Bloga

Udal aplikazioak

Herritarren eta udalaren arteko komunikazioa arintzea gero eta garrantzitsuagoa da. Bide hori lantzeko garatu genuen 2020an gure lehenengo udal-aplikazioa. Harrezkero etengabe ari gara hobetzen eta egokitzen Udal Aplikazioen egitasmoa. Azken urteetan udal berriak gehitu dira plataforma berri honetara, webgunea, herritarren iradokizunak eta jakinarazpenak bateratuz.  2025/02/25 - 15:49:03

STEAM Proiektua 2025

STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) hezkuntza-metodologia berritzailea da, gazteengan arlo horiekiko jakin-mina eta interesa piztea helburu duena. CodeSyntaxen STEAM proiektuan kolaboratzen jarraitzen dugu, gazteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezko tresna teknologiko eta sortzaileez hornitzea helburu duen hezkuntza-ikuspegia sustatzeko konpromisoarekin.  2025/02/14 - 09:39:01

Euskal Herriko mendien APPak inoizko daturik onenak izan ditu 2024an #MendiakAPP

Aurten 10 urte beteko ditu CodeSyntaxek garatutako Mendiak APPak. Hamar urtez bizirautea ere marka ederra da gaur egun Aplikazio batentzat, baina hori baino gehiago lortu dugu 2024an, inoizko erabilera-daturik onenak izan dituelako Euskal Herriko mendien aplikazio honek. Eskerrik asko euskal mendizaleei aplikazioak duen harrera bikainagatik.  2025/02/14 - 09:39:01

Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH

Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH egitasmoa pertsonak eta erakundeek beren gizarte-eta ingurumen-konpromisoa aktibatzen lagundu, eta 2030 agenda lortzeko bidean inplikatzea da.  2025/02/14 - 09:39:01

Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian "Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy" kongresua ospatu da azaroaren 26an eta 27an. Ekitaldia LANGUNE, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak, eta Union of European Nationalities (FUEN) erakundeak antolatu dute. Helburua izan da hizkuntza gutxituek (euskarak adibidez) ekonomian duten eragina nabarmentzea. CodeSyntax-entzat, gainera, aukera izan da Egunean Behin jokoa eta bere parekide galesa, Cwis Bob Dydd, elkarlanean nola aritu diren erakusteko; Eusko Jaurlaritzaren 2024ko "Flandria/Gales/Korsika eskualdeetan kooperazio tekniko proiektuetarako laguntzek" babestu duten elkarlanaren emaitza aurkezteko hain zuzen.  2025/02/14 - 09:39:01

PUNTUEUSek 10 urte bete ditu

Gaur, 2024ko abenduaren 3an, .EUS domeinuaren 10. urteurrena ospatzen dugu. Hamar urte igaro dira euskarazko komunitatearentzat mugarri garrantzitsua izan zen egun hartatik: .EUS domeinuaren lehen domeinuak sareratu zirenetik. CodeSyntax enpresa bezala, harro esan dezakegu aintzindari izan ginela proiektu honetan parte hartzen, eta gure webgunea .EUS domeinuarekin argitaratu zen lehen 1.000 domeinuetako bat izan zela.  2025/02/14 - 09:39:01

Nola erakutsi mendi ibilaldiak webgunean?

Zure webgunean ibilaldiei buruzko informazioa aurkeztu behar baduzu, hemen dituzu guretzat baliagarriak diren gako batzuk.  2025/02/14 - 09:39:01

"Informazio Sistemak" irakasgaia lantzen Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-en, CodeSyntaxeko lankideek "Informazio Sistemak" irakasgaia irakaskuntzan parte hartu dute, ikasleei teknologiaren eta informazio-sistemen garrantzia erakusteko. Hemen duzue aurtengo gure esperientzia eta ikasgaiaren xehetasunak.  2025/02/14 - 09:39:01

2024ko Plone Konferentzia

Azaroaren 25etik abenduaren 1era Brasilgo hiriburu Brasilian izan gara 2024 urteko Plone Konferentzian parte hartzen. Hemen duzue han ikusitakoaren laburpen bat.  2025/02/14 - 09:39:01

2024: sendotzea, berrikuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa

2024 urte ona izan da CodeSyntax-en, gure proiektu propioak sendotu eta bezeroentzako proiektu garrantzitsuak garatu ditugu, taldea sendotu eta etengabeko hobekuntzaren esparruan aurrera egitea, hala nola I+G+b proiektu berritzaile eta anbiziotsuetan aurrerapenak lortu ditugu. Gainera, gure aliantza estrategikoak indartu ditugu eta ekimen berrien bidez, jasangarritasunarekin dugun konpromisoa berretsi dugu.  2025/02/14 - 09:39:01

Nabigatu euskaraz