(titulua)

Click here to proceed.

Joan direnen melodia

 2007/11/14 - 12:55:12

Norman Mailer hil egin da

Norman Mailer idazle estatubatuarrak gaur eman du azken hatsa. 84 urte zituen eta joan den urritik ospitalean zegoen, arnas hartzeko arazoak zirela eta. AEBetan azken mende erdian egon den idazle garrantzitsuenetarikoa zen Mailer, besteak beste Truman Capote eta Tom Wolfe -rekin batera New Journalism izeneko generoaren aita izan baitzen. Nobelaren eremuan nabarmendu zen Mailer, hala fikziozkoan nola ez-fikziozkoan. Bere lan azpimarragarrienen artean Pulitzer Saria irabazi zuten Armies of the night (1967) eta The executioners song (1979) daude. Ez dut bere libururik aurkitu euskaraz itzulita ;-( >  2007/11/11 - 09:52:11

A las cinco en el Buenpas

(R.M eta T.M Buen Pastorreko elizako eskaileretan eserita. 5 p.m) -Ea, momentu bat, hemen alkandorako lepoa tolestuta duzula … orain hobeto. -Gustatzen zaizu? -Zer baina? -Alkandora berria. -Kendu jertsea ondo ikus dezadan ba. >  2007/11/08 - 06:48:11

Doinu balkaniarrak errumaniar zaporeaz

Balkanak non hasten dira? Galdera polita da hori, lagun. Balkanak, gatazkaren mito modura, hau da, diplomazia arloan, Potentzia inperialisten kantzilerietan hasten direla dudarik ez dago, izan ere haiek jantzi dute Balkanetako penintsula zentzu negatibo horrekin. Bestela, geografikoki eta emozionalki, Triesteko ateetan dute hasiera. Andrej, Triesteko gure lagun bidaiaria (BLAS. A. 2004. Atzoko eta gaurko harresiak . Tafalla: Txalaparta ) Non bukatzen dira ordea Balkanak? Galdera zaila da hori, ez baita eskualde geografiko batera soilik mugatzen den kontzeptu horietakoa. Moldovako Errepublika penintsula balkaniarretik urrun eta Itsaso Beltzetik hurbil dagoen estatua izan arren azken urteetan eskualde horretako musika estiloari ekarpen oparoa egin dio Zdob si Zdub taldearen eskutik. >  2007/11/08 - 06:48:11

(Radioheaden ondoren...) Nine Inch Nails ere bere kontutik ariko da

Nine Inch Nails taldeak bere web gunean adierazi duenez, bere kabuz ariko dira hemendik aurrera, euren lanak diskoetxe batekin kaleratu beharrean. Cleveland-eko (AEB) taldeko abeslari Trent Reznor-ek honela azaldu du erabakia: " 18 urte pasa ditut grabazio kontratuen bidez lanean eta negozioa erabat mutatzen ikusi dut modu batetik, erabat desberdina den beste batera; eta plazer handia ematen dit entzulegoarekin harreman zuzena edukitzeak, nik ikusten dudan modu egoki eta komenigarrienean " . >  2007/10/11 - 02:09:10

Kontuz iPod-arekin, zure galtzak erre ditzake!

Lehenago ere abisua pasa genizuen eta ez diguzue kasurik egin: iPod-ak eta mp3-ak entzuteko bestelako aparailuak biziki arriskutsuak dira. Atlantatik (AEB) dator oraingoan albistea : gizon batek salatu duenez bere iPod nanoa su ta gar hasi zen bere poltsikoan (eta ez musika heavya entzuten ari zelako preseski). 15 bat segundu iraun omen zuen suak eta golkoraino iritsi zitzaion. >  2007/10/10 - 02:07:26

Zero 7 taldeko kideen egitasmo paraleloa Bilbon

Agian zuetako gehienontzat ezezaguna den talde baten kontzertua aurkeztera gatoz oraingoan: Zero 7 . Beno, hauen proiektu instrumentala hobeto esanda. Zero 7 talde oso ezaguna da Erresuma Batuan, Massive Attack edo Portishead bezalako taldeek eztanda egin zutenean, trip-hoparen urrezko garaian hain zuzen ere, aipatu taldeak milioi kopia inguru saldu zituen. Ai, formatu fisikoari garrantzia ematen zitzaionean...!>  2007/10/06 - 02:03:10

Radioheaden berriak "IN Rainbows" izena hartuko du

Radiohead taldeak badu prest bere disko berria, 2003an " Hail To the Thief " kaleratu zutenetik isilean aritu ostean. Beno, Thom Yorke abeslariak bakarlari gisa diskoa argitaratu zuen, baina talde bezala geldirik zeuden ordutik. " In Rainbows " da diskoaren izena, eta oraindik eskuratu ezin daitekeen arren, xehetasun batzuk eman dituzte:>  2007/10/03 - 01:59:27

Latzen berriro elkartuko da

Danbaka.com -en aurreratu zaizkigu albistea eman eta gogoeta egiten. Badirudi aurtengoan 1990eko hamarkadako taldeen itzulera masiboa datorrela: Deabruak Teilatuetan izan zen aurrena, Kashbad gero eta orain Latzen. Nostalgikoentzat urte aproposa beraz (edonola, izan al liteke inor nostalgiko aurreko hamarkadarekin?) Txintxarri managementak jakitera eman duenez, Latzeneko kideek bihar eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa eskainiko dute Donostiako FNAC-en xehetasun gehiago emateko. >  2007/10/02 - 01:58:21

NOFX Bilbon: prestatu zuen patineteak

Bilboko Etxetxu pabilioian (barka garbizaletasun edo keria, La Casillaz ari naiz, ulertu ez duenarentzat) joko du NOFX talde kaliforniarrak azaroaren 15ean. Hardcore melodiko deitu zitzaion mugimenduko talde garrantzitsuenetakoa da NOFX. 1982an hasi zuten beren ibilbidea, eta ia hamabi urte beranduago, 1994an, kaleratu zuten mundu osoan ezagun egin zituen Punk in Drublic diskoa. Skater -ek bereziki gurtzen duten taldea da Fat Mike eta konpainiarena. 10 disko luze, 15 EP eta single ugari argitaratu dituzte eta sei milioi disko baino gehiago saldu dituzte mundu osoan. >  2007/10/01 - 01:57:20

Nabigatu euskaraz