irati Kortabitarte eta Ane Sarasketa aurresku eta atzesku lanetan, eta [...]  2013/05/06 - 20:02:09

Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna. Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu du Argiak. Eibarko Euskal Jaiaren egitarauan eta Eibarko Udalak antolatuta eskainiko da Coliseo antzokian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren. Ekainaren 9an [...]  2013/05/03 - 14:32:08

Emilio Azurmendi Sagarbitza, dantzarion laguna

Emilio Azurmendi Sagarbitza hil da bart 76 urterekin. Gorosta bailarako Sagarbitza baserriko gizona, Eibarko baserrien alde, eta Arrate, Santa Kurutz eta inguruetako festak bultzatzen lan itzela egindakoa da. Orain hilabete pasa bere baserrian izan ginen, koko-dantzekin. Osasunez justu zegoen, baina hala ere umorea izan zuen gurekin karnabalak ospatzeko, eta beti erakutsi zuen jarrea atseginarekin gure [...]  2013/03/14 - 15:26:05

Gorpuzti eguneko liturjia koreografikoa Arriaga antzokian

Herensuge eta ezpata-dantzarekin hasi, Besta Berri eta Corpus Christiren dantza koloretsuekin segi, eta pastoralean inspiratutako auto sakramentalarekin bukatuta, gorpuzti egunaren inguruko liturjia koreografikoak bete du Arriaga antzokiko eszenatokia bart, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Besta Berri ikuskizunaren estreinaldian. Argia, Duguna, Haritz, Xinkako, Maritzuli eta Kezkako dantzariak aritu gara bertan. Kezka dantza taldetik: Irati [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

Ezpalak 2012 jaialdiaren bukaera Eibarren. Zinta-dantzen nazioarteko jaialdia bukatzeko zinta-dantza handi bat dantzatu zuen Kezka dantza taldeak. 180 dantzari, 9 metroko alturako makila, 1,6 km zintatan. Doinua, Sasikopaitsu biribilketa da, Adolfo Jainaga soinuarekin, Inma Albizu panderoarekin. Zinten korapiloa oraindik askatu ezinda gaude. Irudiak: Eire Vila. Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia, Eibarren, 2012-05-27.  2013/01/23 - 17:36:03

Dantza Coliseoan: Dantzaz: Arte-an

Dantzaz: Arte-an2012ko urriak 5, ostirala, 20:30ean Dantzaz konpainiak Arte-an izeneko lan berria ekarriko du Eibarrera urriaren 5ean. Itzik Galili sortzailearen bi pieza biltzen ditu ikuskizuna. Batetik, Earth apples arrakastatsua, eta bestetik, sortze lan berri bat, Flash deluxe, Donostiako konpainiaren eskutik taularatu dena lehen aldiz. Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia du oinarri lan [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Dantza Coliseoan: Maritzuli: Ixtorio Mixtorio

Maritzuli: Ixtorio Mixtorio2012ko azaroak 10, larunbata, 17:00etanHaur folklorearen mundura bidaia harrigarria da Ixtorio Mixtorio, umeek beraiek protagonizatuta gainera. Umeak, helduen teknika eta birtusiosismo imitazioak egiten saiatu gabe, dantzaren eta musikaren oinarrietara jo eta graziaz eta erritmoz betetako emanaldia osatzen dute. Tradizioaren aurkezpen aberatsa, jantzien edertasuna eta umeen espontaneitatea elkartzen dira Ixtorio Mixtorion. Claude eta Jon [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Besta Berri ikuskizunaren estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia dantzari taldeak ikuskizun berria estreinatuko du igandean, abenduaren 2an, Bilbon, Arriaga antzokian. Azken urteotako lankidetzarekin jarraituz, bertan izango dira Kezka dantza taldeko hainbat dantzari ere. Corpus Christi festaren inguruan osatu du ikuskizun berria Juan Antonio Urbeltz-ek. Iparraldean, Gorpuzti eguneko ospakizunek Besta Berri izenarekin ezagutzen dira, eta gai nagusi horren inguruan [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Hogei plazara dantzara?

Datorren ostiralean, azaroak 30, San Andres eguna, eta ohi bezala, Plazara Dantzara erromeria Untzaga plazan, Kezkako dantza eskolako ikasle guztiekin eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Jainagak aipatu zigun aurrekoan, ea datorren urtean hogei urte ote diren Plazara Dantzararekin hasi ginela. Paperetan begira hasi, eta hor ageri da, 1993an hasi ginela Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai eta [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Koko-dantzak 2013: otsailaren 2an Eibarren eta 9an Elgoibarren

Datorren otsailaren 2an, larunbatean izango ditugu koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Inauteriak ate joka ditugu! Iazko koko-eskea zuria izan zen, zalantzarik gabe, hotza baina argazkietarako polita! 2013ko aratusteei begira, azken asteotan koko-dantzen ensaioetan buru-belarri dihardugu, eta aurreko batean Toribio Etxeberriaren aipu batekin gogoratu ginen: Aratostietarako, makilla-dantzia ikasten dabiz gazte mordo bat Polita iruditu zitzaigun konturatzea, 80 [...]  2013/01/23 - 17:36:03

Nabigatu euskaraz