Hamaika

Edorta Aranaren blog-a

DBH: “oso ongi” eta “bikain” artean

DBH seriea asko gustatzen zait. Lan-sektore berean egiten dudalako lan izango da agian, baina bai gustura ikusten dut. Camera caferen formatoak jokoa ematen du (hemen hiru set erabiltzen dituzte: fotokopiagailua, komuna eta irakasle-bulegoa) eta ageri diren pertsonaiek badute izaera propioa, piperra eta gatza. Albistegia ikusi eta gero ala ikusteko umorerik ez daukadanean, DBHra jotzen dut. []  2015/03/05 - 17:41:05

Ordainpeko edukiak

Branded contect izena erabiltzen hasi aurretik ere, ugari izan dira jatorri eta helburu komertziala zeukaten hedabideetako edukiak. Gaur El Paisek dakar artikulu interesgarria gai honi buruz. Nik beste bi adibide aipatuko ditu. Lehena James Bond-en pelikulak eta bestea gertukoakoa: Radio Euskadik eta Clinica Quirón-ek daukaten bikote harremana. Fijatu zaitez, irrati publiko horretan, medikuntza eta osasunaz espezialista bat  2011/09/07 - 14:33:02

Hautagaia

 2011/05/07 - 18:31:07

Informazio bila

 2011/01/28 - 00:45:06

Parrez lehertzen, albistegia tarteko

 2011/01/26 - 00:54:03

Prezi

Prezi  2011/01/12 - 01:53:05

Zer eta noiz

 2010/12/30 - 02:44:08

Arinkeriak

ETB2ko "Euskadi Directo"-k duen ikuspegiak harritzen nau. Erreportajeei "aurre egiteko" momentuan, aurkezle eta erreportarien jarrera eta programaren tonuak badu halako..nola esan...distantzia arraro bat. Bilbozentrikoa. Kostunbrista. Azalekoa. Elebakarra. Tipikoa. Sustrai laburrekoa. Urtsua. Turismoan aritzen garenean erakusten dugun sakontasun berberaz erreportajeak egiten dituzte.  2010/12/11 - 04:01:02

Alberto Suriorekin ados

Irakukurri dut Alberto Suriok Correon idatzi duen artikulua. Ados nago berarekin. Irrati-telebistaren publikotasuna, pluraltasuna, euskara eta gure kulturaren aldeko lana, informazio zabaltzeko tresna idartsua dela... horiek eta gehiago eskatu beharko zaizkiola EITBri. Aspalditik datorkit Suriorekin ados egotearena. Gogoan daukat Lapitzek egin zuen azken elkarrizketan esan zituenak. Orduan ere bat nentorren berarekin. Eta seguru nago ni bezala beste asko. Konpartitzen ditugun horiek sikera kontuan izango balitu EITBko zuzendariak!!  2010/12/03 - 04:31:03

Aukeratzearen nekeak

FICOD , Madrilen lehengo astean izan zen jardunaldiko hitzaldiak entzuten egotetik "aukeraren paradoxara" egin dut jauzi. Batak bestea ekarri du. Eduki digitalei buruzko jardunaldian Youview -ko arduradunaren hitzaldia entzun dut. ( Anthony Rose ). Harek aipatu du Barry Schwartz -en teoria, telebistaren mundura oso aplikagarria. Telebista kanalak ugaritu dira, baina programa egokia hautatzeko lanak zaildu eta, ikustaldiaren ostean, aukeraketa desegokia egin izanaren inpresioa erraztu.  2010/11/23 - 05:12:01

Nabigatu euskaraz